Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko otsailaren 14koa, Energia eta Meategien zuzendariarena; honen bitartez, Iberenova Promociones, S.A. sozietateari energia elektrikoa sortzeko «Eskuernaga Parke Eolikoa» instalatzea baimendu zaio. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko otsailaren 14koa, Energia eta Meategien zuzendariarena; honen bitartez, Iberenova Promociones, S.A. sozietateari energia elektrikoa sortzeko «Eskuernaga Parke Eolikoa» instalatzea baimendu zaio.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 71
  • Hurrenkera-zk.: 1650
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/02/14
  • Argitaratze-data: 2012/04/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Industria

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Bat. Energia eta Meategien zuzendariaren 2008ko apirilaren 23ko Ebazpenaren bidez, Iberenova Promociones, S.A. sozietateak aurkeztutako aurreproiektua hautatu zen Eskuernagan (Araba) «El Campeador» izeneko parke eoliko bat instalatzeko, proiektu aproposa zelakoan.

Bi. 2008ko abenduaren 10ean, enpresa horrek sozietate-izena «El Campeador Parke Eolikoa» izatetik «Eskuernaga Parke Eolikoa » izatera aldatu zuela jakinarazi zuen, eta aldi berean, instalazio horretarako administrazio-baimena eskatu zuen.

Hiru. Parke eolikoen bidez energia eolikotik energia elektrikoa sortzeko instalazioak baimentzeko prozedura arautzen duen maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuan xedatutakoa betez, eta Euskadiko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren zein Proiektuen Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera, oinarrizko proiektua eta dagokion Ingurumen Inpaktuari buruzko Azterlana jendaurrean jarri ziren hilabeteko epean.

Lau. Horretarako, aipatutako izapidearen barruan, zegozkion iragarkiak argitaratu ziren, 2011ko martxoaren 16an ALHAOn, eta 2011ko martxoaren 22an EHAAn.

Bost. Jendaurrean jartzearekin batera, 2011ko otsailaren 24an, oinarrizko proiektuari eta ingurumen inpaktuari buruzko azterlanaren inguruko bidezko txostenak eskatu zizkion Sail honek Eusko Jaurlaritzaren Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzari, Biodibertsitaterako Zuzendaritzari, Kultura Zuzendaritzari eta Osasun Publikoko Zuzendaritzari. Era berean, zegozkion txostenak eskatu zitzaizkien Ingurumen Zuzendaritzari, Arabako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Zuzendaritzari baita Eskuernagako, Navaridasko eta Eltziegoko Udalei, Uraren Euskal Agentziari eta Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. sozietateari ere.

Sei. Era berean, 2011ko martxoaren 8an proiektuaren separata eta ingurumen inpaktuari buruzko azterlana bidali zitzaizkien honako erakunde hauei: Hegazkintza Zibileko Zuzendaritza Nagusiari (Sustapen Ministerioa), Arabako Foru Aldundiko Errepideen Zuzendaritzari, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. sozietateari, Red Eléctrica de España, S.A. sozietateari, Eskuernagako Ureztatzaileen Erkidegoari eta Eskuernagako, Navaridasko eta Eltziegoko Udalei.

Zazpi. Jendaurrean jartzeko aldia amaituta, honako erakunde eta interesdun hauen txostenak eta alegazioak jaso ziren:

Osasun Publikoko Zuzendariordetza.

Aireko Segurtasunaren Estatuko Agentzia.

Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.

Red Eléctrica de España.

Eltziegoko Udala.

Arabako Foru Aldundiaren Ondare Historiko, Artistiko eta Arkeologikoa.

Eusko Jaurlaritzaren Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritza.

Arabako Foru Aldundiaren Ingurumen Zerbitzua.

Osasun Publikoko Zuzendaritzaordeak ingurumen inpaktuari buruzko azterlanean jasoko diren alderdiak zerrendatzen dituen txostena aurkeztu zuen eta sustatzaileari eskatu zion herriguneko ur-horniduraren sisteman afektaziorik gertatuz gero hartuko diren neurrien berri emateko eta parke eolikotik gertu dauden udalerrietan aerosorgailuek sortutako zarataren inpaktua aurreikusteko.

Aireko Segurtasunaren Estatuko Agentziak Aena Enpresa Erakunde Publikoari «Eskuernaga Parke Eolikoko Zortasun Operatibo eta Erradioelektrikoekiko afekzioaren» azterlan bat egiteko eskatu zion.

