Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko martxoaren 6koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, ETSren Bilbao - Donostia trenbideko Sagarbideko tunelaren mendebaldeko eta ekialdeko ahoak saneatu eta drainatzeko proiektuaren eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrenda onartu, eta titularrei okupatu aurreko aktak egiteko deia egiten diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko martxoaren 6koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, ETSren Bilbao - Donostia trenbideko Sagarbideko tunelaren mendebaldeko eta ekialdeko ahoak saneatu eta drainatzeko proiektuaren eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrenda onartu, eta titularrei okupatu aurreko aktak egiteko deia egiten diena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 54
  • Hurrenkera-zk.: 1264
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/03/06
  • Argitaratze-data: 2012/03/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Garraio Azpiegituraren zuzendariaren 2011ko apirilaren 7ko Ebazpenaren bidez, ETSren Bilbao-Donostia trenbideko Sagarbideko tunelaren mendebaldeko eta ekialdeko ahoak saneatu eta drainatzeko proiektua onartu zen.

Proiektuaren helburua da tunelaren bi ahoetarako saneatzeko eta drainadura hobetzeko obrak zehaztea; kontua da ur-azaleko urak betelanen ingurura iritsi baino lehen batzea, eta hortik behar bezala bideratzea, sarrera-ahoaren aldean, plataformaraino, eta irteerakoan, gertu dagoen errekasto bateraino.

Proiektuaren eraginpeko lurrak eskuratu, eta ondasunak eta eskubideak behar bezala kudeatu ahal izateko, proiektuan ondasun horiek guztiak identifikatzeko zerrenda zehatz bat eta partzela-planoak datoz.

2012ko urtarrilaren 18ko Ebazpenaren bidez, proiektu hori egiteko behar ziren ondasun eta eskubideak jabeei nahitaez kentzeko prozedura abiaraztea eta desjabetzeei buruzko eranskina jendaurrera ateratzea erabaki zen. Interesdunei hala jakinarazi zitzaien eta hainbat aldizkaritan argitaratu zen: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2012ko otsailaren 9ko 29. zenbakian; Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 2012ko otsailaren 16ko 32 zenbakian; eta El Diario Vasco egunkarian, 2012ko otsailaren 11n.

Organo honek eskumena dauka Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide-azpiegituretako obrak egin ahal izateko nahitaezko desjabetze-jardunbideko izapideak egin eta ebazpenak onartzeko, hala ezartzen baitu Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren (azaroaren 30eko 328/2010 Dekretuaren bidez aldatutakoaren) 15.1.h) artikuluak, maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 10.1.e) artikuluari dagokionean (Dekretu hori urtarrilaren 18ko 6/2011 Dekretuaren bidez bigarren aldiz aldatu zen).

Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluak ezartzen du, trenbideak jarri edo lineak zabaltzeko proiektuak ofizialki onartzeak berekin ekarriko duela proiektuaren eraginpeko eta identifikaturiko ondasunak okupatzea onura publikokotzat eta lehenbailehen egin beharrekotzat jotzea; eta horrek ahalmena ematen dio administrazioari Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan aurreikusitako jardunbidera jotzeko eta, hortaz, proiektuaren eraginpeko lurrak okupatu edo ondasunak eskuratzeko; horretarako, lehenbizi, desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak zehaztu, titularrak identifikatu eta baloraziorako behar diren datu eta azalpenak jasoko dira aktan, eta perituak ezarritako diru kopurua, ordaindu edo okupatu aurretiko gordailu gisa utzi beharko da; eta, bidezko bada, premiazkotasunak ekarritako kalteen ordaina ere eman beharko zaie.

Beraz, aurrekariak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20., 21. eta 52. artikuluetan eta haren Erregelamenduaren 56. artikuluan xedatutakoa, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainontzekoak ikusirik,

Lehenengoa. ETSren Bilbao-Donostia trenbideko Sagarbideko tunelaren mendebaldeko eta ekialdeko ahoak saneatu eta drainatzeko proiektuaren eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrenda onartzea, eta lehenbailehen okupatu beharrekotzat jotzea, Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluan xedatutako ondorioekin.

Bigarrena. Zerrenda horretan azaltzen diren ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, bertan zehazturiko egun eta orduan, Debako udaletxera ager daitezen, proiektuaren eraginpeko ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egin eta, bidezkoa bada, haiek formalki okupatu ahal izateko. Beharrezkoa izanez gero eta doakionak hala eskatzen badu, lur eremura bertara joateko aukera ere izango da.

Ekintza horretara interesdunek berek edo haien izenean jokatzeko behar bezalako baimena jaso duten ordezkoek joan beharko dute, eta ondasunen titular direla egiaztatzen duten agiri-paperak (eskritura publikoak, Jabegoaren Erregistroko ziurtagiria edo informazio-oharrak, etab.) eta eskubideak egiaztatzen dituzten beste edozein agiri-paper aurkeztu beharko dute. Nahi izanez gero, perituak eta notarioa ere eraman ahal izango dituzte, beren kontura.

Era berean, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 56.2 artikuluan xedaturikoari jarraituz, interesdunek zerrendako okerrak zuzentzeko alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte aktak egiteko egunera arte. Alegazioak idatziz aurkeztu beharko dira Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean, (Lakua 1).

Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Garraio Azpiegituraren zuzendariari edo Garraio eta Herri Lanetako sailburuordeari, Ebazpena jakinarazi edo argitaratu egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hilabeteko epean.

Guztiek horren berri izan dezaten jakinarazten da.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 6a.

Garraio Azpiegituraren zuzendaria,

JESÚS MARÍA BENAITO VILLAGARCÍA.

Debako udalerria.

Finka: F-001.

Jabea: María Iciar eta María Goretti Lazkano Beristain.

Okupazio iraunkorra: 1.046 m2.

Izaera: Zuhaixka larrea.

Poligonoa: 19

Lurzatia: 32

Aurretiazko aktak egiteko leku eta eguna: apirila

Lekua: Debako udaletxea. Eguna: 26. Ordua: 10:00

Debako udalerria.

Finka: F-002.

Jabea: María Carmen Eizaguirre Uranga

Okupazio iraunkorra: 89 m2.

Izaera: basoa.

Poligonoa: 19

Lurzatia 33

Aurretiazko aktak egiteko leku eta eguna: apirila

Lekua: Debako udaletxea. Eguna: 26. Ordua: 10:30

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik