Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko otsailaren 27koa, Gizarte Gaietako sailburuordearena, kide anitzeko organoetako kideak eta idazkaria izendatzeko dena. Organo horiek abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuak araututako laguntzei buruzko ebazpen-proposamena egingo dute. Laguntza horiek hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko otsailaren 27koa, Gizarte Gaietako sailburuordearena, kide anitzeko organoetako kideak eta idazkaria izendatzeko dena. Organo horiek abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuak araututako laguntzei buruzko ebazpen-proposamena egingo dute. Laguntza horiek hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 80
  • Hurrenkera-zk.: 1836
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/02/27
  • Argitaratze-data: 2012/04/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren bidez (2010eko urtarrilaren 7ko EHAA, 3. zk.), diru-laguntza batzuk arautzen dira, hain zuzen ere, irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeek Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen arloan eta oro har esku-hartze sozialaren eremuan jarduerak garatzeko direnak.

Aipatutako dekretuaren 13. artikuluak diru-laguntzak emateko edo ukatzeko proposamena egingo duen kide anitzeko organoaren osaera arautzen du, eta aurreikusitako diru-laguntza lerro bakoitzari dagokion kide anitzeko organoaren osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela xedatzen du.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren azaroaren 9ko Aginduaren bidez, 2012. urterako abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuak arautzen dituen diru-laguntzen deialdia egin da.

Adierazitakoarekin bat, honako hau

Lehenengoa. Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2011ko azaroaren 9ko Aginduaren II. Kapituluan araututako pertsona, familia, talde eta komunitateekin gizarte esku-hartzeko jardueretarako 2012. urterako diru-laguntzen ebazpen-proposamena egin behar duen kide anitzeko organorako honako kide eta idazkari hauek izendatzea:

Kideak:

Iñaki Múgica Flores jauna, Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria, kide anitzeko organoaren buru gisa jardungo duena.

  1. ª Dolores García García andrea, Familia eta Komunitate Politikarako zuzendaria.

    Miguel Angel Gonzalez Martín jauna, Immigrazioko zuzendaria.

    Idazkaria:

    Isabel Rejado Vigalondo andrea, Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzako teknikaria, hitz egiteko eskubidea bai, baina boto gabe jardungo duena.

    Bigarrena. Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2011ko azaroaren 9ko Aginduaren III. Kapituluan araututako gizarte esku-hartzean ekintza boluntarioa eta parte-hartze asoziatiboa indartzeko jardueretarako 2012. urterako diru-laguntzen ebazpen-proposamena luzatu behar duen kide anitzeko organorako ondorengo kideak eta idazkaria izendatzea:

    Kideak:

  1. ª Dolores García García andrea, Familia eta Komunitate Politikarako zuzendaria, kide anitzeko organoaren buru gisa jardungo duena.

    Iñaki Múgica Flores jauna, Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria.

    Miguel Angel Gonzalez Martín jauna, Immigrazioko zuzendaria.

    Idazkaria:

    Pello Tellería Zeberio jauna, Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritzako teknikaria, hitz egiteko eskubidea bai, baina boto gabe jardungo duena.

    Hirugarrena. Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak emandako 2011ko azaroaren 9ko Aginduaren IV. Kapituluan araututako gizarte esku-hartzean ezagutzaren kudeaketako jarduerak burutzeko 2012. urterako diru-laguntzen ebazpen-proposamena egin behar duen kide anitzeko organoaren honako kide eta idazkari hauek izendatzea:

    Kideak:

    Iñaki Múgica Flores jauna, Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria, kide anitzeko organoaren buru gisa jardungo duena.

  1. ª Dolores García García andrea, Familia eta Komunitate Politikarako zuzendaria.

    Miguel Angel Gonzalez Martín jauna, Immigrazioko zuzendaria.

    Idazkaria:

    Amparo Lete Ezkurra, Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzako teknikaria, hitz egiteko eskubidea bai, baina boto gabe jardungo duena.

    Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, guztiek horren berri izan dezaten.

    Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 27a.

    Gizarteratze Gaietako sailburuordea,

    ALFONSO GURPEGUI RUIZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik