Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko otsailaren 28koa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, interesdun izan daitezkeenak epatzeko dena, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan bideratutako 2089/11 prozedura arruntean alderdi bezala ager daitezen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko otsailaren 28koa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, interesdun izan daitezkeenak epatzeko dena, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan bideratutako 2089/11 prozedura arruntean alderdi bezala ager daitezen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 57
  • Hurrenkera-zk.: 1339
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/02/28
  • Argitaratze-data: 2012/03/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Sailak; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ebazpen honen bidez, argitara ematen da Funtzio Publikoko zuzendariak 2012ko otsailaren 24ko Ebazpena eman duela non xedatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari bidal dakiola honako prozedurari buruzko espediente administratiboa:

2089/11 prozedura arrunta: Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2011ko irailaren 13ko Aginduaren aurka aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Aurkaturiko agindu horretan, hain zuzen, EAEko Administrazio Orokorreko Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Itsas Nabigazio, Arrantza eta Garraioko Goi Mailako Teknikariak karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesurako deialdia egin zen.

Prozedura horrek eragina izan dezake Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Itsas Nabigazio, Arrantza eta Garraioko Goi Mailako Teknikarien hautaketa-prozesuaren ebazpenean.

Horregatik guztiagatik, eta Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen Legeak, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak emandako idazkeran, 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, honako hau

  1. Aipatutako espedienteetan interesdunak izan daitezkeenei bederatzi eguneko epea ematea, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan alderdi bezala agertzeko eta pertsonatzeko.

  2. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

    Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 28a.

    Funtzio Publikoko zuzendaria,

    1. ª Luisa Cuesta Arandilla.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.