- EBAZPEN bateratua, Segurtasuneko sailburuordearena eta Giza Baliabideen zuzendariarena. Honen bidez, 2012ko urtarrilaren 19ko Ebazpenaren I.tik VI.era bitarteko eranskinak aldatzen dira. Ebazpen horren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko deialdia onetsi eta argitaratu zen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPEN bateratua, Segurtasuneko sailburuordearena eta Giza Baliabideen zuzendariarena. Honen bidez, 2012ko urtarrilaren 19ko Ebazpenaren I.tik VI.era bitarteko eranskinak aldatzen dira. Ebazpen horren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko deialdia onetsi eta argitaratu zen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 52
- Hurrenkera-zk.: 1194
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/02/27
- Argitaratze-data: 2012/03/13
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Segurtasuneko sailburuordearen eta Giza Baliabideen zuzendariaren 2012ko urtarrilaren 19ko Ebazpenaren bidez (urtarrilaren 19ko EHAA, 13. zk.), Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak behin betiko betetzeko hautaketa-prozesurako deialdia egin zen. Horren haritik, hainbat arrazoi tarteko direla arrazoi garrantzizkoenak dira, batetik, antolamenduari eta egituraketari dagozkionak, eta, bestetik, egokitasunari eta komenigarritasunari dagozkionak, eta Administrazioaren diskrezio-ahalmenak baliatuz eta honako xedapen hauetan ezarritakoaren babesean: 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 106. artikuluan, 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia kidegoetako funtzionarioen lanpostuen hornidurari buruzko araudia onartzen duen abenduaren 22ko 388/1998 Dekretuaren laugarren xedapen iragankorrean, eta azaroaren 23ko 303/2010 Dekretuak aldatutako Herrizaingo Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuaren 16. eta 22. artikuluen bidez emandako eskumenetan; honako hau
Lehenengoa. 2012ko urtarrilaren 19ko Ebazpenaren I.tik VI.era bitarteko eranskinak aldatzea, era honetan:
Lanpostu hauek kendu egiten dira:
Foralen Atala. Kodeak: 21701, 21702, 21711 eta 21710 (Bizkaiko Foru Aldundiak eskatuta, Euskal Herriko Poliziaren Legearen 110. artikuluan ezarritakoaren babesean).
Mikeleteen Atala. Kodeak: 21610 eta 21611 (Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatuta, Euskal Herriko Poliziaren Legearen 110. artikuluan ezarritakoaren babesean).
31205 kodea, antolamendu- eta egituraketa-arrazoiak direla-eta.
Bigarrena. Aurreko paragrafoan adierazitako erabakiaren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. eta 114. artikuluak betez.
Hirugarrena. 2012ko urtarrilaren 19ko Ebazpenaren I.tik VI.era bitarteko eranskinak aldatzea, honako lanpostu-kode hauek kenduta: 22504, 20703 eta 21409. Lanpostu horiei bigarren jarduerako administrazio-egoeran dauden langileak atxiki zaizkie, behin betiko, betiere abenduaren 22ko 388/1998 Dekretuaren laugarren xedapen iragankorrean ezarritakoaren babesean (388/1998 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia kidegoetako funtzionarioen lanpostuen hornidurari buruzko araudia onartzen duena).
Erandio, 2012ko otsailaren 27a.
Segurtasuneko sailburuordea,
MIGUEL ÁNGEL BUEN LACAMBRA.
Giza Baliabideen zuzendaria,
JOSÉ MARÍA ECHEGARAY FERNÁNDEZ.


