Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko otsailaren 16koa, Ingurumeneko sailburuordearena. Honen bidez Lasarbe 14 eremuaren urbanizazio-proiektuaren ingurumen-inpaktuari buruzko adierazpena egiten da (proieiktua Anoeta Lantzenek sustatua da eta Gipuzkoako Anoetako udalerrian garatzekoa). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko otsailaren 16koa, Ingurumeneko sailburuordearena. Honen bidez Lasarbe 14 eremuaren urbanizazio-proiektuaren ingurumen-inpaktuari buruzko adierazpena egiten da (proieiktua Anoeta Lantzenek sustatua da eta Gipuzkoako Anoetako udalerrian garatzekoa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 78
  • Hurrenkera-zk.: 1786
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/02/16
  • Argitaratze-data: 2012/04/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren arabera, I. eranskineko B) idatz-zatisan agertzen diren proiektuak ingurumenaren gaineko inpaktua banaka ebaluatzeko jardunbide baten mende egongo dira, eta jardunbide horri amaiera emateko ingurumen inpaktuaren adierazpena egin beharko da, betiere proiektu horiek egiteko edo, hala badagokie, baimentzeko hartzen den administrazio-erabakiaren aurretik.

Anoetako udalerrian, Anoeta Lantzenek sustatuta, Lasarbe 14 eremuaren urbanizazio-proiektua onartzeko prozedura hasita, eta ondorengo araudian xedatutakoa aplikatuz: batetik, otsailaren 27ko Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteari buruzko 3/1998 Lege Orokorra eta, bestetik, proiektuek ingurumen inpaktua ebaluatzeko legearen testu bategina onartzeko den urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretua. Beraz, bi arau horiek betez, proiektu horrekin zerikusia duten eta jarraian aipatzen diren izapideak gauzatu dira, besteak beste:

Ingurumen-inpaktuaren azterlanaren edukia ezartzea. Anoetako udalak eskatuta, 2011ko martxoaren 30ean, Ingurumen Sailburuordetzak kontsulten izapideari hasiera eman zion, proiektuek ingurumen-inpaktua ebaluatzeko Legearen testu bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 8.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Behin Ingurumen Sailburuordetzak 2011ko ekainaren 24an proiektuak ingurumen-inpaktuaren azterlanaren zabalerari eta xehetasun-mailari buruzko txostena bidali eta gero, izapide hori bukatu egin zen.

Jendaurreko informazioaren izapidea. Anoetako Udalak jendaurrean jarri zituen proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana (2011ko azaroaren 16ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 217. zk.).

Dosierra bidaltzea eta ingurumen-inpaktuaren adierazpen eskatzea. 2012ko urtarrilaren 9an, Anoetakoko Udalak Ingurumen Sailburuordetzari igorri zion dosierra, proiektuek ingurumen-inpaktuari buruzko testu bategina onesten duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 12.1 artikuluan ezarritakoa betez.

Aipatutako proiektuaren dosierrean ageri diren txostenak eta dokumentazio teknikoa aztertuta, ikusi da ingurumen-inpaktuaren azterlana zuzena dela, eta indarrean dagoen araudian ezarritakoari egokitzen zaiola. Ingurumen Sailburuordetza da ingurumen-inpaktuaren adierazpena emateko eskumena duen organoa, xedapen hauen arabera: alde batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, eta, bestetik, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 22ko 629/2009 Dekretua. Eta, hortaz, honako hau

  1. Anoetan, Anoeta Lantzenek sustatuta, Lasarbe 14 eremuaren urbanizazio-proiektuaren ingurumen-inpaktuaren aldeko adierazpena egitea.

  2. Honako baldintza hauek ezartzea proiektua burutzeko; baldintzok lotesleak dira Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 47.2 artikuluari jarraiki.

    A. Proiektua, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egiteko Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztutako agirietan jasotakoaren arabera eta, berariaz, ebazpen honetan finkatutako zehaztapenen arabera gauzatu beharko da.

    a.1. Espediente honetako ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozedurak kontuan izan ditu urbanizatze-proiektuarekin batera datozen azpiegituren eraginak. Azpiegitura horiek beharrezkoak dira proiektua garatzeko, eta, beraz, ezin dira proiektutik bereizi. Horrela, bada, saneamendu-sareen, eta ur, gas, telekomunikazio eta argiz hornitzeko sareen trazatuak, bai eta industrialdera sartzeko bideak ere, egokiak diren aztertu da. Xehetasunezko eraikuntza-alderdiak, aldiz, ez dira aztertu; edonola ere, alderdi horiek dagozkion egikaritze-proiektuetan jaso beharko dira.

    a.2. Kasuan kasu aplikatu beharrekoa den baimentzeko eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egiteko prozedura espezifikoaren emaitza alde batera utzi gabe, aurreko paragrafoan aipatutako azpiegitura egikaritzeko beharrezko agiri teknikoek honako hauek jaso beharko dituzte: ingurumen-inpaktuak zuzentzeko eta kontrolatzeko beharrezko neurriak. Edonola ere, pistak eta obra-eremuetara iristeko bideak irekitzeak kaltetutako eremuen ingurumen-lehengoratzea egiteko neurriak jaso beharko dituzte.

