- EBAZPENA, 2012ko martxoaren 16koa, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendariarena, Elkarteen Erroldan joan den otsailean egin diren inskripzioak eta oharrak argitaratzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko martxoaren 16koa, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendariarena, Elkarteen Erroldan joan den otsailean egin diren inskripzioak eta oharrak argitaratzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 95
- Hurrenkera-zk.: 2166
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/03/16
- Argitaratze-data: 2012/05/16
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Euskadiko elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 12.2, 29., 38., 39. eta 40. artikuluetan agindutakoaren ondorioetarako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Errolda Nagusiaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 29ko 145/2008 Dekretuaren 3.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.
Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Errolda Nagusiaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 29ko 145/2008 Dekretuaren 4.2 artikuluan ematen zaizkion ahalak erabiliz, eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala finkatzen duen otsailaren 23ko 57/2010 Dekretuaren 5. artikulua aintzat hartuta zeinek 472/2009 Dekretuari 26. artikulua gehitzen baitio, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzak honako hau
Lehenengoa. Elkarteen Erroldan otsailean sartu diren elkarteak eta federazioak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, Ebazpen honen I. eta II. eranskinetan agertzen diren moduan. eranskin horietan, helbidea, lurralde-eremua eta hurrenkera zenbakia adierazten dira.
Bigarrena. Erregistroaren jardueraren funtsa den publikotasun-printzipioaren ondorioz, erregistratuta dauden baina aldaketak izan dituzten elkarte edo federazioen zerrendak aditzera ematea, guztiek izan dezaten erakunde horien egoeraren berri. Aldaketak jadanik jakinarazi zaizkio Erregistroari, bertan jasota geratzeko edo, hala badagokio, hirugarrenengan ondorioak izateko. Zerrenda horiek aurreko idatzi-zatian adierazitako aipamen berberak jasoko dituzte, III., IV., V. eta VI. eranskinetan aipatzen direnak, hain zuzen ere.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 16a.
Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendaria,
JOSÉ IGNACIO PARIENTE PRADA.
(Ikus .PDF)


