- EBAZPENA, 2012ko otsailaren 20koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, laneko arriskuak kudeatzeko enpresa-sistemak ezartzeko OHSAS 18001 ziurtagiria eskuratu edo berritzeko diru-laguntza ezeztatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko otsailaren 20koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, laneko arriskuak kudeatzeko enpresa-sistemak ezartzeko OHSAS 18001 ziurtagiria eskuratu edo berritzeko diru-laguntza ezeztatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 56
- Hurrenkera-zk.: 1323
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/02/20
- Argitaratze-data: 2012/03/19
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonomía; Gizarte gaiak eta emplegua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Ekonomia; Industria; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Lehenengoa. Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2011ko irailaren 27ko Ebazpenaren bidez, laneko arriskuak kudeatzeko enpresa-sistemak ezartzeko OHSAS 18001 ziurtagiria eskuratu edo berritzeko diru-laguntzak emateko deialdia onartu zen. Deialdia 2011ko urriaren 14ko EHAAn argitaratu zen.
Bigarrena. Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2011ko irailaren 27ko Ebazpenaren bidez, laneko arriskuak kudeatzeko enpresa-sistemak ezartzeko OHSAS 18001 ziurtagiria eskuratu edo berritzeko diru-laguntzak emateko deialdia ebatzi zen. Honako diru-laguntza hauek onartu ziren: GKN Driveline Zumaia S.A. enpresarentzat 1.236,08 euroko diru-laguntza, eta Fanox Electronic S.A. enpresarentzat, ordea, 3.708,25 euroko diru-laguntza.
Hirugarrena. 2012ko abenduaren 5ean, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren Ebazpena jakinarazi zitzaien interesdunei. Ebazpen haren bidez, deialdia ebatzi egiten zen.
ZUZENBIDE-OINARRIAK
2012ko otsailaren 3an, Fanox Electronic enpresak uko egin dio onartu zitzaion diru-laguntza bati, eta otsailaren 20an, ordea, GKN Driveline Zumaia SAk ez du aurkeztu OHSAS 181001 behin betiko ziurtagiria, 2011ko irailaren 27ko Ebazpenean ezarritako epean eta moduan.
Horrenbestez, hau
Lehenengoa. Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2011ko azaroaren 30eko Ebazpenaren bidez laneko arriskuak kudeatzeko enpresa-sistemak ezartzeko OHSAS 18001 ziurtagiria eskuratu edo berritzeko emandako diru-laguntza osoa ezeztatzea, honako enpresa hauei: GKN Driveline Zumaia S.A. eta Fanox Electronic S.L.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, ebazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita. Nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa ere aurkez daiteke.
Barakaldo, 2012ko otsailaren 20a.
OSALANeko zuzendari nagusia,
PILAR COLLANTES IBÁÑEZ.