    B. Proiektua aldatu edo handitu nahi izanez gero, urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoa aplikatu behar da, bere II. eranskineko 9.k) epigrafearekin bat, haren bidez onartu baitzen proiektuek ingurumen-inpaktua Ebaluatzeko Legearen testu bategina.

    Proiektuan egingo diren aldaketa jakinak aurreko idatz-zatian adierazitako garrantzirik ez dutenean, lanak burutzeko falta diren gainerako prozeduretan sortzen direnean, ingurumenaren ikuspegitik ere arrazoitu egin beharko dira, eta aldaketok proiektuko neurri babesle eta zuzentzaileetan, ingurumena zaintzeko programan, aurrekontuan eta baldintza-agirietan sartuko dira.

    C. Neurri babesle eta zuzentzaileak.

    Neurri babesle eta zuzentzaileak egitasmoaren sustatzaileak ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egiteko aurkeztu zituen agirietan jasotakoaren arabera egikarituko dira. Era horretan, neurri hauek hartzeak, batetik, eta kontrolerako esleitutako pertsonalak, bestetik, azterlanean ezarritako eta ingurumen-inpaktuaren adierazpen honetan ezarritako kalitateko helburuak bermatu ahal izango dituzte. Ondorengo idatz-zatietan adierazitako neurriak gehitu beharko dira.

    Neurri hauek guztiak obra kontratatzeko baldintzetan sartu beharko dira, eta baldintza horiek betetzen direla bermatuko duen aurrekontua izan beharko dute. Errekastoa leheneratzeko jarduerak, lorezaintza jarduerak eta parkekoak barne.

    c.1. Natur ondarea babesteko neurriak.

    Gipuzkoako mendien urriaren 20ko 7/2006 Foru Arauan eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko flora espezie batzuk babesteko urtarrilaren 16ko 4/1990 Foru Dekretuan eta organo eskudunak Gipuzkoako Foru Aldundiko mendien kudeaketan ezarritakoa kontuan izateaz gain, interes naturalistiko handiko guneetan (habitata: 6510 behean dauden eta segarako antzuak diren larreak), ondoko neurriak aplikatuko dira:

    c.1.1. Obrak, bai eta lurzorua erabiltzea eragiten duten eragiketa osagarriak ere, proiektuaren lursailaren barruan egingo dira. Ahalik eta gehien murriztuko da obretako makinen eta ibilgailuen zirkulazioa aipatutako mugetatik kanpo.

    Adierazi den eremutik kanpo ustekabeko eraginik gertatzen bada, zuzentzeko eta leheneratzeko neurri egokiak aplikatuko dira, ebazpen honetako 2.c.11 idatz-zatian ezarritako ingurumen-aholkularitzak txostena egin ondoren.

    c.1.2. Obrarako sarbideak eta kontratistak erabiliko dituen instalazio-guneak, makinak gordetzeko guneak eta obrako materialak eta hondakinak aldi batean pilatzeko guneak barne, ingurumenean ahalik eta kalte gutxiena sortzeko irizpideak kontuan izanda proiektatuko dira.

    Kontratistak erabiliko dituen instalazio-guneak egokitu egingo dira, bertan gauzatuko diren jarduera askotarikoen ondorioz ingurumenean sor daitezkeen kalteak ahal dela gutxitzeko.

    Obra hasi aurretik xehetasun-kartografia bidez zehatz-mehatz mugatuko dira gune horiek guztiak, eta kontratistak erabiliko dituen guneen ezaugarriak zehaztuko dira. Proposamen horiek obraren zuzendaritzak onartu behar ditu, ebazpen honetako 2.c.11 idatz-zatian aipatutako ingurumen-aholkularitzak txostena egin ondoren. Instalazio horien ezaugarriak eta kokapena ebazpen honen 2.c.12 paragrafoko lan programaren araberakoa izango da.

    c.1.3. Tokiko bertako zuhaitz-landaredia naturala ebakitzea saihestuko da zuzeneko okupazioa aurrez ikusten ez den eremuetan. Horretarako, obrak hasi baino lehen, zehatz-mehatz mugatu eta balizatuko dira lanak gauzatzeko derrigorrez ebaki behar ez diren bertako zuhaitzak eta zuhaitz-unadak. Babestu beharreko eremu horiek berariaz zehaztu beharko ditu ebazpen honetako 2.c.11 idatz-zatian ezarritako ingurumen-aholkularitzak. Mugen eta balizen ezaugarri eta kokapen zehatzak ebazpen honen 2.c.12 paragrafoko lan programaren araberakoak izango dira.

    c.1.4. Kontserbatu beharreko zuhaitzak behar bezala babestu behar dira, sistema erradikularraren kolpeak eta kaletak saihesteko. Ebazpen honen 2.c.11 paragrafoan ezarritako ingurumen aholkularitzak berariaz zehaztuko ditu jarduera horiek.

    c.1.5. Obrak hasi baino lehen, ingurumen inpaktuaren azterlanean aurreikusitako neurri zuzentzaileak beteko dira, ur-ibilgura edozein isurketa egitea saihesteko.

    c.2. Ura eta lurzorua babesteko neurriak.

    Aplika daitezkeen prozeduren esparruan uren arloko organo eskudunak egoera honetan ezarriko dituen baldintzez gain, honako neurri babesleak eta zuzentzaileak ere hartu beharko dira:

    c.2.1. Obra-makineriarako eta haren mantentze-lanetarako utziko den azalera isolatu egingo da drainatze naturaleko sare batekin. Zola iragazgaitza eta efluenteak biltzeko sistema izango ditu, olioek eta erregaiek lurzorua eta ura kutsa ez dezaten. Ezin izango da erregairik zamatu, oliorik aldatu eta oro har tailerreko lanik egin adierazitako gunetik kanpo.

    Elementu horien kokalekua eta neurri zehatzak Ebazpen honen 2.c.12 paragrafoan aipatzen den lan programan jasoko da.

    c.2.2. Eraikuntza-fasean, minimizatu egingo dira drainatze-sarera isurtzen diren material finak. Horretarako, urak eramateko gailuak eta sedimentuak atxikitzeko sistemak erabiliko dira, lanek kutsatutako urak batzeko.

    Gailu horien neurria zehazteko kalkulu hidraulikoak egingo dira, solidoei ongi eusten dietela bermatzeko, eta dagokionean, gune jakin batean isurtzen dela bermatzeko, betiere, uraren parametro fisiko-kimikoak indarrean dagoen araudiaren araberakoak direla ziurtatuz.

    Sistema horien kokalekua eta neurri zehatzak ebazpen honetako 2.c.12 idatz-zatian aipatzen den lan-programan jasoko dira.

    Hormigoizko upelen ikuzketa, betiere, horretarako egokitutako eremuetan egingo da. Ez da inola ere onartuko hormigoiaren ikuzketaren hondarrak ibaiaren ibilgura isurtzea. Hormigoiaren hondakinak ebazpen honen 2.c.6 paragrafoan ezartzen diren baldintzen arabera kudeatu beharko dira.

    c.2.3. Urbanizazio berriaren euri eta hondakin uren sarearen ezaugarri orokorrak Anoetako Udalak 2012ko urtarrilaren 9an Ingurumen Sailburuordetzara igorritako «A.14 Sektorea Lasarbe (Anoeta) urbanizatzeko proiektua» agirian eta ingurumen inpaktuaren azterlanean xedatutakoari egokituko zaizkio Gorago azaldutakoarekin bat etorrita xedatu da saneamendu sarea bereizlea izan behar dela, hondakinen kolektorea Sortalde kalearen eta A19 sektorearen azpiko bideetara lotuko da eta Oria ibaiko ezker ertzeko etengailura bideratu. Euri-urak Lasarbe errekastora isuriko dira, C kalean (Solkorre) batutakoak, anda bideak ekarritakoak eta bide azpikoak izan ezik, A19 sektoreko euri-uren kolektorera batuko baitira.

    Edozein modutan, urak ur-ibilgura isurtzeko baldintzak arroko erakundeak erabakitzen duen moduan egingo dira.

    c.2.4. Lurzorua kutsatzen duten substantziak daudela pentsatzeko arrazoi sendoak baldin badaude, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritakoa beteko da.

    c.3. Ibaien ekosisteman ondorio kaltegarririk ez eragiteko neurriak.

    Aplika daitezkeen prozeduren esparruan uren arloko organo eskudunak egoera honetan ezarriko dituen baldintzez gain, honako neurri babesleak eta zuzentzaileak ere hartu beharko dira:

    c.3.1. Ur-ibilguen ertzetan egingo diren jarduerak, betiere, bat etorriko dira EAEko Ibaien eta Erreken Ertzak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planean xedatutakoarekin.

    c.3.2. Proiektuko lanak, ubidean eragina dutenak, ahal dela, agorraldi-garaian egingo dira, eta programatu eta sinkronizatu egingo dira, ahal den denbora laburrenean egiteko.

    c.3.3. Lasarbe errekastoaren desbideraketa ondokoak kontuan izanda gauzatuko da: 2011ko irailean Anoetako Udalak Ingurumen Sailburuordetzari igorritako dokumentazioaren 15. eranskinean ezarritakoa, hain zuzen, «A.14 Sektorea Lasarbe (Anoeta) urbanizatzeko proiektuaren» (Lasarbe errekastoa berreskuratzea) eta errekastoaren desbideraketari buruzko ingurumen inpaktuaren azterlanean jasotako neurri zuzentzaileak.

    Ubidearen zorua irregularra izan behar da udako emariak errazteko eta ur faunarentzako mikohabitat desberdinak sortzeko.

    Ibaiko ertzak birlandatuko dira: sahats aldaxkak jarriz harri-lubetetan, teknika mistoak erabiliz (harrizko oinarriak eta sahats aldaxkak) eta ezpondetan zuhaitzak eta zuhaixkak landatuz, Lasarbe errekastoa leheneratzeko proiektuarekin bat etorrita.

    Lasarbe errekaren eta ur-ibilgu berriaren arteko lotura, betiere, proiektatu den bideratzea amaitu ondoren egingo da.

    c.3.4. Proiektuak ukitzen dituen errekek gurutzatzen duten bide-zortasunaren aldeak ahalik eta baldintza naturalenetan gelditu behar du, bere eginkizuna oztopatzen duen betelan, itxitura edo bestelako okupaziorik gabe.

    c.3.5. Makineria Lasarbe errekaren ibilgutik pasatzeko, horretarako bereziki diseinatutako sistema batzuk erabiliko dira. Makineria ez da inola ere errekaren ibilgutik ibiliko.

    c.4. Airearen kutsadura eta hauts-isuriak saihesteko neurriak.

    c.4.1. Obrak dirauen bitartean, ibilgailuak igaro ondoko garbiketa-lanak zorrotz kontrolatuko dira, bai obrek ukitutako ingurunean, bai obretara sartzeko guneetan. Aldi baterako hutsik dauden pistak eta azalerak ureztatzeko sistema eduki beharko da.

    c.4.2. Obra-guneko irteeran ibilgailuak garbitzeko gailuak jarriko dituzte, solidoak biltzeko sistema bati kateatuta.

    Aipatutako elementuen ezaugarriak, kokapen zehatza eta neurriak ebazpen honetako 2.c.12 puntuan zehaztutako dokumentazioan adieraziko da.

    c.5. Soinuek eta bibrazioek eragindako eragina gutxitzeko neurriak.

    c.5.1. Eraikitze-fasean, beharrezkotzat jotzen diren jarraibide egokiak aplikatuko dira, obra-makinen mantentze-lanei eta zarata jatorrian murrizteari dagokienez.

    c.5.2. Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren 22. artikuluan ezarritakoaren arabera, zonakatze akustiko, kalitate-helburu eta igorpen akustikoei dagokienez, obrak egitean erabiliko diren makinak egokitu egin beharko dira kanpoan erabiltzeko makinen soinu-igorpenei buruz indarrean dagoen araudian ezarritako aginduetara, eta, bereziki, eta hala badagokie, kanpoan erabiltzeko makinek ingurumenean sortzen dituzten soinu-igorpenak arautzen dituen otsailaren 22ko 212/2002 Errege Dekretuan eta arau osagarrietan ezarritakora.

    c.5.3. Hondeaketa-lanetan leherketak egin behar izanez gero, UNE 22-381-93 arauaren arabera egin behar dira, eta ingurumen inpaktuari buruzko azterlanaren eremuan dauden eraikin eta instalazioetan eragindako bibrazioek ezin izango dituzte arauan ezarritako mugak gainditu.

    Aireko uhinaren presioari dagokionez, ezingo ditu 128 dB(L) gainditu muturreko balioak eraikuntzen agerieneko fatxadan.

    Sustatzaileak banan-banako informazio-sistema antolatu behar du obren eremutik hurbil bizi direnentzat. Horrela, auzokoek zehatz jakingo dute zer-nolako neurriak hartu behar dituzten leherketek eragiten dituzten bibrazioen eta aire-uhinaren ondorioak gutxitu eta kontrolatzeko.

    c.6. Hondakinak kudeatzeko neurriak.

    c.6.1. Obrek iraun bitartean sortutako hondakinak hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta arautegi zehatzetan aurreikusitakoarekin bat etorriz kudeatuko dira.

    Hondakinak teknikoki eta ekonomikoki bideragarriak badira, baimendutako hondakinen balioztatzaile batengana eraman behar dira.

    Hondakinak deuseztatzera bidali ahal izango dira, baldin eta aldez aurretik horiek balioztatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren aldetik bidera ezina dela frogatzen bada soilik.

    c.6.2. Eraikuntza eta eraiste-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen dituen otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuan jasotakoaren arabera kudeatuko dira eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak.

    Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, sustatzaileak 108/1991 Errege Dekretuan, amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzekoan, ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

    c.6.3. Zabortegira bidali beharreko hondakinak, hondakinak zabortegietan utziz ezabatzea arautzen duen abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuaren eta hondakinak zabortegietan utziz ezabatzea eta betegarriak egikaritzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuaren arabera ere kudeatuko dira. Hondakin horiek Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz karakterizatu beharko dira. Erabaki horren bidez hondakinak zabortegietan hartzeko irizpide eta prozedurak ezartzen dira, 1999/31/EEE Zuzentarauaren 16. artikuluarekin eta II. eranskinarekin bat etorriz.

    Jardueraren soberakinak bideratu lekizkiekeen betegarriek otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan xedatutako baldintzak bete behar dituzte.

    Lur-beteketetan eta lurzorua egokitzeko lanetarako, kutsatzaile-edukia A ebaluazioko balio adierazleetan (EBA-A) ezarritako baloreen azpitik duten materialak bakarrik baimenduko dira. Adierazle horiek lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legearen I. eranskinean daude jasota.

    c.6.4. Lanak amaitzen direnean, sustatzaileak lur-mugimenduen gaineko balioespen xehatua eta baimendutako instalazioetan proiektuaren eremutik kanpo geratzen diren indusketa soberakinak kudeatzearen justifikazioa materialen ezaugarriak kontuan izanda bidali beharko ditu Ingurumen Sailburuordetzara. Balantze hori, lanak amaitzen direnetik 2 hilabete igaro baino lehen, Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da.

    c.6.5. Hondakin arriskutsuentzako ontzietan uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren (hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko oinarrizko araudia onartzen du Dekretu horrek) 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte; itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

    Aurreko paragrafoan aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa aipatutako uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa ere izango da.

    c.6.6. Olio erabilia kudatzeko honakoak hartuko dira kontuan: industriako olio erabiliaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretua eta olio erabiliaren kudeaketa Euskal Autonomia Erkidegoan arautzen duen irailaren 29ko 259/1998 Dekretua.

    Baimendutako kudeatzaile bati eman arte, erabilitako olioa andel estankoetan bilduko da estalitako biltegi batean; andelok etiketatuta egon eta azpila edo atxikipen-sistemaren bat eduki beharko dute. Zola iragazgaitz gainean egon beharko dute, edozein ihes edo isuriri aurre egiteko prestatuta, elementu nagusia hautsiko balitz ere.

    c.6.7. Araudi hau betetzea errazte aldera, zeregin askotan sortutako hondakinak kudeatzeko sistemak prestatuko dira. Sistema horiek zeregin bakoitzaren arduradunek kudeatuko dituzte, eta haiek berak arduratuko dira beharginek behar bezala betearazteaz. Bereziki, inolaz ere ez da eragingo kontrolatu gabeko efluenterik erregai eta produktuak biltegiratzean eta makineria mantentzeko lanak egitean, ezta hondakinik erreko ere.

    Aurrekoa kontuan izanik, ebazpen honetako 2.c.1.2 idatz-zatian aipatzen diren espazioetan alde berezi bat egokituko da, instalazio estaliekin. Horietan, hondakin arriskutsuak bilduko dira aldi baterako: olio-potoak, iragazkiak, olioak, pinturak, e.a. Gainera, horietatik bereiztuta egon behar diren edukiontziak jarriko dira hondakin inerteentzat. Halaber, sortutako hondakinak biltzeko gailu estankoak jarriko dira obran (bidoiak, e.a.). Hondakinok euren izaeraren arabera bereiztuko dira, betiere aipatutako puntu garbian aldi batez biltegiratu ondoren.

    c.6.8. Obretan sortutako hondakinen aurreikusitako eraispenetatik eratorritakoak barne jarraipenari buruzko txostena egingo da, eta hondakin horien kontrolerako, jarraipenerako eta egokitzapenerako agiriak erantsiko dituzte gainera, indarrean dagoen legeriari jarraituz.

    c.7. Lur-betetzeak egiteko materialak erabiltzeko baldintzak.

    Urbanizazioko lubetak eta lur-beteketak egiteko materialei dagokienez, honako hauek erabili ahal izango dira:

    Obra honetan hondeatutako materialak.

    Agregakin naturalak.

    Eraikuntza eta eraispen hondakinei balioa ematetik datozen bigarren mailako agregakinak, baldin eta material kutsatzaileak badituzte, baina balioak otsailaren 4ko 1/2005 Legearen I. eranskinean jasotako VIE-A ebaluazio balioak baino txikiagoak direnean.

    Beste obra batzuetako indusketetatik eratorritako materialak ekartzea beharrezkoa bada, Hondakin eta lurzoru kutsatuen uztailaren 22ko 22/2011 Legean eta Hondakinak hondakindegietan utziz ezabatzea eta betegarriak egikaritzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritakoa bete beharko da, eta gorago adierazitako balioak bete beharko dituzte.

    c.8. Kultura-ondarea babesteko neurriak.

    Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legean xedatutakoa kontuan hartzeaz gain, ondoko neurri babesle eta zuzentzaileak hartuko dira:

    c.8.1. Lanei ekin baino lehen, jabeak ukitutako ustezko arkeologia gunen balio arkeologikoari eta horrek proiektuan izan dezakeen eraginari buruzko azterlana aurkeztu beharko du. Azterlana Gipuzkoako Foru Aldundiko organo eskudunari igorriko zaio, eta berorrek proiektu arkeologikoa egin behar den ala ez erabakiko du, eta hori guztia ikusita, lan baimenaren aurretiko baimena emango du ala ez.

    c.8.2. Sortalde kalea sektorearen ekialdeko mugarekiko paraleloa da eta Done Jakue Bideko monumentu multzokoa da, beraz, bertan dagoena errespetatu beharko da eta bideko jarraipena eta ezaugarriak bermatu. Horretarako, lanak hasi baino lehen, bidea zehatz-mehatz baliazatu eta zedarritu behar da eta ebazpen honen 2.c.11 paragrafoan ezarritako ingurumen aholkularitzak berak zehaztu beharko du. Zedarritzearen eta balizatzearen ezaugarriak eta kokapena ebazpen honen 2.c.12 paragrafoaren lan-programan jaso beharko dira.

    c.8.3. Baldin eta ustiategiko lanetan aztarna arkeologikoren bat egon daitekeela pentsarazten duen zerbait aurkitzen bada, eremu horretako lanak bertan behera utziko dira behin-behinean; berehala jakinaraziko zaio Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuari, eta hark erabakiko du zein neurri hartu behar diren.

    c.9. Obrak lehengoratu eta integratzeko neurri zuzentzaileak.

    Obrek ukitutako eremuen lehengoratzea, betiere, ingurumenaren gaineko inpaktuaren ebaluazio-prozesuan sustatzaileak emandako dokumentazioan adierazitakoaren arabera egingo da.

    Obra kontratatzeko baldintza-agiriak eta aurrekontuek aipatutako agirian aurrez ikusitako baldintza teknikoak eta aurrekontu-partidak jaso beharko dituzte, proposatutako jarduerak behar bezala betetzen direla bermatzeko.

    Aurrekoari kalterik egin gabe, neurri babesle eta zuzentzaile gehigarri hauek ere hartuko dira:

    c.9.1. Obrak eragindako eremu guztietan egingo dira obraren paisaia-integraziorako lanak baita bideak, kontratistaren instalazio eremuak edo bestelako eremuak barne, baita ingurumen inpaktuaren azterlanean agertu ez arren proiektuaren ondorioz kaltetu direnak ere. Ingurumen-lehengoratzean sartuko dira lurraren berroneratze geomorfologikoa eta edafikoa, baita landare-azalera izan dezaketen guneen landare-berritzea ere, eremu ez urbanizatuen kasurako eta hiri eremuetan loretegietako elementuak berriz jartzeko.

    c.9.2. Lur-mugimenduak egiten diren bitartean, lur begetala modu askotan kendu, pilatu eta zabalduko da, ondoren eragindako espazioak leheneratzeko eta landareberritzea errazteko.

    c.9.3. Lur gorriak higa ez daitezen, obrek eragindako eremuak lehengoratzeko jarduerak, ahal dela, obrak egiten diren aldi berean egingo dira, obrek aurrera egiten duten heinean birmoldatzeko eta landare-berritzeko lanak egin daitezen.

    c.9.4. Landare-berritzeak, bertako espezieak sartuta, landaretza-masa trinkoak eta jarraituak ezartzeko aukera eman behar du; habitat naturalak sortu behar dira, eta, ahal dela, horiek inguruan dagoen landaredi naturalarekin lotu.

    Lorezaintzako lanen eta parkea egokitzeko jardueren xehetasun-kartografia bidez zehatz-mehatz mugatuko dira gune horiek guztiak, eta kontratistak erabiliko dituen guneen ezaugarriak zehaztuko dira. Proposamen horiek Obraren Zuzendaritzak onartu behar ditu, ebazpen honetako 2.c.11 paragrafoan aipatutako ingurumen-aholkularitzak txostena egin ondoren. Lorezaintzako lanetan eta parkea egokitzeko lanetan egin beharreko jarduketen zehaztasunak eta kartografia, ebazpen honen 2.c.12 paragrafoan aipatzen den lan programan jasoko da.

    c.9.5. Lasarbe errekastoa lehengoratzeko proiektua A.14 Sektorea Lasarbe (Anoeta) urbanizatzeko proiektuaren Lasarbe errekastoa lehengoratzea 15 zk.ko eranskinean zehaztutako bioingeniaritzako konponbide teknikoekin bat etorrita gauzatuko da (aldaxkak jarriz harri-lubetetan eta sahats aldaxkak ezpondetan).

    Urbanizazio proiektuaren 1. fasera errekastoa leheneratzeko jarduketa guztiak batu beharko dira, eranskinean agertu bezala.

    c.9.6. Fallopia japonica, Robinia pseudoacacia, Cortaderia selloana edo beste landare inbaditzaileak ez zabaltzeko ekintzak burutuko dira. Alde horretatik, landare-estalkia leheneratzeko erabilitako lurren jatorria kontrolatu beharko da, espezie horiekin kutsatutako lurrak ez erabiltzeko.

    c.9.7. Ingurua leheneratu ondorengo bi urtean, mantentze-lanak egingo dira: lurra aitzurtu, ongarritu, ureztatu eta hutsarteak landareberritu.

    Neurri horiek proiektu honen eremutik kanpo aurreikusi litezkeen jardueretan ere aplikatu beharko dira.

    c.10. Garbiketa eta obra bukatzea.

    Lanak amaitu ondoren garbiketa-kanpaina zorrotza egingo da, proiektuaren eremutik obra-hondar guztiak garbitzeko. Eraispenetatik, enkofratuak kentzetik, eta oro har, garbitze-lanetan sortutako hondakinak lanen eremutik kendu eta ebazpen honetako 2.c.6 idatz-zatian xedatutakoaren arabera kudeatuko dira.

    c.11. Ingurumenari buruzko aholkularitza.

    Obrak amaitu arte eta horren bermeak dirauen arte, ingurumen gaietan, kultura-ondarearen zaingoan eta neurri babesle eta zuzentzaileetan, ondo jantzitako aholkularitza eduki beharko du obraren zuzendaritzak, ingurumenaren gaineko inpaktuari buruzko azterlaneko erabakien arabera. Baldintza-agirian obraren zuzendaritzari izendatutako egitekoak direla eta aipatutako gaiei buruz obraren zuzendaritzak erabakiak hartu aurretik aholkularitza horretako espezialistek egindako txostena hartu beharko dute gogoan.

    c.12. Lan-programaren diseinua.

    Lanak hasi aurretik kontratatzaileak jarraian datozen idatz-zatietan azaltzen diren gaiei buruzko jarduera-proposamen zehaztua egin beharko du. Proposamen horiek lanen gauzatze-programarekin batera jasoko dira eta lanen zuzendariak berariaz onartu beharko ditu, ebazpen honetako 2.c.11 idatz-zatian aipatutako ingurumen-aholkularitzak txostena egin ondoren. Honakoak dira agiriok:

    Obrarako sarbideen eta okupazio-eremuen kokagunearen eta ezaugarrien xehetasuna, kontratistak egina, ebazpen honetako 2.c.1.2 idatz-zatian jasotakoaren arabera.

    Zuzeneko okupazioa egingo ez den aldeetan dauden ingurumen-intereseko eremuak balizatzeko plana, ebazpen honetako 2.c.1.3 idatz-zatian jasotakoaren arabera.

    Ebazpen honetako 2.c.2.1 eta 2.c.2.2 idatz-zatietan urak bideratzeko eta sedimentuei eusteko aurreikusitako sare eta sistemen xehetasunak.

    c.4.2 idatz-zatian aurreikusitako kamioien gurpilak garbitzeko gailuen ezaugarriak eta kokapena.

    Zuzeneko okupazioa egingo ez den aldeetan dauden ondare intereseko eremuak zehatz-mehatz zehaztea eta balizatzea, ebazpen honetako 2.c.8.2 paragrafoan jasotakoaren arabera.

    Lorezaintzako lanetan eta parkea egokitzeko lanetan egin beharreko jarduketen zehaztasunak eta kartografia, ebazpen honen 2.c.9.4 paragrafoan xedatutakoarekin bat etorrita.

    c.13. Egitasmoan akustikaren kalitatean dauden helburuak.

    c.13.1. Antolamendu-eremuaren kanpoko inguruan akustikaren kalitatean izango diren helburuak bat etorriko dira Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuko 14. artikuluarekin, zonakatze akustikoaren, kalitate helburuen eta igorpen akustikoen inguruan.

    c.13.2. Eremuan egingo diren eraikuntzak proiektatu eta eraikitzean, barruko aldean, urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuko 16. artikuluan xedatutako kalitate akustikoaren helburuak lortu beharko dira.

    D. Ingurumena Zaintzeko Programa.

    Ingurumena Zaintzeko Programa sustatzaileak proiektuaren ingurumenaren gaineko inpaktuari buruzko ebaluazioan aurkeztutako dokumentazioan aurreikusten denaren arabera egingo da (lekuak, parametroak eta neurketen maiztasuna). Gainera, ondoren zehazten diren beste kontrol hauek ere erantsi behar zaizkio.

    Programa hori obra kontratatzeko baldintza-agirietan sartuta egon behar da, eta bete ahal izatea bermatuko duen aurrekontuaz hornituko da.

    d.1. Gorabeheren erregistroa.

    Obrak egin ahala sortutako gorabeheren erregistroa egin beharko da, baita neurri zuzentzaileak eta babesleak noraino bete diren jasotzeko ere. Erregistro hori Ingurumen Sailburuordetzak ikuskatzeko moduan egin beharko da, eta, obrak amaitzen direnean, nolanahi ere, Sailburuordetzara bidali beharko da. Proiektua gauzatzean aldaketarik egin bada, aldaketa horiek xehetasunez adierazi beharko dira. Aldaketa guztiak, gainera, ingurumenean eragin dezaketen kaltearen ikuspegitik justifikatu behar dira.

    d.2. Obraren okupazio-mugen kontrola.

    Egindako okupazioa proiektuko aurreikuspenekin bat datorrela egiaztatuko da; obrek ez dute aurrez ikusitako azalera baino handiagoa izango.

    d.3. Uren kalitatearen kontrola.

    d.3.1. Oro har, lanean irekitako zuloetatik ingurumen urtarrera isurketak egin daitezkeenean, 2.c.11 paragrafoan aurreikusten diren ingurumeneko aholkularitzak urak isuri aurretik ur horiek bideratu, drainatu eta eusteko gailuak ondo dabiltzala egiaztatuko dute astean behin; euri-aldietan ibaira edo kolektorera finik isuri ote den ere aztertuko dute.

    Sistema horien funtzionamendua eraginkorra ez dela ikusten bada, beharrezko diren neurriak hartuko dira, kaltea sortzen duten zuloetan lanak aldi baterako gelditzea barne, material esekiz betetako urak lurgaineko ur-ibilguetara irits ez daitezen.

    d.3.2. 2.c.2.2 paragrafoan aipatzen diren dekantazioko gailuetatik datozen isurketa-urak, betiere, ur horiek isuri aurretik analizatuko dira. Hilero analisiak egingo dira, parametro hauek neurtzeko: emaria, konduktibitatea, pHa, solido esekiak, eta olio eta koipeak.

    d.3.3. Obrak hasi baino lehen, Lasarbe errekastoko uren kalitate fisiko-kimikoaren eta biotikaren kontrola egingo da, obretan zehar duen kalitatea alderatzeko erreferentziazko balioak izateko.

    d.3.4. Obra fasean, Lasarbe errekastoko parametro fisiko-kimikoen kontrola egingo da, eta hilean behin ondoko parametroak zehaztuko dira: emaria, eroankortasuna, pHa, esekian dauden solidoa keta olioa keta gantzuak.

    d.3.5. Halaber, obrak egin eta lehenengo bi urteetan, Lasarbe errekastoaren kalitate biotikoaren kontrolak egingo dira, uren egoera ekologikoa aztertzeko. Lehenengo urtean, sei hilabetean behin egingo dira, udaberrian eta agorraldian, eta bigarrenean, berriz, urte bukaeran.

    d.3.6. Sustatzaileak kontrol-kanpainak egiteko proposamen zehatza aurkeztuko dio Ingurumen Sailburuordetzari. Proposamen horren zehaztapenak kontuan izan beharko du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko urriaren 23ko 2000/60/EE Zuzentarauren (Uraren Esparru Zuzentaraua), uren politikaren eremuan jarduteko komunitate esparru bat ezarri zuenaren, V. eranskinean ezarritakoa.

    Proposamena ebazpen honen 2.d.5 paragrafoak aipatzen duen ingurumena zaintzeko programaren agiri bateginari erantsiko zaio.

    d.4. Leheneratzearen arrakasta kontrolatzea.

    Bermearen aldian, urbanizazio-proiektuak ukitutako gainazalen lehengoratzeak izan duen arrakastari aldizkako jarraipena egingo zaio, eta, berariaz, baita proiektuak ukitutako Lasarbe errekaren bazterretan eginiko landatze berriari ere. Gainerako neurri zuzentzaileek behar bezala funtzionatzen dutela ere egiaztatuko da.

    Leheneratzearen arrakastaren jarraipena neurri horiek proiektu honen eremutik kanpo aurreikusi litezkeen jardueretan ere egin beharko da.

    d.5. Ingurumena Zaintzeko Programari buruzko agiri bategina.

    Sustatzaileak Ingurumena Zaintzeko Programaren testu bategina landu beharko du ingurumenaren gaineko inpaktuari buruzko azterlanean, eta ebazpen honetan proposatu diren betebehar guztiak bilduko ditu.

    Programa horretan kontrolatuko diren parametroak eta parametro bakoitzerako erreferentziako balioak zehaztuko dira; horrez gain, laginketarako eta analisirako metodologia, kontrolerako puntuen kokapenari buruzko kartografia xehatua, haien maiztasuna eta guztia gauzatzeko aurrekontuaren gaineko xehetasunak ere jasoko dira.

    d.6. Ingurumena zaintzeko programaren emaitzak bidaltzea.

    Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten txosten eta analisien emaitzak behar bezala erregistratu eta Ingurumen Sailburuordetza honetara bidaliko dira. Ingurumena zaintzeko programaren emaitzak urtean behin bidaliko dira, ingurumenean aditua den erakundeak egindako txostenarekin batera. Aipatutako txostenean, emaitzen analisia jasoko da, epe horretan emandako gertakari nagusiak, gertakarien arrazoiak eta konponbideak bereziki aipatuta.

    Sustatzaileak datuak euskarri egokian bilduko ditu bi urtez gutxienez, eta Herri Administrazioen ikuskaritza zerbitzuen eskueran egongo dira; hori guztia, hala ere, ez da eragozpen izango kasu bakoitzean aplikagarri den araudia betetzeko.

    E. Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak edo barneratzen diren sistemen egiturari eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitera bagaramatza, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, baita neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan ere. Era berean, jardueraren sustatzaileak hala eskatuta, edo ofizioz, ingurumen-organoak neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldaraz ditzake. Hori guztia, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta, edo ingurumenarekiko inpaktua saihesteko ezarri diren neurri babesle, zuzentzaile zein osabidezkoak gutxiegizkoak direla egiaztatzen denean.

    F. Ebazpen honek aurreko idatz-zatietan ezarritakori kalterik egin gabe, proiekturen sustatzaileak jarraian aipatutako agiriak helaraziko dizkio ingurumen-organo honi, espedientean txertatzeko.

    f.1. Obrak hasi baino lehen, ebazpen honetako 2.d.5 idatz-zatian aurreikusitako ingurumena zaintzeko programako agiri bategina.

    f.2. Obrak amaitu eta bi hilabeteko epean baino lehen, hondeaketa soberakoak eta hondakinen jarraipenaren txostenak, 2.c.6.4 eta 2.c.6.8 idatz-zatietan adierazitakoaren arabera.

    f.3. Obrak amaitu eta bi hilabeteko epean baino lehen, obrak garatu bitartean sortutako gorabeheren erregistroa, neurri babesleak eta zuzentzaileak zein neurritaraino bete diren jasoko duena, ebazpen honen 2.d.1 idatz-zatian aurreikusitakoaren arabera.

    f.4. Urtero, obrak hasten direnetik, ebazpen honetako 2.d.6 idatz-zatian aurreikusitako ingurumena zaintzeko programari buruzko dokumentua.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 47.8 artikuluaren arabera, bi urteko epea ezartzea proiektua egikaritzen hasteko, ingurumenaren gaineko inpaktuaren adierazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik. Epe hori proiektuari hasiera eman gabe bukatzen bada, sustatzaileari egotzi dakizkiokeen arrazoiengatik, ingurumenaren gaineko inpaktuaren adierazpen hau baliogabetu egingo da. Hala ere, organo aginpidedunak hasiera emateko epea luzatu ahal izango du, behar bezala justifikatutako arrazoirik balego.

  4. Proiektuek ingurumenaren gainean duten eraginari buruzko testu bategina onesten duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren 14.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, proiektuaren sustatzaileak aldez aurretik jakinarazi beharko dio ingurumen-organoari proiektuari dagozkion lanak zein egunetan hasiko diren.

  5. Ingurumenaren gaineko inpaktuaren adierazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

    Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 16a.

    Ingurumeneko sailburuordea,

    1. ª ARANZAZU Leturiondo ARANZAMENDI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik