Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko martxoaren 20koa, Portu eta Aireportuen zuzendariarena, Getariako portuko Txoritonpe eraikinean 30. lonja okupatzeko administrazio-emakida emateko lehiaketa publikorako deia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko martxoaren 20koa, Portu eta Aireportuen zuzendariarena, Getariako portuko Txoritonpe eraikinean 30. lonja okupatzeko administrazio-emakida emateko lehiaketa publikorako deia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 75
  • Hurrenkera-zk.: 1720
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/03/20
  • Argitaratze-data: 2012/04/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Merkataritza eta turismoa; Herri Administrazioa; Ogasun

Testu legala

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzeko Dekretua (607/2009 Dekretua, azaroaren 24koa) aldatzen duen azaroaren 30eko 328/2010 Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak baliatuz,

Lehiaketa publiko honen xedea da Getariako portuko Txoritonpe eraikineko 30. lonja okupatzeko administrazio-emakida ematea.

Lonjaren deskribapena. Beheko solairuan dagoen lokal bat da; areto bakarra, banaketarik egin gabe. Hormak eta zorua pintatuta dauzka.

Azalera: 30,54 m2.

Epea: emakida hamabost (15) urterako emango da. Epe hori igarotakoan, bosna (5) urteko luzapenak egin ahal izango dira, hiru (3) aldiz, eta elkarren segidan.

Tasa: euro/m2/ urtea.

Bermea: 500 euro.

Lehiaketan nahi duten pertsona fisiko eta juridikoek parte hartu ahal izango dute, espainiarrek nahiz atzerritarrek, baldin eta jarduteko gaitasuna badute, deialdian ezarritako eskakizun guztiak betetzen badituzte, eta 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 60.1 artikuluaren araberako kontratatzeko debekurik ez badute.

Espedientea izapidetzen ari den Zuzendaritza: Portu eta Aireportuen Zuzendaritza.

Kalea: Donostia-San Sebastián, 1 - Lakua 1-7. solairua. 01010 Vitoria-Gasteiz.

Telefonoa: 945 01 97 16/17.

Faxa: 945 01 97 86.

  1. artikulua Eskabideak eta epea.

  1. Administrazio-baimena eskuratzeko eskabide-orri normalizatua Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren webgunean egongo da (www.garraioak.ejgv.euskadi.net), Portu eta Aireportuen Zuzendaritzaren Baimenak-Emakidak atalean.

  2. Eskabidea eta dokumentazioa Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Portu eta Aireportuen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein bide erabiliz.

  3. Gutun-azalaren kanpoko aldean honako hau jarri beharko da: «Getariako portuan Txoritonpe eraikineko 30. lokala okupatzeko administrazio-emakida eskuratzeko lehiaketa».

  4. Eskabideak aurkezteko epea, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 20 egun naturaletara amaituko.

Eskabideari, harremanetarako helbidea eta telefonoa ere jarrita, honako agiri hauek gehitu beharko zaizkio:

  1. Eskatzailea pertsona fisikoa bada, interesdunaren NANa edo, ordezkaria badu, ordezkariaren NANa eta notario-ahalordea.

  2. Eskatzailea pertsona juridikoa bada, enpresa eratzeko eta, halakorik bada, aldatzeko eskritura, dagokion Merkataritza Erregistroan behar bezala inskribatuta.

  3. Memoria bat, lokalean burutu nahi den jarduera deskribatuko duena eta gutxienez honako hauek jasoko dituena: helburuak eta interesak; ekintzen edukia eta jarduera; baliabideak (giza-baliabideak eta bitarteko materialak); kronograma eta arduradunak.

  4. Zinpeko adierazpena, kontratatzeko debekurik ez duela adierazten duena (3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 60.1 artikulua).

  5. Diru-sarreren eta gastuen aurrekontu xehea.

  6. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela adierazten duen ziurtagiri positiboa.

    Portu eta Aireportuen Zuzendaritzak bestelako agiri osogarriak ere eskatu ahal izango ditu, burutu nahi den jardueraren arabera.

    Eskabidean edo harekin batera derrigor aurkeztu beharreko dokumentazioan akatsen bat antzemanez gero edo osorik ez badago, 10 egun balioduneko epea emango zaio eskatzaileari, Portu eta Aireportuen Zuzendaritzak errekerimendua jakinarazten zaion egunetik aurrera kontatuta, akats horiek zuzentzeko. Epea igaro, eta akatsak zuzendu ez badira, eskabidea baztertu egingo da.

Portu eta Aireportuen zuzendariari dagokio administrazio-baimena nori eman ebaztea.

Eskabideak Portu eta Aireportuen Zuzendaritzako teknikariek aztertuko dute, eta horiek baloratu ondoren, proposamen bat egingo diote Portu eta Aireportuen zuzendariari, eta horrek, bidezko baderitzo, onartu egingo du.

Akordioa eskatzaile guztiei jakinaraziko zaie.

Eskabideak baloratzerakoan, portuan egotearen egokitasunaz aparte, beste irizpide hauek hartuko dira kontuan:

Proiektuaren interesa.

Proiektuaren bideragarritasuna eta eragina.

Lanerako metodologia eta prozesua.

Diru-sarreren eta gastuen aurrekontu xehea.

Baliabideak optimizatzeko estrategia.

Proiektua ikuspegi berritzaile batetik garatzea.

Proiektuak giza-talde ahulenen parte-hartzea aurreikustea.

Lehenengoa. Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jar dakioke Garraio eta Herri Lanetako sailburuordeari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 20a.

Portu eta Aireportuen zuzendaria,

FÉLIX JOAQUÍN ASENSIO ROBLES.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik