Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko martxoaren 7koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, beraren bidez ebazten da urari eta ur-sistemei loturiko berrikuntza, ikerketa eta garapen programetarako eta egitasmoetarako diru-laguntzen deialdia. Diru-laguntza deialdi hori 2011ko abenduaren 19ko Ebazpen bidez arautu zen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko martxoaren 7koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, beraren bidez ebazten da urari eta ur-sistemei loturiko berrikuntza, ikerketa eta garapen programetarako eta egitasmoetarako diru-laguntzen deialdia. Diru-laguntza deialdi hori 2011ko abenduaren 19ko Ebazpen bidez arautu zen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Uraren Euskal Agentzia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 60
  • Hurrenkera-zk.: 1425
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/03/07
  • Argitaratze-data: 2012/03/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
  • Azpigaia: Ingurumena; Industria; Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aurkeztu diren espedienteak aztertu dira, aipatutako 2011ko abenduaren 19ko ebazpen horren 6. eta 7. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Agindu horren bidez araututako diru-laguntza horiek lehiaketa bidez esleitu behar dira, Ebazpenaren 9. artikuluari jarraiki, eta hala ezarri baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onetsitakoak bere 51.4. artikuluan.

Laguntzak arautzen dituen ebazpenaren 9 artikuluan ezarritako ebaluazio-organoak diru-laguntzetarako eskaerak aztertu eta ebaluatu ditu, Ebazpenaren 11. artikuluan finkatutako irizpideei jarraiki, eta ebazpen-proposamena aurkeztu dit gero. Proposamen horretan, diruz lagundu daitezkeen jarduerak zehaztu dira, bai eta diru-laguntzaren zenbatekoa ere.

Kontuan izan dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onetsi duena; Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea; 2011ko abenduaren 19ko Ebazpena, eta orokorrean zein berariaz aplikatu behar diren gainerako arauak.

Uraren Euskal Agentziako sailburuorde naizen honek, 2010eko otsailaren 25eko Ebazpenaren 12. artikuluak emandako eskumena erabiliz, honakoa

  1. Ebazpen honetako I. eranskinean zehaztuta dauden diru-laguntzak ematea, bertan adierazitako jardueretarako eta bertan zehaztutako zenbatekoan.

    Diru-laguntza jaso duten jarduerak 2011ko abenduaren 19ko Ebazpenak ezarritakora egokituko dira, eta ordainketak ebazpen horren 16. artikuluak ezartzen duen bezala egingo dira.

    II. eranskinean agertzen diren jarduerei diru-laguntzarik ez ematea, agortu baita diru-laguntzetarako esleitutako aurrekontu-kreditua.

    III. eranskinean zerrendatutako jarduketei dirulaguntzarik ez ematea, 2011ko abenduaren 19ko Ebazpenaren 1. artikuluaren arabera, ez direlako dirulaguntzaren xede.

  1. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen eta, bere aurka, interesdunek gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuari, hilabeteko epean jakinarazpena jasotzen dutenetik.

  2. Ebazpen hau erakunde interesdun bakoitzari jakinaraztea.

    Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 7a.

    Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

    Iñaki Urrizalqui Oroz.

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik