- EBAZPENA, 2012ko otsailaren 15ekoa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, sail horretan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdi publikoa ebazteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko otsailaren 15ekoa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, sail horretan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdi publikoa ebazteko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 40
- Hurrenkera-zk.: 878
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/02/15
- Argitaratze-data: 2012/02/24
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta sail horretan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko Lehendakaritzako idazkari nagusiak emandako 2011ko uztailaren 29ko Ebazpenaren hirugarren oinarria betez (irailaren 23ko EHAA, 182. zk.), honako hau
Lehenengoa. José Manuel Meaurio Antón jauna Kanpo Harremanetarako teknikari aditu izendatzea, Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako Zuzendaritzan (511291 kodea, 9. dotazioa).
Bigarrena. Izendapen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Lehendakaritzako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 15a.
Lehendakaritzako idazkari nagusia,
JOSE MANUEL SALINERO FEIJOO.


