Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko otsailaren 23koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez Ados Consulting Ikertaldea SL enpresari berritu egiten baitzaio enpresa eta erakundeei emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko homologazioa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko otsailaren 23koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez Ados Consulting Ikertaldea SL enpresari berritu egiten baitzaio enpresa eta erakundeei emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko homologazioa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Emakumearen Euskal Erakundea
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 80
  • Hurrenkera-zk.: 1831
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/02/23
  • Argitaratze-data: 2012/04/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Industria; Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuaren bidez (2004ko ekainaren 30eko EHAA, 123. zk.), enpresa eta erakundeei emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko aholkularitza-entitateen homologazioa arautu zen, batetik, gizarte agenteen bidez enpresetan ekintza positiboko neurriak prestatzeko, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzearren, eta, bestetik, aholkularitza-zerbitzuen kalitatea, eraginkortasuna eta profesionaltasuna bermatzeko. Dekretu hori aldatu egin zen abenduaren 28ko 348/2010 Dekretuaren bidez (2011ko urtarrilaren 13ko EHAA, 8. zk.).

105/2004 Dekretuaren 9. artikuluan ezartzen denez, homologazioek hamabost urteko iraunaldia dute, eta homologazio-ebazpen berri batez berritu behar dira.

Ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuaren 10. artikulua aplikatuz, homologatuta dauden erakundeei Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak segimendua egiten die urtero.

Azaldutakoan oinarrituta, eta aipatu entitateak erakunde honetan aurkeztutako dokumentazioa berrikusita, Ados Consulting Ikertaldea SL enpresak aplikatzekoa den araudian eskatzen diren betekizunak konplitzen dituela egiaztatu dugu.

Horrenbestez, hau

Lehenengoa. Enpresei eta erakundeei emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko homologazioa bost urtez berritzea Ados Consulting Ikertaldea SL enpresari, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita, ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuan ezarritako moduan eta baldintzetan.

Bigarrena. Homologazioaren berritzea Homologatutako Aholkularitza-enpresen Erregistroan-Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari atxikian inskribatzea.

Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Lehenengoa. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bigarrena. Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 23a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA SILVESTRE CABRERA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik