Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko martxoaren 5ekoa, Kiroletako zuzendariarena, Euskal Mendizale Federazioaren estatutuetan egindako aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko martxoaren 5ekoa, Kiroletako zuzendariarena, Euskal Mendizale Federazioaren estatutuetan egindako aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 62
  • Hurrenkera-zk.: 1454
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/03/05
  • Argitaratze-data: 2012/03/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Kultura eta Kirola
  • Azpigaia: Ekonomia; Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Mendizale Federazioaren estatutuak Euskadiko Kirol-Elkarteen eta -Federakundeen Erregistroan inskribatu ziren 1985eko abenduaren 20an (47. zenbakia), eta erredakzio berria ematen zaie orain.

Euskal Mendizale Federazioak 2011ko maiatzaren 27an egindako Ezohizko Batzar Orokorrean bere estatutuen aldaketa onartu zuen, eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.

Estatutuen aldaketa hori bat dator urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz, honako hau

Lehenengoa. Euskal Mendizale Federazioaren Estatutuen 3., 5. eta 6. artikuluetan aldaketa onartu eta Kirol-Elkarteen eta -Federakundeen Erregistroan inskribatzea. Artikulu hauek honela idatzita gelditzen delarik:

«5. artikulua. EMFren (Euskal Mendizale Federazioa) euskal kirol federatuaren ordezkaria da, dagozkion kirol modalitateetan Estatuan».

Bigarrena. Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.

Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena. Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du eta, beraren aurka, aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez dakioke Kiroletako zuzendariari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango zaio EAEko Auzitegi Nagusiari, jakinarazten den egunetik bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 5a.

Kiroletako zuzendaria,

JUAN FRANCISCO MUTILOA ALDAZABAL.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik