- EBAZPENA, 2012ko martxoaren 1ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Dirubideen zuzendariarena, EAEko itunpeko ikastetxe pribatuei 2011. urtean emandako diru-laguntzak argitaratzen dituena. Diru-laguntza horiek, ordainketa eskuordetuaren menpekoak diren eta erretiro partziala hartu duten langileei lanaldi partzialeko lan-kontratuak egiteko, 2010. eta 2011. urteetan egindako deialdien babesean emango dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko martxoaren 1ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Dirubideen zuzendariarena, EAEko itunpeko ikastetxe pribatuei 2011. urtean emandako diru-laguntzak argitaratzen dituena. Diru-laguntza horiek, ordainketa eskuordetuaren menpekoak diren eta erretiro partziala hartu duten langileei lanaldi partzialeko lan-kontratuak egiteko, 2010. eta 2011. urteetan egindako deialdien babesean emango dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 66
- Hurrenkera-zk.: 1543
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/03/01
- Argitaratze-data: 2012/03/30
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Abenduaren 21eko 439/1999 Dekretuak, azaroaren 25eko 287/2003 Dekretua eta apirilaren 19ko 93/2005 Dekretuaren bidez aldatutakoak, ordainketa eskuordetuaren menpekoak diren eta erretiro partziala hartu duten langileei lanaldi partzialeko lan-kontratuak egiteko itunpeko ikastetxe pribatuei eman beharreko diru-laguntzak arautzen ditu. Dekretu horren 7. artikuluaren 5. paragrafoak xedatzen du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar direla, publikotasun-printzipioa betetzearren, xedapen honen babesean diru-laguntza jaso duten enpresen zerrenda eta bakoitzak jaso duen zenbatekoa.
Gorago aipatutako deialdiak honako agindu hauen bidez egin ziren:
2010eko deialdia, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren uztailaren 28ko Aginduaren bidez egina (2010-08-30eko EHAA).
2011ko deialdia, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren ekainaren 22ko Aginduaren bidez egina (2011-07-13ko EHAA).
Honen guztiaren haritik, hau
XEDATzen DUT:
2010eko deialdia
(Ikus .PDF)
..................................
(Ikus .PDF)
2011ko deialdia
(Ikus .PDF)
Azaroaren 25eko 287/2003 Dekretuak eta apirilaren 19ko 93/2005 Dekretuak aldatutako abenduaren 21eko 439/1999 Dekretuaren 9.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, zenbateko horiei kendu egingo zaie, erretiro partzialeko kontratuak edo txanda-kontratuak direla-eta, dekretu horren 2.2 artikuluan adierazitako jarduera gauzatzeko emandako beste edozein laguntzaren zenbatekoa.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 1a.
Administrazio eta Dirubideen zuzendaria,
JUANA URRUTIA BILBAO.


