Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko otsailaren 21ekoa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariarena. Honen bitartez, jendaurrean jartzen da 2011 ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko landa-inguruneak sustatu eta garatzeko laguntzak (Erein Programa) arautzen dituen urriaren 7ko 171/2008 Dekretuaren esparruan emandako diru-laguntzen onuradun zerrenda. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko otsailaren 21ekoa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariarena. Honen bitartez, jendaurrean jartzen da 2011 ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko landa-inguruneak sustatu eta garatzeko laguntzak (Erein Programa) arautzen dituen urriaren 7ko 171/2008 Dekretuaren esparruan emandako diru-laguntzen onuradun zerrenda.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 66
  • Hurrenkera-zk.: 1549
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/02/21
  • Argitaratze-data: 2012/03/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Urriaren 7ko 171/2008 Dekretuak, Euskal Herriko Agintaritzaren 201. zk.ko Aldizkarian argitaratutakoa 2008ko urriaren 21ean, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-inguruneak sustatu eta garatzeko laguntzen araubidea ezartzen du (Erein Programa).

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko maiatzaren 10eko Aginduaren bitartez, aipatutako laguntza horien deialdia egin zen 2011 ekitaldirako, eta laguntza eskabideak aurkezteko epea ireki zen.

Aipatutako dekretu horretako 11.4 artikuluan ezarritakoa betez, eta kasuan kasuko ebazpena banan-banan jakinaraztearen kaltetan izan gabe, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da diru-laguntzen kopuru osoa eta haren babesean onuradun izango diren pertsonak.

Horregatik guztiagatik, zera

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko landa-inguruneak sustatu eta garatzeko laguntzak (Erein Programa) arautzen dituen urriaren 7ko 171/2008 Dekretuaren esparruan 2011 ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradun zerrenda argitaratzea.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko dute Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordearen aurrean. Horretarako, hilabeteko epea egongo da, hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 21a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendaria,

JUAN PABLO MEDRANO OLMEÑO.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik