- EBAZPENA, 2012ko martxoaren 1ekoa, Terrorismoaren Biktimak Laguntzeko zuzendariarena, Herrizaingoko sailburuaren 2011ko abenduaren 14ko Aginduaren dotazio ekonomikoa aldatu dela jakinarazten duena; agindu horren bidez, terrorismoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteei laguntzak emateko deialdia egiten da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko martxoaren 1ekoa, Terrorismoaren Biktimak Laguntzeko zuzendariarena, Herrizaingoko sailburuaren 2011ko abenduaren 14ko Aginduaren dotazio ekonomikoa aldatu dela jakinarazten duena; agindu horren bidez, terrorismoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteei laguntzak emateko deialdia egiten da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 46
- Hurrenkera-zk.: 1033
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/03/01
- Argitaratze-data: 2012/03/05
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa; Instituzional
Testu legala
Herrizaingoko sailburuak 2011ko abenduaren 14an emandako Aginduaren bidez, terrorismoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako laguntzen deialdia egiten da (2011ko abenduaren 30eko EHAA, 247. zk.).
Deialdi hori egin zen, hain zuzen ere, honako agindu hau betez: Herrizaingoko sailburuaren 2011ko ekainaren 22ko Agindua, terrorismoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako laguntzak arautzen dituena (2011ko ekainaren 27ko EHAA, 121. zk.).
Agindu arautzaile horren 2. artikuluak dioenez, aurrekontu ekitaldi bakoitzean emango diren laguntzen zenbateko osoak ezin du gainditu aipatutako zuzkidura edo haren kopuru eguneratua, baldin eta indarreko legeriarekin bat etorrita, aurrekontu aldaketak onesten badira, prozeduraren ebazpena onartu baino lehen. Horrelakorik gertatuz gero, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Terrorismoaren Biktimak Laguntzeko zuzendariaren ebazpen baten bidez. Herri Administrazioko diru-laguntza jarduera bideratu behar duen publizitate-printzipioa zaintzeko egingo da hori.
Herrizaingoko sailburuaren 2011ko abenduaren 14ko Aginduko diru-dotazioa berrehun eta hirurogei mila (260.000) eurokoa da; izan ere, hori da Euskal Autonomia Erkidegoko 2012ko Aurrekontu Orokorren Lege Proiektuan terrorismo-ekintzen biktimei arreta eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteei diru-laguntzak emateko zegoen aurrekontu-partida.
Zuzenketa bat onartu da, eta, ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko 2012ko Aurrekontu Orokorretan, berrehun eta laurogeita hamar mila (290.000) eurokoa izango da terrorismo-ekintzen biktimei arreta eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteei diru-laguntzak emateko bideratutako aurrekontu-partidaren zenbatekoa.
Azaldutakoaren ondorioz, hau
Artikulua bakarra. Terrorismoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteei 2012an diru-laguntzak emateko ezarritako dotazio ekonomikoa aldatu dela argitaratzea. Aldaketa horren arabera, 2011ko abenduaren 14ko Aginduaren bidez finkatutako zenbatekoari 30.000 euro gehituko zaizkio; horrenbestez, dotazio hori, guztira, 290.000 eurokoa izango da.
Lehenengoa. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango zaio Herrizaingoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 1a.
Terrorismoaren Biktimak Laguntzeko zuzendaria,
MARÍA ISABEL LASA ITURRIOZ.


