- EBAZPENA, 2012ko otsailaren 22koa, Trafikoko zuzendariarena. Horren bidez, aldatu egiten da bide-prestakuntzako irakaslearen gaitasun-agiria lortzeko ikastaroa deitu duen 2010eko abenduaren 30eko Ebazpenean izendatutako Kalifikazio Epaimahaiaren osaera. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko otsailaren 22koa, Trafikoko zuzendariarena. Horren bidez, aldatu egiten da bide-prestakuntzako irakaslearen gaitasun-agiria lortzeko ikastaroa deitu duen 2010eko abenduaren 30eko Ebazpenean izendatutako Kalifikazio Epaimahaiaren osaera.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 54
- Hurrenkera-zk.: 1261
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/02/22
- Argitaratze-data: 2012/03/15
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Funtzio publikoa; Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoan, Trafiko Zuzendaritzaren eskumenak dira honako hauek: bide-prestakuntzako irakaslearen titulua eta gidarien eskola partikularren zuzendariaren titulua lortzeko ikastaroak deitzea, dagozkien tituluak egitea eta eskola horietako irakasleentzako birziklatze-ikastaroak deitzea, trafikoari, ibilgailuen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruz indarrean dagoen legediaren arabera, Herrizaingo Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezarri duen abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuaren 20.5.a) artikuluan jasota dagoenaren arabera. Dekretu hori azaroaren 23ko 303/2010 Dekretuak aldatu du.
Horrela, Trafikoko zuzendariaren 2010eko abenduaren 30eko Ebazpenaren bidez, bide-prestakuntzako irakaslearen gaitasun-agiria lortzeko ikastaroa deitu zen.
Aipatutako ebazpenaren hamabigarren oinarrian hau ezartzen da: Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean kide anitzeko organoetarako ezarritakora egokituko du bere jarduera ikastaroaren Kalifikazio Epaimahaiak.
Halaber, hamabigarren oinarriak hau finkatzen du: Kalifikazio Epaimahaia epaimahaiburu batek, lau epaimahaikidek eta idazkari batek (bai eta horien ordezkoek ere) osatuko dute. Laugarren epaimahaikidea eta horren ordezkoa izan ezik (horiek Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren ordezkaritzan izendatu dira), Kalifikazio Epaimahaiko gainerako kideak Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzara daukaten atxikipen funtzionalaren arabera dira.
Aurreko guztia dela bide, hau ebatzi dut: 2010eko abenduaren 30eko Ebazpenaren hamabigarren oinarrian ezarritako Kalifikazio Epaimahaiaren osaera aldatzea eta Esther Montes Pereda andrea izendatzea idazkari eta Idoia Berasain Teruelo andrea ordezko idazkari.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 22a.
Trafikoko zuzendaria,
AMPARO LÓPEZ ANTELO.


