- EBAZPENA, 2012ko martxoaen 20koa, Hezkuntzako sailburuordearena, 2011ko azaroaren 30eko Ebazpena zuzentzen duena. Honen bidez 2011-2012 ikasturterako diru-laguntzak eman zitzaizkien zero eta hiru urte bitarteko haurrentzako eskolen titular diren tokiko korporazioei. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko martxoaen 20koa, Hezkuntzako sailburuordearena, 2011ko azaroaren 30eko Ebazpena zuzentzen duena. Honen bidez 2011-2012 ikasturterako diru-laguntzak eman zitzaizkien zero eta hiru urte bitarteko haurrentzako eskolen titular diren tokiko korporazioei.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 80
- Hurrenkera-zk.: 1835
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/03/20
- Argitaratze-data: 2012/04/24
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional
Testu legala
2011ko uztailaren 27ko Aginduaren bidez, deialdia egin zen 2011-2012 ikasturterako dirulaguntzetarako, eta zero eta hiru urte arteko haureskolen titular diren tokikorporazioei deialdia egin zitzaien Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren eta toki-korporazioen arteko lankidetza-hitzarmenak gauzatzeko.
Hezkuntzako sailburuordearen 2011ko azaroaren 30eko Ebazpenak (abenduaren 28ko EHAA) Udal bakoitzari dagokion laguntza azaltzen du.
2011ko uztailaren 27ko aginduak, 5.2 artikuluan, zera azaltzen du: «2012ko urtarrilaren 8an haur-eskolan izena emandako haurkopurua aldatu bada, plaza gehiago direlako edo gutxiago direlako, kontuan hartuko da 2012ko urtarrila-uztaila aldiari, biak barne, dagokion kopurua ordaintzerakoan; gainera, jasotako kantitateak doitzeko ahalmena izango du Administrazioak, haur-kopurua baieztatu eta gero».
Udal batzuk urtarrilaren 8an umeen kopuruaren aldaketaren berri azalduz, dokumentazio berria bidali dute.
2011ko uztailaren 27ko Hezkuntza, Unibertsitate eta ikerketako sailburuaren aginduaren 5.2 artikuluari jarraituz eta dokumentazio guztia aztertu ondoren,
Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 20a.
Hezkuntzako sailburuordea,
M.ª ANTONIA OZCARIZ RUBIO.
(Ikus .PDF)


