- EBAZPENA, 2012ko otsailaren 23koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketarako zuzendariarena. Honen bidez, aldatu egiten da zuzendari beraren 2011ko abuztuaren 4ko ebazpena (Ebazpen honen bidez, argitara eman ziren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakaslee - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko otsailaren 23koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketarako zuzendariarena. Honen bidez, aldatu egiten da zuzendari beraren 2011ko abuztuaren 4ko ebazpena (Ebazpen honen bidez, argitara eman ziren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakaslee
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 56
- Hurrenkera-zk.: 1316
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/02/23
- Argitaratze-data: 2012/03/19
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
María Belén Abajo Vilumbrales andreak gorako errekurtsoa jarri zuen Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2011ko abuztuaren 4ko ebazpenaren (EHAA, 2011-08-08koa) kontra, Maisu-maistren Kidegoko Ingelesa espezialitatean eta txanda librean. Ebazpen honen bidez, argitara eman ziren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bitartez (EHAA, 2011-01-10ekoa) Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko deitutako hautaketa-prozesuan hautatuak izan diren izangaien behin betiko zerrendak eta espezialitate berriak lortzeko prozedura gainditu duten behin betiko izangaien zerrenda.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2012ko otsailaren 6ko Aginduaren bidez partzialki aintzat hartu zen María Belén Abajo Vilumbrales andreak jarritako gorako errekurtsoa eta, ondorioz, antzeman zaizkio 1,2000 puntu deialdiaren I. eranskineko I.3 atalean, merezimenduen baremoan, eta 5,9196 puntu guztira, lehiaketa-fasean eta oposizio-fasean lortutako puntuazioa batu izanaren ondoriozkoa.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketarako zuzendariaren 2012ko otsailaren 22ko Ebazpenaren bidez, aipatutako gorako errekurtsoa partzialki aintzat hartu izanaren ondorioz, aldatu zen zuzendari beraren 2011ko uztailaren 18ko Ebazpena, aipatutako aukeratze-prozesuaren lehiaketa-fasean lehiatzaileek lortutako behin betiko puntuazioak argitara eman zituena.
Errekurtsoa partzialki aintzat hartu izanaren ondorioz areagotu da María Belén Abajo Vilumbrales andreak hautatutako izangaiak lortutako guztizko puntuazioa, lehiaketa-fasean eta oposizio-fasean lortutako puntuazioa batu izanaren ondoriozkoa.
Ondorioz, eta horren arabera,
Lehenengoa. Aldatzea María Belén Abajo Vilumbrales andreak lortutako guztizko puntuazioa. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren 2010eko abenduaren 17ko Aginduaren bidez hautatua izan zen, Maisu-maistren Kidegoko Ingelesa espezialitatean eta txanda librean. Guztira 5,9196 puntu ditu (Ebazpen honen bidez, dei egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedurarako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko funtzionarioentzako espezialitate berriak hartzeko prozedurarako).
Bigarrena. Ebazpen hau Hezkuntzako lurralde ordezkaritzetan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren web orrietan: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net edo http://irakasle.net, argitara ematea.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 23a.
Langileriaren Kudeaketarako zuzendaria,
JUAN MANUEL ARAMENDI ARTEAGA.