Proiektatutako parke eolikora sartzeko bidearen gaineko linea elektrikoaren gurutzatzeei dagokienez, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. sozietateak eskatu zuen bide horren erauzketa-lanak amaitu ondoren linea eta lursailaren arteko gutxieneko 7 m-ko distantziari eusteko.

Red Eléctrica de España, S.A.U. sozietateak parke eolikoa ezartzeari buruzko datu osagarriak eskatu zituen Red Eléctrica de España, S.A.U. sozietatearen linearen balizko afektazioa frogatu ahal izateko. Era berean, goi-tentsioko linea horri dagokionez kontuan hartu beharreko gutxieneko distantzien eta gurutzatzeen baldintzen laburpen bat erantsi zuten.

Eltziegoko Udalak Eltziegoko auzo-bidea (1,4 km erabiltzea debekatu zuen «Eskuernagako parke eolikoa kokatuta dagoen finkek beren sarbide propioa zutelako».

Arabako Foru Aldundiaren Ondare Historiko, Artistiko eta Arkeologikoko zerbitzuak aipatutako Ingurumen Inpaktuari buruzko Azterlaneko 6.2.9 idatzi-zatiko (kultura-ondarea babesteko neurriak) eta 7.1.3 idatzi-zatiko (kultura-ondarearen kontrola) jardun-proposamenak egokitzat jo zituen.

Bestalde, zerbitzu horrek azpiestaziorako sarbidearen alternatiba erabiltzea gomendatu zuen Gurutze Santuaren Ermitaren afektazioa saihesteko; bestela, zundaketa arkeologikoak biltzen zituen aurretiko esku-hartzea egin beharko zen. Gainera, adierazi zuen obrek irauten zuten bitartean lur-harrotze guztien kontrol arkeologikoa egin beharko zela.

Eusko Jaurlaritzaren Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzaren iritziz lehen zegoen aerosorgailua tamaina handiagoko aerosorgailu batez aldatzeak inpaktu handiagoa izan zezakeen paisaian eta hegazti-faunan eta hori balioetsi egin behar zen. Bestalde, Zuzendaritza horrek adierazi zuen premiazkoa zela azterlan sinergiko bat egitea, Mañuetako eta Eltziegoko parke eolikoak kontuan hartuta. Azkenik, paisaiari dagokionez, tokiko herritarrei iritzi-inkesta bat egitea beharrezkoa zela erantsi zen.

Arabako Foru Aldundiaren Ingurumen Zerbitzuak parke eolikoak ingurumenean zuen eragina balioetsi zuen, honako hauetan oinarrituz: landaretza eta lehentasuneko interesa duten habitatak, fauna basatia, konektibitate ekologikoa, paisaia, zaratak, eragin sinergikoak, neurri zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko plana.

Zortzi. Aurkeztutako alegazio eta txostenak erakunde eskatzaileari, Iberenova Promociones, S.A. enpresari, helarazi zitzaizkion eta enpresa horrek honelako erantzunak eman zituen:

Osasun Publikoko Zuzendaritzaordeak emandako txostenean jasotakoaren inguruan sustatzaileak adierazi zuen kontuan hartuko zituela txosteneko oharrak Ingurumen Inpaktuari buruzko Azterlana lantzerakoan baina ez zegoela neurri gehigarririk hartu beharrik txosten horrek ez zuelako Eskuernaga Parke Eolikoaren proiektuari buruzko ohar garrantzitsurik jasotzen.

Aireko Segurtasunaren Estatuko Agentziak eskatutako Azterlanari zegokionez, sustatzaileak adierazi zuen 2011ko abuztuaren 23an Aireko Segurtasunaren Estatuko Agentziak instalaziorako baimena eman zuela, betiere dokumentu horretan jasotako argiztapena eta seinaleztapena baldintzatuz.

Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. sozietateak egindako alegazioei dagokienez, sustatzaileak aipatutako txostenean ezarritako baldintzak betetzeko konpromisoa hartu zuen eta horren arabera, lineako eroalearen eta lursailaren arteko gutxieneko distantziak 7 metro edo handiagoa izan behar zuen.

Red Eléctrica de España, S.A.U. sozietateak egindako oharpenen inguruan Iberenova Promociones, S.A. sozietateak adierazi zuen Goi Tentsioko Aireko Linea Elektrikoen Erregelamenduan ezarritakoari guztiz egokituko zitzaiola eta zehazki, Red Eléctrica de España, S.A. sozietateak Eskuernaga Parke Eolikoaren jendaurrean aurkezteko prozesuan eman zuen baldintza-txostenean ezarritakoari.

Bestalde, Eltziegoko Udalak egindako alegazioei dagokienez, Iberenova Promociones, S.A. sozietateak argitu zuen Eltziegoko udalerriari zegozkion sarbideen xede bakarra Eskuernaga ST Azpiestazio Transformatzailerako (1,4 km-ko luzera) sarbidea zela. Azpiestazio horretarako sarbidea orain dauden bideen ibilbideak aprobetxatuz egingo da, Eltziegoko Udalari aurkeztutako separatan definitzen den moduan.

Nolanahi ere, Iberenova Promociones, S.A. sozietateak sarbide horren ibilbidea dagokigun eremuan jadanik zeuden bideak (4 m edo gehiagoko zabalera dutenak) ahal zen gehiena aprobetxatuz aldatzea biltzen zuen aukera aztertzeko konpromisoa hartu zuen. Horrela bideen gaineko inpaktua ia nulua izango zen.

Azkenik, Iberenova Promociones, S.A. sozietateak erabilitako sarbideak (obrak amaitu ondoren) obrak hasi aurretik zeuden egoerara lehengoratzeko konpromisoa hartu zuen.

Arabako Foru Aldundiaren Ondare Historiko, Artistiko eta Arkeologikoko Zerbitzuak aurkeztutako txostenari zegokionez Iberenova Promociones, S.A. sozietateak erantzun zuen ingurumen inpaktuari buruzko azterlanaren 7. irudian deskribatutako ibilbide alternatiboari buruzko azterketa-prozesua martxan zegoela eta ikuspuntu askotatik begiratuta alternatiba hori gauzatu zitekeela. Nolanahi ere, behin betiko aukeratutako sarbidea proiektuaren hasieran proposatuko balitz, Iberenova Promociones, S.A. sozietateak hainbat zundaketa arkeologiko egingo lituzke aurreikusitako obraren benetako afektazioa zehazteko eta beharrezkoak balira, neurri zuzentzaileak ezartzeko. Bestalde, Ingurumen Inpaktuari buruzko Azterlanaren 6.2.9 idatzi-zatian ezartzen denaren arabera, lur-mugimenduak kontrol eta ikuskapen arkeologiko hertsiarekin egingo dira.

Era berean, Eusko Jaurlaritzaren Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzak nahiz Arabako Foru Aldundiaren Ingurumen Zerbitzuak egindako txostenei (horien edukia oso-osorik ingurumenari buruzkoa zen) erantzun zien sustatzaileak eta zegokien Ingurumen Inpaktuaren Deklarazioan balioetsi ziren.

Bederatzi. Aurkeztutako alegazio guztiak, eta erakunde interesdunak alegazio guztiei banan bana emandako erantzunak, bidezko administrazio-espedientean jasota daude formalki.

Hamar. Ingurumenari lotutako gaiei dagokienez, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Ingurumeneko sailburuordeak Ebazpena eman zuen 2011ko abenduaren 1ean, eta «Eskuernaga Parke Eolikoaren» aldeko Ingurumen Inpaktuaren Deklarazioa eman zuen, ebazpen horretan jasotako baldintza jakin batzuei atxikiz.

OINARRI JURIDIKOAK

Bat. Energia eta Meategien Zuzendaritzarena da espediente hau ebazteko eskumena, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan parke eolikoen bitartez energia elektrikoa produzitzeko instalazioak baimentzeko prozedura arautzen duen maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuan ezarritakoaren arabera eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuan ezarritakoari lotuta.

Bi. Sektore elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 21. eta 28. artikuluek ezartzen dutenaren arabera, energia elektrikoa produzitzeko instalazioen eraikuntza, ustiapena, funtsezko aldaketa, eskualdatzea eta itxiera aldez aurretiko administrazio-baimenaren erregimenari lotuta geratuko dira.

Hiru. Maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan parke eolikoen bitartez energia eolikotik energia elektrikoa sortzeko instalazioak baimentzeko prozedura arautzen du.

Lau. Espedientea bideratzean, administrazio-prozedurari buruzko arau orokorretan zein arestian aipatutako legerian aurreikusitako prozedura-baldintzak eta izapideak kontuan hartu eta bete dira.

Bost. Bereziki, adierazitako jendaurreko erakustaldian alegatutako ingurumen-arloko gaiak Ingurumen Sailburuordetzak aztertu ditu Ingurumen Inpaktuaren Deklaraziorako prozeduran, Euskadiko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean ezarritakoaren arabera.

Adierazitako legeak eta aplikazio orokorreko gainerako xedapenak aztertuta, honako hau

Iberenova Promociones, S.A. enpresari energia elektrikoa sortzeko «Eskuernaga Parke Eolikoa» instalatzeko baimena ematea; instalazio horren ezaugarri nagusiak honako hauek dira:

Aerosorgailuak.

Aerosorgailu kopurua: 4.

Unitateko potentzia: 4500 kW.

Aerosorgailu bakoitzeko transformadorea:

potentzia: 5MVA

transformazio-erlazioa: 0.48/20 kV

Parkearen potentzia osoa: 18 MW.

Urtean aurreikusitako ekoizpen osoa: 38.278 MWh urtean.

Aerosorgailu bakoitzaren altuera: 120 m.

Errotorearen diametroa: 128 m.

Aerosorgailuen ezarpena honako UTM koordenatuekin definitu da poligonoan:

X1: 528.141. Y1: 4.709.978

X2: 528.379. Y2: 4.710.128

X3: 529.332. Y3: 4.708.376

X4: 528.943. Y4: 4.708.150

Lurrazpiko interkonexio elektrikoak:

Parke barruko energia garraiatzeko zirkuituak lurrazpitik igaroko dira 20 kV-ko tentsioan.

Aerosorgailuak elkarren artean konektatzeko eta aerosorgailuak azpiestazioarekin konektatzeko erabilitako kableak isolamendu lehorreko kable polobakarreko hirukoteak izango dira (HEPRZ-1 12/20 kV motakoak eta 1x240 mm2 eta 1x400 mm2 sekziokoak).

Kanalizazioen guztizko luzera: 5.320 m.

66/20 kV-ko azpiestazioa eta Eskuernaga kontrol-zentroa:

1564 m2-ko zabalgune batean kokatua, honako hauetaz osatutako itxitura perimetralarekin:

Atari zabaleko 66 kV-ko sistema bat (honako hauek osatzen dute: lineako posizio bat, transformagailu posizio bat, atari zabaleko 66/20 kV-ko potentzia duen transformadore trifasiko bat eta 40 MVA, 270 m2-ko eraikin bat, 20 kV-ko gelaxken aretoaz, kontrol-aretoaz eta teleaginteko aretoaz osatua).

Instalazioak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

  1. Ebazpen hau jakinarazi eta 12 hilabeteko epean, egikaritze-proiektua aurkeztu beharko du sustatzaileak Arabako Lurralde Ordezkaritzan, bidezko onarpena emateko.

  2. Instalazioen titularrak kontuan hartuko ditu, proiektuan nahiz egikaritzean, eraginpeko erakundeek ezarritako baldintza teknikoen betetzea eta, bereziki, Eskuernagako udalerriko (Araba) Eskuernaga Parke Eolikoaren Proiektuaren Ingurumen Inpaktuaren Deklarazioa egiten duen Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Ingurumeneko sailburuordearen 2011ko abenduaren 1eko Ebazpenean finkaturiko baldintza teknikoak.

  3. Obrak segurtasunez egiteko udalaren, probintziaren edo bestelakoen eskumeneko baimen edo lizentziak bazter utzi gabe eta horiek edozein direla ere emango da baimen hau, eta ez du eskatzailea horiek lortzeko betebeharretik salbuesten.

  4. Baimen honek, maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuaren 11. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, inplizituki dakar instalazioak kentzea eta hark hartzen dituen lurrak lehengoratzeko betebeharra energia elektrikoa produzitzeko jarduera amaitzen denean, lurrak jatorrian zeuden egoeran utzita. Betebehar hori berdin eskatu ahal izango da baimenean ezarritako baldintza eta betekizunak betetzen ez direnean.

  5. Betebehar horiek betetzen direla bermatzeko, Iberenova Promociones, S.A. enpresak, maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuaren 11. artikuluan ezarritakoari jarraiki, martxan jartzeko akta eman eta hilabeteko epean proiektuaren obren aurrekontuaren % 2ko bermea eratuko du. Instalazioak irauten duen bitartean eutsiko dio berme horri, eta urtero berrituko du kontsumoko prezioen Estatuko indizea aplikatuz.

    Berme hori Euskadiko Ogasun Nagusian eratuko da, dagokion kutxan edo kontuan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren esku egongo da, dirutan edo banku-abal bitartez.

    Adierazitako bermea Iberenova Promociones, S.A. enpresari itzuliko zaio jarduera amaitzen denean, betiere instalazio guztiak kendu direla eta lurrak lehengoratu direla egiaztatu ondoren.

    Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Industria eta Energia Sailburuordetzan, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, eta hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1.992 Legean ezarritakoari jarraikiz.

    Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 14a.

    Energia eta Meategien zuzendaria,

    Jorge juan Letamendia Belzunce.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik