Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko otsailaren 28koa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan jardundako 2090/11 zenbakidun prozedura arruntean alderdi bezala ager daitezen, interesdun izan daitezkeenei epea jartzen diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko otsailaren 28koa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan jardundako 2090/11 zenbakidun prozedura arruntean alderdi bezala ager daitezen, interesdun izan daitezkeenei epea jartzen diena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 57
  • Hurrenkera-zk.: 1340
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/02/28
  • Argitaratze-data: 2012/03/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Sailak; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ebazpen honen bidez argitara ematen da Funtzio Publikoko zuzendariak 2012 otsailaren 24ko Ebazpena eman duela non xedatu den Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari bidal dakiola honako prozedurari buruzko espediente administratiboa:

2090/11 zenbakiko prozedura arrunta: Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2011ko irailaren 13ko Aginduaren aurka aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Aurkaturiko Agindu horretan, hain zuzen, EAEko Administrazio Orokorreko Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Itsasontziko Makinen eta Instalazioen Ikuskapen eta Kontroleko Goi Mailako Teknikaria aukeran karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesurako deialdia egin zen.

Prozedura horrek eragina izan dezake Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Itsasontziko Makinen eta Instalazioen Ikuskapen eta Kontroleko Goi Mailako Teknikaria aukerako hautaketa-prozesuaren ebazpenean.

Horregatik guztiagatik, eta Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen Legeak, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak emandako idazkeran, 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, honako hau

  1. Aipatutako espedienteetan interesdunak izan daitezkeenei bederatzi eguneko epea jartzea, den Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean lehenago esandako prozeduretako alderdi bezala aurkezteko aukera izan dezaten.

  2. Honako hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

    Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 28a.

    Funtzio Publikoko zuzendaria,

    1. ª Luisa Cuesta Arandilla.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.