- EBAZPENA, 2012ko martxoaren 16koa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozeduran eta espezialitate berriak hartzeko prozeduran jardungo duten epaimahaikideak izendatzeko zozketa iragartzen da (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012 - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko martxoaren 16koa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozeduran eta espezialitate berriak hartzeko prozeduran jardungo duten epaimahaikideak izendatzeko zozketa iragartzen da (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 60
- Hurrenkera-zk.: 1421
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/03/16
- Argitaratze-data: 2012/03/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko otsailaren 10eko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedurarako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko funtzionarioentzako espezialitate berriak hartzeko prozedurarako deia egin zen.
Agindu horren 5.2.2 atalak aurreikusten duenez, epaimahaikideak zozketaz izendatuko dira atal horretan adierazten diren funtzionarioen artean. Dena den, oso titular gutxi dituzten espezialitateetan ezingo da zozketarik egin, eta zuzenean izendatuko dira epaimahaikideak.
Horregatik guztiarengatik,
Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 16a.
Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,
JUAN MANUEL ARAMENDI ARTEAGA.


