Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko martxoaren 9koa, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendariarena, Markina-Xemeingo eta Ziortza-Bolibarko Udalek Idazkari lanpostua bi udalen artean mantentzeko eratu zuten Elkartea desegiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko martxoaren 9koa, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendariarena, Markina-Xemeingo eta Ziortza-Bolibarko Udalek Idazkari lanpostua bi udalen artean mantentzeko eratu zuten Elkartea desegiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 67
  • Hurrenkera-zk.: 1566
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/03/09
  • Argitaratze-data: 2012/04/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Herri Administrazioa; EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Erakunde Politikarako eta Toki Administraziorako zuzendariaren 2003ko otsailaren 2ko Ebazpenaren bidez, Markina-Xemein eta Ziortza-Bolibar udalerriek osatutako elkartea eratu zen, Idazkaritza lanpostu bat elkarren artean mantentzeko.

2011ko abenduaren 15ean eta 26an, hurrenez hurren, Markina-Xemeingo eta Ziortza-Bolibarko Udalek erabaki bana hartu zuten eskatzeko Idazkaritza lanpostu bakarra elkarrekin mantentzeko bi udalek osatzen duten elkartea desegiteko.

Prozedura honetako instrukzioan, Toki Administrazioko gaikuntza nazionaleko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeari buruzko uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuko 3. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, Bizkaiko Foru Aldundiari txostena eskatu zitzaion. 2012ko otsailaren 1ean egindako txostenean, Aldundiak Elkarte hori desegiteko oztoporik ez dagoela jakinarazi zuen.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 84. artikuluaren arabera, elkartea osatzen duten udalei eta Elkarteko idazkari-kontuhartzaile titularrari nahiz bitartekoari entzunaldi-izapidea eman ondoren, horiek ez zuten alegazio bat ere egin.

Betiere biztanleriaren kopurua eta kudeatzen den aurrekontua kontuan hartuta, uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuaren 2. artikuluarekin bat etorriz, Markina-Xemeingo eta Ziortza-Bolibarko Idazkaritzak 3. mailakotzat jotzeari bidezko deritzogu.

Hori dela eta, uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuaren 3.2 artikuluari eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen otsaileko abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 26. artikuluari jarraituz, hau

Lehenengoa. Markina-Xemeingo eta Ziortza-Bolibarko udalek Idazkari lanpostua bien artean mantentzeko eratu zuten Elkartea desegitea.

Bigarrena. Markina-Xemeingo eta Ziortza-Bolibarko Udaletako idazkaritzak 3. mailan sailkatzea.

Lehengoa. Ebazpen honek ez du bide administratiboa agortzen, eta, bere aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal zaio Araubide Juridikoaren sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita, bat etorriz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin, eta uko egin barik errekurtsoa aurkezteko xedez zuzenbidean onartutako edozein bideri.

Bigarrena. Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluari jarraituz, ukitutako Herri Administrazioek ez dute ebazpen honen aurka administrazioarekiko errekurtsorik jartzerik izango. Hala ere, ebazpen hau errekurritu daiteke Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, jakinarazpena jaso eta biharamunean kontatzen hasita, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, 29/1998 Legearen 45. artikuluaren eta hurrengoen arabera. Halaber, aurretiaz eta epe berean, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzari eskatu ahalko diote ebazpen hau deuseztatu edo atzera bota dezala, 29/1998 Legearen 44.1 artikuluan ezartzen denaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 9a.

Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendaria,

JOSÉ IGNACIO PARIENTE DE PRADA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik