- EBAZPENA, 2012ko otsailaren 15ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2011. urtean kategoria absolutuan egiten diren edo hasten diren nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren 2011ko ekainaren 22ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen berri jakinarazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko otsailaren 15ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2011. urtean kategoria absolutuan egiten diren edo hasten diren nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren 2011ko ekainaren 22ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen berri jakinarazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 52
- Hurrenkera-zk.: 1200
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/02/15
- Argitaratze-data: 2012/03/13
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
2011ko uztailaren 7an EHAAn argitaratu zen 2011. urtean kategoria absolutuan egiten diren edo hasten diren nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko diru-laguntzak emateko arauak ezartzen dituen Kulturako sailburuaren 2011ko ekainaren 22ko Agindua.
Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.2 atalean ezarritakoari jarraituz, laguntzak emateari edo ukatzeari buruzko ebazpenak, kasuan kasuko laguntzak arautzen dituzten arauek besterik esaten ez badute behintzat, EHAAn argitaratu beharko dira.
Horiek horrela izanda,
Lehenengoa. Kulturako sailburuaren 2011ko ekainaren 22ko Aginduaren babesean ezarritako diru-laguntzen onuradunak eta emandako diru-laguntzak (I. eranskina) eta ezezkoa jaso duten eskabideak (II. eranskina) argitara ematea.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 15a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
ANTONIO RIVERA BLANCO.
(Ikus .PDF)


