Euskadi.eus
  • 24/2012 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako zenbait hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

24/2012 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako zenbait hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 93
  • Hurrenkera-zk.: 2123
  • Xedapen-zk.: 24
  • Xedapen-data: 2012/03/21
  • Argitaratze-data: 2012/05/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Instituzional; Sailak

Testu legala

Eusko Jaurlaritzak zenbait hitzarmen sinatu dituenez gero, zabalkunde egokia izan dezaten, honako hau

Kultura Ministerioak, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailak eta Red.es enpresen erakunde publikoak sinatutako hitzarmena, justizia-administrazioaren esparruan zerbitzu publiko digitalak «Ius+reD»programa garatzeko. I. eranskina.

Hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Erandioko udalaren artekoa, Herri administrazioen araubide juridikoari eta administrazio prozedura erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoa betetzeko (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza). II. eranskina.

Hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Laudioko udalaren artekoa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoa betetzeko (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza). III. eranskina.

Hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Hernialdeko udalaren artekoa, Herri administrazioen araubide juridikoari eta administrazio prozedura erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoa betetzeko (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza). IV. eranskina.

Hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Zeanuriko udalaren artekoa, Herri administrazioen araubide juridikoari eta administrazio prozedura erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoa betetzeko (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza). V. eranskina.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 21a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

M.ª JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

Alde batetik, Francisco Caamaño Domínguez jauna, Justiziako Ministroa, bere izendapena xedatu zuen otsailaren 23ko 240/2009 Errege Dekretuaren indarrez, eta bere jardunean ari dela, Estatuko Administrazio Orokorreko antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 14ko 6/1997 Legearen 13.3 artikuluak horretarako eskumena emanda.

Beste aldetik, Idoia Mendia Cueva, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioko sailburua, maiatzaren 8ko 81/2009 Dekretuaren bidez izendatua, Eusko Jaurlaritzaren izenean eta ordezkari, eta 2011ko ekainaren 7an Gobernu Kontseiluak hartutako akordioaren arabera.

Beste aldetik, Carlos Cano Domínguez, Red.es Enpresen Erakunde Publikoaren zuzendari nagusia, Red.es enpresako administrazio-kontseiluak 2008ko azaroaren 14ko bileran berari utzitako eskumenen bidez egintza honetarako eskudun, Red.es Enpresen Erakunde Publikoaren estatutua onartzen duen otsailaren 8ko 164/2002 Errege Dekretuarekin bat.

Justizia Ministerioa (aurrerantzean, «Justizia Ministerioa»), Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioa saila, eta Red.es Enpresen Erakunde publikoa (aurrerantzean, «Red.es») «aldea» izendatu daitezke, bakoitza bere aldetik, edo «aldeak» denak batean hartuz gero.

Alde guztiek lankidetza-hitzarmen hau sinatzeko beharrezko gaitasun juridikoa aitortzen diete besteei, justizia-administrazioaren alorrean zerbitzu publiko digitalak, Ius+reD programa, bultzatzeko. Horrenbestez,

HONAKOA AZALTZEN DUTE:

Lehenengoa. Justizia Ministerioak onartu zuen Justizia Modernizatzeko Plan Estrategikoak (2009-2012) hainbat hobekuntza teknologiko aplikatzeko asmoa dauka, besteak beste, honako helburu hauetarako:

Profesionalek eta erabiltzaileek justiziara teknologien bidez sarriago jotzeko bidea ematea.

Egintza prozesalei buruzko informazioa emateko, eta kudeaketa, dokumentazioa eta erregistroa egiteko sistemak garatzeko.

Eskura dagoen informazioaren jarraipena eta analisia egiteko erraztasuna ematea.

Justizia Administrazioaren azpiegitura teknologikoak hobetu eta eguneratzea.

Informazioa isilpean gordeko dela, ez dela zabalduko eta eskura egongo dela bermatzea.

Justizia Administrazioan kalitate-prozesuak ezartzea

Langileen gaitasuna eta IKT gaitasunak hobetzea.

Sistemak elkarrekin jarduteko modukoak direla ziurtatzea

Zehazki, sistema informatikoak elkarrekin jarduteko eta konektatzeko modukoak izateari buruz, justizia-administrazioari buruz sektoreko konferentziak 2009ko ekainaren 17an egindako bileran, agerian geratu zen tarteko diren administrazio guztiek badutela konpromisoa indarrak batzeko, justizia-administrazioari zerbitzua ematen dioten informazio-sistema guztiak elkarrekin jarduteko modukoak izan daitezela ziurtatzeko, baina sistemaren bat gainontzekoen gain ez geratzeko moduan.

Bigarrena. Beste alde batetik, justiziako eskumenak eskualdaturik dauzkaten erkidegoetan, lehentasunetako bat eskaintzen dituzten zerbitzuak hobetzea eta modernizatzea da, zerbitzu hobeak eta gardenagoak izan daitezen eta herritarrek errazago izan dezaten haietara iristea. Eta, alde horretatik, gauza batzuetan behintzat denak ados daude: denek nahi dute espediente judizial elektronikoa beren organo judizialetara ere zabaltzea; eta denek uste dute justizia-administrazioak IKT azpiegitura egoki bat behar duela, segurtasuna bermatzeko eta zerbitzu arina eta eraginkorra eskaintzeko.

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailak, hain zuzen ere, proiektu hauek ditu esku artean:

  1. Espediente judizial elektronikoa garatzea, eta tramitazioak telematikoki egiteko proba, Donostiako epai-barrutian egin baita, beste lekuetara zabaltzea. Izapidetze-prozesuak espediente judizial elektronikorako behar den bezala berriro definitzea eta egokitzea, eta Justizia.bat-en martxan jartzea. JustiziaBat garatzea eta egokitzea, Bulego Judizial Berria ezartzeak antolakuntzan dakartzan aldaketei erantzutearren; eta EJEa bertan txertatzea.

    Beste erakunde eta administrazio batzuekin elkarrekin jarduteko gaitasuna dela-eta.

  2. JustiziaIKUS eta Arconte grabazio-sistema aurreko bertsioetako eguneraketak barne J-BAT kudeaketa prozesaleko sistemara egokitzea eta biltzea, bulego judizial berriaren funtzionalitate berriak kontuan hartuta.

    Hartara, PZLko 147. artikuluan agindutako lege-baldintzak betetzeko modua egongo da, eta idazkari judizialak ez du zertan bistara sartu beharrik izango, eta bulego judizial berrian planifikaturiko beste jarduera batzuetarako denbora gehiago izango du.

  3. Justizia.net-etik, espediente judizial elektronikora.

    Proiektu honen xedea zerbitzuak digitalizatzea da. Nori? Justizia Administrazioak JustiziaNet, JustiziaSip edo beste sistemaren batzuen bitartez dauzkan bezeroei. Testuinguru horretan, digitalizatzea da orain arte aurrez aurre edo paperezko agiriak trukatuz egin izan diren izapideak eta prozedurak digitalizatzea, hau da, aurrerantzean izapide edo prozedura digitalak edo telematikoak erabiliz egitea. Informazio eta agiri digitalak trukatuko dira, JustiziaNet atarian eskura ditugun Informazio eta Telekomunikazio Teknologiak erabiliz.

    Hirugarrena. Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak (aurrerantzean, ITMM) Avanza 2 Plana jarri du martxan. Helburua Espainiari ekonomiko indarra hartzen laguntzea da, baina TIKak erabiliz etengabe. Sostengarritasuna eta energia aurreztea bateratzen dituzten proiektuei leku berezia egingo zaie.

    Avanza 2 plan hori beste plan baten barruan dago. Beste plan horrek E plana izena du, ekonomia eta enplegua sustatzeko da, eta jarduera ekonomikoari eustearren eta bihar-etzi hazkunde sostengarria eduki ahal izateko zutarriak jartzearren Europar Batasuneko herrialdeekin koordinaturik hartu diren neurriak biltzen ditu.

    Plan horretan jartzen duenez, zerbitzu publiko digitalak garatzeko bidea zabaldu beharra dago, herri-administrazioek sarean eskaintzen dituzten zerbitzuak hobetzeko tresna modura. Eta ildo horretan aurrera doaz justizia-administrazioa modernizatzen laguntzeko jarduerak, hitzarmen honen xedea baitira.

    Laugarrena. Red. Es-en arduretako bat da ekonomiaren eta gizartearen arlo guztietan informazio-gizartea sustatzeko eta garatzeko jarduerak egitea, Telekomunikazioetarako eta Informazio Gizarterako Estatu Idazkaritzaren bitartez. Red.es enpresa-erakunde publikoa da, eta ITMMra atxikita dago.

    Bosgarrena. Avanza 2 planaren barruan, Justizia Ministerioak, ITMMk eta Red,es-ek, 2010eko apirilaren 20an, Ius+reD izeneko hitzarmen bat sinatu zuten (Justizia Administrazioan zerbitzu publiko digitalak garatzeko lankidetza-hitzarmen orokorra). Helburua ahaleginak batzea zen, bi gauza hauetarako: Erregistro Zibila modernizatzeko prozesua lantzea; eta Bulego Judizial Berriak ezartzeak dakartzan informazio eta komunikazio-sistema berriak garatzen laguntzea.

    2010eko apirilaren 20ko hitzarmen orokor horretako seigarren klausulan jartzen duenez, Justizia-administraziorako baliabideak jartzeko eskumenak eskualdatuta dauzkaten autonomia-erkidegoek ez dute eragozpenik hitzarmen orokor hau garatzeko hitzarmen bereziak sinatzeko. Hitzarmen berezi horien bitartez, hainbat jarduera kofinantzatu ahal izango da, arlo prozesalean, elkarreragingarritasunean eta difusioan, hitzarmen honetako helburuak betetzen laguntzeko. Hitzarmen berezi horiek orokorrera bilduta geratuko dira, eranskin modura.

    Euskal Autonomia Erkidegoak, urtero-urtero, estatuko administrazio orokorrak jartzen duen bezain besteko inbertsioa egin beharko du. Diru hori autonomia-erkidegoak berak jarri beharko du, eta ezin da edozertan erabili: justizia modernizatzeko plan estrategikoan zehaztuta dauden xedeak erdiesteko jarduerak finantzatzen erabili beharko da. 2009-2012.

    Seigarrena. Sinatzaileek uste dute ados daude behar-beharrezkoa dela ahaleginak batzea, Justizia Administrazioak eskaintzen dituen zerbituzen eraginkortasuna eta kalitatea areagotzeko, eta, horretarako, Informazio eta Komunikazio Teknologiak erabili behar direla (IKT).

    Alde horretatik, hitzarmen honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoak justizia modernizatzeko aurrera daraman estrategiaren barruan garatzen dituen jarduerak osatzeko modua egongo da, bi gauza lortuz: bere buruari agindu dizkion helburuak lortzeko lagungarria izango da, eta, aldi berean, estatu osoan koordinaturik lan egiteko bidea emango du, eta hartara, Justizia Modernizatzeko 2009-2012 Planeko helburuak erdiesten lagunduko du.

    Horretarako, sinatzaileek, besteak beste, lantegi hauetan elkarri lagunduz jardungo dute: Espediente Judizial Digitala ezartzeko proiektuak garatzen; informazio-sistemetara arriskurik gabe sartzeko bideak lantzen; epaiketa-aretoetako grabazio-sistemak hobetzen; eta Euskal Autonomia Erkidegoko justizia-administrazioan IKT azpiegiturak lantzen.

    Zazpigarrena. Hitzarmen orokor hau sinatu dutenek, datu pertsonalak erabili behar dituztenean, legez zehazturik dagoen moduan egin beharko dute, eta hain zuzen ere, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan jartzen duen bezala, eta beste lege hauetan gai honi buruz jasota dauden berariazko aipamenetan jartzen duen bezala: Sinadura Elektronikoari buruzko abenduaren 19ko 59/2003 Legean; Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legean; eta eta aplikatu beharreko gainerako xedapenetan.

    Aurrez azaldutakoa aintzat harturik, Justizia Ministerioak, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailak eta Red.es erakundeak erabaki dute hitzarmen hau sinatzea (aurrerantzean «hiruko hitzarmena»), aurreko laugarren puntuan zehaztutako jarduerak gauzatze aldera. Hona hemen bete beharreko

    KLAUSULAK

    Lehenengoa. Hitzarmenaren xedea.

    Hitzarmen honen xedea da arlo prozesalean eta Euskal Autonomia Erkidegoan zerbitzu digitalak garatzea, informazio-sistema berriak, IKT azpiegiturak eta haiekin batera datozen beste zerbitzu batzuk ezarriz. Hitzarmen hau «Ius+reD» programaren eranskin modura jasota dago, eta programa hori beste hitzarmen bat da, lankidetzakoa, Justizia, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren eta Red.es enpresa-erakunde publikoaren artekoa, Justizia Administrazioan zerbitzu publiko digitalak garatzeko sinatua. Hori guztia, azken batean, bai autonomia-erkidegoak bai Justizia Ministerioak justizia modernizatzeko taxututa dituzten estrategietan jasota dauden helburuak eta xedeak erdiesten laguntzearren,

    Horrez gain, hitzarmen honetan, bertan jasotako asmoen berri emateko eta asmoak gauzatzeko ekintzak ere lantzen dira.

    Bigarrena. Arlo prozesalean informazio-teknologiak bultzatzeko ekintzak.

  1. Justizia Ministerioaren inbertsioaren bidez egitekoak.

    Hitzarmen honen baitan, eta klausula honetan agintzen den moduan, hainbat ekintza bultzatuko dira. Justizia Ministerioari eta EAEk autonomia-erkidegoei egokituko zaie urtero-urtero lehentasun estrategikoak, jardun-ildoan eta, arlo horien barruan, hitzarmen honen aginduaren baitan biltzeko moduko proiektuak identifikatzea.

  1. Arlo prozesaleko ekintzak.

    1. Espediente judizial digitala.

      Espediente judiziala digitala ezarri: digitalizatzeko, IKT azpiegiturak jartzeko, aplikatiboak ezartzeko eta gaitasuna hartzeko ikasketak emateko egin beharreko guztia eginez.

    2. Kudeaketa prozesalaren sistemetara sartzeko modu bateratua.

      Organo judizialetako langileen eguneko lana errazteko, eta kudeaketa zorrotzagoa izateko asmoz, identitateen kudeaketa hobetzeko egin beharrekoak egingo dira, informazio-sistema horietara denok era batera sartzeko, ziurtasunez eta nahieran. Horrez gain, aukera egongo da ekipamenduak jartzeko, eta ekipo horiek nahiz ezarritako identifikazio-sistema erabiltzen erakusteko ekintzak antolatzeko.

    3. Epaiketa-aretoak.

      Epaiketa-aretoetan grabazio audiobisualak egiteko sistema digitalak jarriko dira, bai eta bideokonferentziak egiteko sistemak ere, zerbitzu hobea eskaintzeko aukera ematen dutelako, adibidez, kudeaketa prozesalaren sistemekin integratzea, prozedura judizialean erabili eta dagokion ziurtagiri digitala erabiliz ikustarazteko moduko grabazioak eginez.

      Are gehiago, grabazio-sistema horiek Bulego Judizial Berriarekin ondo etortzeko moduan egokituko dira, batez ere, ahozko ikustaldiak egin eta kudeatzeari dagokionean.

    4. IKTen aplikazio eta azpiegiturak jartzea, eta elkarren artean operatzea.

      Ildo horretan, kudeaketa prozesaleko sistemak semantikoki, sintaktikoki eta teknikoki elkarrekin aritzeko modukoak izateko beharrezko proiektuak ere landuko dira.

      Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren lanerako jarritako azpiegitura teknologikoa hobetzeko ekintzak ere burutuko dira, eta aplikatibo berriak garatuko dira eta aplikatibo horiek erabiltzen jakiteko ikastaroak antolatuko dira. Hori guztia, justizia modernizatzeko 2009-2012 plan estrategikoaren barruan jasotako helburuak betetzearren.

  2. Hedapena emateko ekintzak.

    Hitzarmen honen ondoriozko ekintzen eta emaitzen berri emateko helburuz, profesionalentzako eta herritarrentzako hainbat ekintza antolatuko dira, berri emateko, batetik, eta gaitasuna emateko, bestetik; betiere, asmoa da hitzarmen honen baitan martxan jarriko diren zerbitzu berriak nola dabiltzan eta nola erabili behar diren erakustea. Ekintza hauetan, beti agertu behar da identifikazio hauxe: Espainiako Gobernua, Justizia Ministerioa, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioa, Red.es eta Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioa Saila.

  1. Autonomia-erkidegoaren inbertsioaren bitartez egitekoak.

    Hitzarmen honen indarrez, EAEk honako arlo hauetako ekintza hauek garatu beharko ditu:

    1. Espediente judizial digitala Bere eskumeneko organo judizialetan espediente judiziala digitala ezartzeko ekintzak.

    2. Online zerbitzuak. Online zerbitzuak jartzea, herritarrek aukera izan dezaten Justizia Administrazioaren zerbitzuetara iristeko edo justiziako profesionalek aukera izan dezaten Justizia eta Herri Administrazio Sailarekin elkarrekin jarduteko, online komunikazioen eta gestioen bidez.

    3. Segurtasuna. Profesionalak identifikatzea, informazio-sistemetara seguru sartzeko aukera ematea eta komunikazio-sareen segurtasuna hobetzeko proiektuak burutzea.

    4. Azpiegiturak eta IKT zerbitzuak. IKT ekipamendua eta horri lotutako zerbitzuak ematea, bai eta EAEn, Justizia Administrazioari zerbitzua ematen dioten datu-prozesuetarako zentroak eta informazio-sistemak hobetzeko proiektuak prestatu eta burutzea ere.

    5. Berri ematea eta gaitasuna hartzea Justizia eta Herri Administrazioa Sailak justizia modernizatzeko egindako proiektuen berri ematea, eta profesionalentzako zein erabiltzaileentzako informazio-sistemak eta IKT ekipamendua erabiltzen ikasteko ekintzak burutu.

      Hirugarrena. Sinatzaileen betebeharrak.

      1. Red.es-ren betebeharrak.

        Red.es-en betebeharrak:

        (i) Proiektuen exekuzioa baldintzatzeko moduko alderdiak definitzen parte hartzea.

        (ii) Bigarren klausulako 2.1. paragrafoan aurreikusita dauden jarduketak egiteko beharrezko proiektuak exekutatzea, kontratazio publikoko beharrezko prozedurak erabiliz.

        (iii) Erakundeak hitzarmen honen itzalpean exekutatzen dituen proiektuen jarraipena egitea, seigarren klausulan jartzen duen bezala.

      2. Justizia Ministerioaren betebeharrak.

        Justizia Ministerioaren betebeharrak:

        (i) Hitzarmen honetako laugarren klausulan zehaztu den finantzazioa jartzea.

        (ii) Bigarren klausulako 2.1. paragrafoan aurreikusita dauden jarduketak gogoan hartuta, identifikatzea, Euskal Autonomia Erkidegoarekin batera, ea zein lehentasun estrategiko, jarduera-ildo eta proiektu behar diren.

      3. Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailaren betebeharrak.

        Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailaren betebeharrak:

        (i) Hitzarmen honetako laugarren klausulan zehaztu den finantzazioa jartzea.

        (ii) Bigarren klausulako 2.1. paragrafoan aurreikusita dauden jarduketak gogoan hartuta, identifikatzea, Justizia Ministerioarekin batera, ea zein lehentasun estrategiko, jarduera-ildo eta proiektu behar diren.

        (iii) Bigarren klausulako 2.2 paragrafoko jarduerak garatzeko beharrezkoak diren jarduera-ildoak eta proiektuak definitzea eta exekutatzea.

        (iv) Jarduerak aurrera eramateko beharrezko informazio guztia ematea (zuzena eta egiazkoa dela ziurtatuta), eta jarduera horiek behar bezala burutzeko behar diren baliabide guztiak jartzea.

        (v) Hitzarmen honen itzalpean instalaturiko azpiegiturak etekin egokia emateko, maila horretara iritsi ahal izateko behar besteko euskarriak eta mantentze-lana bermatzeko egin beharrekoa egitea. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoaren ardura izango da Red.es-k proiektu bakoitzean hitzarturiko prozedura zuzen-zuzen betetzen dela bermatzea. Mantentze-lanak direla-eta, Euskal Autonomia Erkidegoak bi aukera izango ditu: ardura hori zuzenean bere gain hartu, edo Red.es-ek eskaintzen dizkion zerbitzuak erabili.

        (vi) Red.es-i, urtero-urtero, 1etik 3ra bitarteko adierazle orokorren balioari buruzko informazioa ematea. Seigarren klausulan daude azalduta.

        Hitzarmen honetan aurreikusitako jarduerak zuzen eta osorik exekutatzeko egin beharrekoak egingo dituztela agintzen dute sinatzaileek.

        Laugarrena. Inbertsioak.

        Hitzarmen honetako jarduerak burutzeko eta jarraipen-lanak egiteko, Justizia Ministerioak, gehienez ere, 735.529 euro jarriko ditu. 13.03.467G.620.06 aurrekontu-aplikaziotik jarriko ditu, bi tarte edo garai hauetan banaturik:

        884 euro, hitzarmena sinatzen denetik 2011ko abenduaren 31ra bitarterako, eta

        645 euro, 2012ko urtarrilaren 1etik, 2012ko abenduaren 31ra bitarterako.

        Inbertsioak egiaztatu, berriz, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailak egiaztatuko ditu. Hitzarmen honetako jarduerak burutzeko eta jarraipen-lanak egiteko egiten diren inbertsioak ditu egiaztatuko, Justizia Ministerioak daukan gehienezko kopuru berberarekin eta, hark bezalaxe, bi alditan banaturik.

        Egiaztapen-lan horretan, soilik baldintza hauek betetzen dituzten obligazio ekonomikoak zenbatuko dira inbertsio burutu modura:

        Dena delako obligazioa sailaren beraren aurrekontuetatik emanda daudela aitortzea, edo, bestela, erakunde publiko baten aurrekontutik, edo Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saila partaide den sozietate baten aurrekontutik.

        Hitzarmen honetako 2.2 klausulan azalduta dauden ondasunak edo zerbitzuak izatea xedea.

        Obligazioa aitortzeko data hitzarmen hau sinatzen den eguna baino beranduagokoa izatea.

        Justizia eta Herri Administrazio Sailak justifikatuko ditu inbertsioak, Jarraipen Batzordean. Aurreko urteko inbertsioak ekitaldi bakoitzeko lehenengo sei hilabeteetan justifikatu beharko ditu, eta batzorde horrek berak adieraziko du nork eman eta sinatu behar dituen horretarako aurkeztu behar dituen egiaztagiriak. Era berean, Jarraipen Batzordeak berak erabakiko du zer tresna erabili behar den egiaztatzeko benetan gauzatuko direla hitzarmen honetan adosturiko jarduerak.

        Justizia Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailak aurreko taulan agertzen diren gehieneko kopuru horiek aurrekontuak uzten dien neurrian inbertituko dituzte.

        2012ko urtarrilaren 1etik 2012ko abenduaren 31ra bitartean.

        Jarraipen Batzordeak zehaztuko du, aurreko urtealdiko azken hiruhilekoan, sinatzaileek 2012ko urtarrilaren 1etik 2012ko abenduaren 31ra arte benetan zenbat inbertitu behar duten. Zazpigarren klausulan dator aurreikusita batzorde hori.

        Bosgarrena. Baldintza teknikoak betetzea eta jabetza eskualdatzea.

        Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailak zalantzarik gabe egiaztatzen dio Red.es-i honako ekintza hauen onura hartuko duten organo judizialek benetan betetzen dituztela Red.es-ek ematen dituen ondasun eta zerbitzuak berehalakoan martxan egon daitezen bete beharreko baldintza teknikoak.

        Dena delako erakunde judizialaren esku uzten direnean, edo, bestela, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioaren esku uzten direnean adierazten den lekuan utzi beharko dira, ulertuko da Red.es-ek jarritako ekipamendu eta ondasun guztien jabetza Justizia eta Herri Administrazio Sailaren eskura aldatu dela.

        Nolanahi ere, ondasun horiek hitzarmen honetan zehaztutako helburuetarako erabiliko dira.

        Seigarrena. Proiektuen exekuzioaren eta eraginaren jarraipena.

        Sinatzaileek jarduerak nola garatzen diren neurtu ahal izan dezaten, erakundeak hitzarmen honen itzalpean exekutatzen dituen proiektuen jarraipena egin beharko da. Red.es-ek egingo du.

        Horretarako, bi adierazle-mota izango ditugu:

        1. Proiektuek aurrera nola egiten duten erakusteko adierazleak:

          Proiektu guztiekin batera, eta derrigorra da, adierazle-multzo bat jarri beharko da, jarraipena egiteko eta lortzen den eragina neurtzeko. Proiektu bakoitzerako bereziki definituta egongo dira adierazleok, eta proiektuak aurrera nola egiten duen erakutsiko dute.

        2. Adierazle orokorrak.

          Hitzarmena indarrean dagoen bitartean, urtero-urtero, abenduaren 31 erreferentziatzat hartuta, Red.es-ek adierazle hauen emaitzak jasoko dituela agintzen du.

          (Ikus .PDF)

          Red.es-ek Jarraipen Batzordearen esku utziko du 1etik 3ra bitarteko adierazle orokorrei eta proiektuen aurrerabidearen gaineko adierazleei buruzko informazioa, urtero-urtero.

          Jarraipen Batzordeak, nahi badu, bere esku du galdetzea ea aurrerabide-adierazleak ondo doazen edo ez, edo, uste baldin badu hitzarmen honetan adostutako jarduerak neurtzeko beharrezkoa dela, bere esku du beste adierazle batzuk definitzea. Edozein momentutan egin dezake.

          Zazpigarrena. Hitzarmenaren Jarraipen Batzordea.

          Hiru arteko hitzarmen honek Jarraipen Batzorde bat izango du. Sinatzaile bakoitzak bi ordezkari izango ditu: Justizia Ministerioak bi; Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailak bi; eta Red.es-ek beste bi. Batzordeko kideek, ordezkorik izendatu nahi badute, ez dute eragozpenik izango. Ordezkapenik baldin badago berdin dio betiko den edo aldi baterako den dena delako bilerarako deialdian jakinarazi beharko da, eta bilerako aktan ere jaso beharko da, behar bezala. Ordezkapenik baldin badago berdin dio betiko den edo aldi baterako den dena delako bilerarako deialdian jakinarazi beharko da, eta bilerako aktan ere jaso beharko da, behar bezala.

          Lehendakari-postua Justizia Ministerioak eta Justizia eta Herri Administrazio Sailak beteko dute, txandaka. Idazkaria, berriz, Red.es-ek izendatuko du. Idazkariak hizpidea bai izango du, baina botorik ez.

          Alberdi bakoitzak bere gonbidatuak ere eraman ditzake Jarraipen Batzordera. Hizpidea bai izango dute, baina botorik ez.

          Jarraipen Batzordeari dagokio proiektuen hainbat alderdi nola definitu, Hitzarmen honen arabera, eragina izango badute exekuzioan; halaber, proiektuon garapena ere zaindu beharko du.

          Hitzarmenean agindu zaizkien eginkizunez gainera, hitzarmena ulertzeko edo betetzeko orduan arazorik sortzen baldin bada, Jarraipen Batzordearen ardura izango da ebaztea. Hitzarmenean adostutako jarduerak aldatzeko edo hobetzeko proposamenik ere egin dezake, baina sinatzaileek ados egon beharko dute, eta hitzarmenaren xedea gehiegi aldatu gabe. Horrela adosturiko aldaketa oro Jarraipen Batzordearen akordio batean jasota utzi beharko da, idatziz. Gero, batzorde-kide guztiek sinatu beharko dute.

          Hitzarmen hau sinatzen denetik hilabeteko epean, Jarraipen Batzordea osatzeko batza egin beharko da; hortik aurrera, hitzarmen hau exekutatzeko behar bezain beste bilera egin ahal izango dituzte. Edonola ere, urtean, gutxienez, bilera bat egin beharko du, eta batzordeko kideren batek eskatzen duen aldiro.

          Zortzigarrena. Hitzarmen hau zein hitzarmen-mota den.

          Hitzarmen hau Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 4.1.c) artikuluan aurreikusitako hitzarmenetako bat da.

          Bederatzigarrena. Hitzarmena noiz arte egongo den indarrean.

          Hitzarmen hau indarrean egongo da sinatzen den momentutik, 2012ko abenduaren 31ra arte, eta luzatu ere egin daiteke, sinatzaileak ados baldin badaude.

          Epe hori amaitu izanagatik, lehenago hasitako jardueraren bat bukatu gabe baldin badago, jarduera hori bukatu arte hitzarmena hau indarrean egongo da.

          Hamargarrena. Hitzarmena bertan behera uztea.

          Hitzarmen hau bertan behera utzi ahal izango da sinatzaileak ados jarrita; edo, bestela, haietako edozeinek bere aldetik horrela erabakita, beste aldeak obligazioak betetzen ez baditu. Beste sinatzaileei hiru hilabeteko lehenago eman beharko dio erabakiaren berri.

          Hamaikagarrena. Gatazkak nola ebatzi.

          Hitzarmen hau ulertzeko edo exekutatzeko orduan inolako gatazkarik pizten baldin bada, sinatzaileek hitza ematen dute bake-bakean ebatziko dutela. Ebazten asmatzen ez badute, aukera bat baino gehiago dago. Gatazka Justizia Ministerioaren eta Red.es-ren artean piztu bada, bi arau hauetan jartzen duena egin beharko da: Estatuarentzako eta Erakunde Publikoentzako Laguntza Juridikoa arautzen duen azaroaren 27ko 52/1997 Legean; eta estatuko zerbitzu juridikoa onartu zuen errege-dekretuan, uztailaren 25eko 997/2003an, eta hain zuzen ere, dekretu horretako 10. artikuluan. Halakoetan, estatuko abokatu nagusiak estatuko zerbitzu juridikoko zuzendariak, erakunde interesdunei iritzia galdetu, eta zuzenbidearen arabera idatzi beharreko txostena idatziko du. Baina Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saila ere tartean baldin badago, eta ezinezkoa baldin bada konponbidea adostea, sinatzaileek administrazioarekiko auzietarako jurisdikziora jo beharko dute.

          Ados daudela erakusteko, sinatu egin dute, Madrilen, 2011ko urriaren 5ean (hiru kopia sinatu dituzte).

          Justiziako ministroa,

          FRANCISCO CAAMAÑO DOMÍNGUEZ.

          Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

          IDOIA MENDIA CUEVA.

          Red.es enpresa-erakunde publikoko zuzendaria,

          CARLOS CANO DOMÍNGUEZ.

HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ETA ERANDIOKO UDALAREN ARTEKOA, HERRI ADMINISTRAZIOEN ARAUBIDE JURIDIKOARI ETA ADMINISTRAZIO PROZEDURA ERKIDEARI BURUZKO 30/1992 LEGEAREN 38.4.b) ARTIKULUAN EZARRITAKOA BETETZEKO (EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOARI ZUZENDUTAKO IDAZKIAK UDAL ERREGISTROETAN AURKEZTEKO LANKIDETZA).

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 7a.

BILDU DIRA:

Batetik, Idoia Mendia Cueva andrea, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua dena, EAEren ordezkari gisa, eta bestetik,

Joseba Goikouria Zarraga, Erandioko Udaleko Alkate-Lehendakari jauna, esandako Udalaren ordezkari gisa.

Bi ordezkariok, ondorengo manu hauek emandako eskumenak erabiliz dihardute: batetik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abenduaren 28ko 472/2009 Dekretua nahiz Jaurlaritzaren Batzordeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b artikuluan aurreikusitako hitzarmenak gauzatzeko, 1996ko urriaren 29an hartutako Erabakia; eta bestetik, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea nahiz, Toki Araubide arloko indarrean dauden xedapenen Testu Bateratua onartu zuen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzazko Errege Dekretua.

Bi aldeek, elkar onartzen dute eta elkarri aitortzen diote honako hitzarmen hau gauzatzeko legezko gaitasuna. Horretarako zera

ADIERAZTEN DUTE:

30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluaren arabera, Administrazio Publikoei zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenak, Estatuko Administrazio Orokorreko nahiz Autonomi Elkarteetako edozein organotako erregistroan edota Toki-Administrazioko erakunderen batean aurkez daitezke, beti ere, azken kasu honetan, dagokion hitzarmena sinatu bada.

Aipatutako manu hori betetzea eta herritarren eta administrazio publikoen arteko harremanak erraztea da gaur sinatzen den hitzarmen honen helburua; izan ere, administrazio sinatzaileek lehendik zuten asmoa, hots, herritarrek, EAEko Administrazioaren edozein organo edo erakunderi zuzendu nahi dizkioten agiriak Erandioko Udalaren erregistroetan, eraginkortasun osoz, aurkeztu ahal izatea, gauzatu egiten da honako hitzarmen hau dela medio.

Gauzak horrela, arestian aipatutako administrazioek hitzarmen hau sinatzen dute, hona hitzarmenaren

KLAUSULAK

Lehenengoa. Hitzarmen honen helburua da, EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkioten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Erandioko Udalaren erregistroetan aurkeztu ahal izatea.

Bigarrena. EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Erandioko Udalaren erregistroetan aurkezten direneko data hartuko da kontuan interesatuek epeak betetzeari dagokionean; hildo horretatik, 30/1992 Legearen 48. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Hirugarrena. Erandioko Udalak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

  1. EAEko Administrazioko Organoei edo administrazio horri atxikiriko Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak bere Erregistroetan onartzea.

  2. EAEko Administrazioari zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenei bere Erregistroetan sarrera ematea, eta honako hauek idatzita gordetzea: sarrera-zenbakia, izenburua, idazkia jaso zeneko eguna eta ordua, interesatuaren datuak, eta, hala dagokionean, idazkia bidali duen organoaren izena, edo bidaltzen zaion pertsona edo organoaren izena; behar denetan, idazki edo jakinarazpenaren laburpena ere jasoko da; hori guztia 30/1992 Legearen 38.3 artikulua eta bigarren xedapen gehigarriaren arabera.

  3. Agiriok erregistroan jaso eta, beranduen, handik bi egunetara, dagozkien organo edo erakundeei zuzenean bidaltzea, beti ere, irteera-data idatzita egongo delarik. Agiriok ahalik eta azkarren jaso daitezen, ahal delarik behintzat, egoki iritzitako teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliko dira; beti ere, 30/1992 Legearen 45. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerako manu eta xedapenetan aurreikusten diren berme eta betebeharrak kontuan izanik.

    Laugarrena. EAEko Administrazioak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

  1. Erandioko Udalari, administrazioa osatzen duten organo eta erakundeei buruzko informazioa ematea, hala nola informazio hori, etengabe, eguneratzea.

  2. Erandioko Udalari baliabide egokiak ematea, honek, EAEko Administrazioari eta honi atxikitako zuzenbide publikoko erakundeei buruzko informazioa eman diezaien herritarrei.

  3. Erregistroak informatizatzeko laguntza teknikoa eta behar den lankidetza eskaintzea.

    Bosgarrena. Baldin eta, hitzarmen hau sinatzen duten administrazioek euren Erregistroak informatizatzeko neurririk hartzen badute, elkarri jakinarazteko konpromisoa hartzen dute, beti ere, neurriok interkomunikazio sistemen bateragarritasuna eragiten badute; horrelakoetan, administrazio sinatzaileok, aipatutako bateragarritasuna eta euren Erregistroen arteko koordinazioa bermatzeko hitzarmena sinatzen dute.

    Seigarrena. Hitzarmen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, lau urtez egongo da indarrean. Baldin eta, administrazio sinatzaileetako batek, hitzarmena amaitu baino, gutxienez, bi hilabete lehenago, espreski, kontrakorik ez badio, hitzarmen hau, besterik gabe, beste lau urtetarako luzatuko da.

    Hitzarmena, ondorengo arrazoi hauek direla kausa ere iraungi egingo da: administrazio sinatzaileek adostasunez hala erabakitzen badute; edota administrazioetako batek, beste administrazioak hitzarmenean ezarritako betebeharrak nabarmenki urratu dituelako, bere aldetik hala erabakitzen badu.

    Hitzarmen honen formalizazioa nahiz iraungipena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Erandioko Udaleko iragarki taulan argitaratuko dira.

    Zazpigarrena. Hitzarmen honen interpretazioa eta aplikazioa direla eta sor daitezkeen zalantza eta eztabaiden inguruko erabakiak hartzea, Justizia eta Herri Administrazio sailburuari dagokio; erabakiok betearazleak izango dira eta haien kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da.

    Ados daudela adierazteko, hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, interesatuek jatorrizko bi aleak sinatu dituzte, idazpuruan esandako lekuan eta egunean.

    Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

    Idoia Mendia Cueva.

    Erandioko Udaleko alkate-lehendakaria,

    Joseba Goikouria Zarraga.

HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ETA LAUDIOKO UDALAREN ARTEKOA, HERRI ADMINISTRAZIOEN ARAUBIDE JURIDIKOARI ETA ADMINISTRAZIO PROZEDURA ERKIDEARI BURUZKO 30/1992 LEGEAREN 38.4.b) ARTIKULUAN EZARRITAKOA BETETZEKO (EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOARI ZUZENDUTAKO IDAZKIAK UDAL ERREGISTROETAN AURKEZTEKO LANKIDETZA).

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 7a.

BILDU DIRA:

Batetik, Idoia Mendia Cueva andrea, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua dena, EAEren ordezkari gisa, eta bestetik,

Jon Iñaki Urkixo Orueta, Laudioko Udaleko Alkate-Lehendakari jauna, esandako Udalaren ordezkari gisa.

Bi ordezkariok, ondorengo manu hauek emandako eskumenak erabiliz dihardute: batetik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abenduaren 28ko 472/2009 Dekretua nahiz Jaurlaritzaren Batzordeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b artikuluan aurreikusitako hitzarmenak gauzatzeko, 1996ko urriaren 29an hartutako Erabakia; eta bestetik, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea nahiz, Toki Araubide arloko indarrean dauden xedapenen Testu Bateratua onartu zuen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzazko Errege Dekretua.

Bi aldeek, elkar onartzen dute eta elkarri aitortzen diote honako hitzarmen hau gauzatzeko legezko gaitasuna. Horretarako zera

ADIERAZTEN DUTE:

30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluaren arabera, Administrazio Publikoei zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenak, Estatuko Administrazio Orokorreko nahiz Autonomi Elkarteetako edozein organotako erregistroan edota Toki-Administrazioko erakunderen batean aurkez daitezke, beti ere, azken kasu honetan, dagokion hitzarmena sinatu bada.

Aipatutako manu hori betetzea eta herritarren eta administrazio publikoen arteko harremanak erraztea da gaur sinatzen den hitzarmen honen helburua; izan ere, administrazio sinatzaileek lehendik zuten asmoa, hots, herritarrek, EAEko Administrazioaren edozein organo edo erakunderi zuzendu nahi dizkioten agiriak Laudioko Udalaren erregistroetan, eraginkortasun osoz, aurkeztu ahal izatea, gauzatu egiten da honako hitzarmen hau dela medio.

Gauzak horrela, arestian aipatutako administrazioek hitzarmen hau sinatzen dute, hona hitzarmenaren

KLAUSULAK

Lehenengoa. Hitzarmen honen helburua da, EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkioten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Laudioko Udalaren erregistroetan aurkeztu ahal izatea.

Bigarrena. EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Laudioko Udalaren erregistroetan aurkezten direneko data hartuko da kontuan interesatuek epeak betetzeari dagokionean; hildo horretatik, 30/1992 Legearen 48. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Hirugarrena. Laudioko Udalak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

  1. EAEko Administrazioko Organoei edo administrazio horri atxikiriko Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak bere Erregistroetan onartzea.

  2. EAEko Administrazioari zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenei bere Erregistroetan sarrera ematea, eta honako hauek idatzita gordetzea: sarrera-zenbakia, izenburua, idazkia jaso zeneko eguna eta ordua, interesatuaren datuak, eta, hala dagokionean, idazkia bidali duen organoaren izena, edo bidaltzen zaion pertsona edo organoaren izena; behar denetan, idazki edo jakinarazpenaren laburpena ere jasoko da; hori guztia 30/1992 Legearen 38.3 artikulua eta bigarren xedapen gehigarriaren arabera.

  3. Agiriok erregistroan jaso eta, beranduen, handik bi egunetara, dagozkien organo edo erakundeei zuzenean bidaltzea, beti ere, irteera-data idatzita egongo delarik. Agiriok ahalik eta azkarren jaso daitezen, ahal delarik behintzat, egoki iritzitako teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliko dira; beti ere, 30/1992 Legearen 45. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerako manu eta xedapenetan aurreikusten diren berme eta betebeharrak kontuan izanik.

    Laugarrena. EAEko Administrazioak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

  1. Laudioko Udalari, administrazioa osatzen duten organo eta erakundeei buruzko informazioa ematea, hala nola informazio hori, etengabe, eguneratzea.

  2. Laudioko Udalari baliabide egokiak ematea, honek, EAEko Administrazioari eta honi atxikitako zuzenbide publikoko erakundeei buruzko informazioa eman diezaien herritarrei.

  3. Erregistroak informatizatzeko laguntza teknikoa eta behar den lankidetza eskaintzea.

    Bosgarrena. Baldin eta, hitzarmen hau sinatzen duten administrazioek euren Erregistroak informatizatzeko neurririk hartzen badute, elkarri jakinarazteko konpromisoa hartzen dute, beti ere, neurriok interkomunikazio sistemen bateragarritasuna eragiten badute; horrelakoetan, administrazio sinatzaileok, aipatutako bateragarritasuna eta euren Erregistroen arteko koordinazioa bermatzeko hitzarmena sinatzen dute.

    Seigarrena. Hitzarmen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, lau urtez egongo da indarrean. Baldin eta, administrazio sinatzaileetako batek, hitzarmena amaitu baino, gutxienez, bi hilabete lehenago, espresuki, kontrakorik ez badio, hitzarmen hau, besterik gabe, beste lau urtetarako luzatuko da.

    Hitzarmena, ondorengo arrazoi hauek direla kausa ere iraungi egingo da: administrazio sinatzaileek adostasunez hala erabakitzen badute; edota administrazioetako batek, beste administrazioak hitzarmenean ezarritako betebeharrak nabarmenki urratu dituelako, bere aldetik hala erabakitzen badu.

    Hitzarmen honen formalizazioa nahiz iraungipena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean eta Laudioko Udaleko iragarki taulan argitaratuko dira.

    Zazpigarrena. Hitzarmen honen interpretazioa eta aplikazioa direla eta sor daitezkeen zalantza eta eztabaiden inguruko erabakiak hartzea, Justizia eta Herri Administrazio sailburuari dagokio; erabakiok betearazleak izango dira eta haien kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da.

    Ados daudela adierazteko, hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, interesatuek jatorrizko bi aleak sinatu dituzte, idazpuruan esandako lekuan eta egunean.

    Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

    Idoia Mendia Cueva.

    Laudioko Udaleko alkate-lehendakaria,

    Jon Iñaki Urkixo Orueta.

HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ETA HERNIALDEKO UDALAREN ARTEKOA, HERRI ADMINISTRAZIOEN ARAUBIDE JURIDIKOARI ETA ADMINISTRAZIO PROZEDURA ERKIDEARI BURUZKO 30/1992 LEGEAREN 38.4.b) ARTIKULUAN EZARRITAKOA BETETZEKO (EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOARI ZUZENDUTAKO IDAZKIAK UDAL ERREGISTROETAN AURKEZTEKO LANKIDETZA)

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 10a.

BILDU DIRA:

Batetik, Idoia Mendia Cueva andrea, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua dena, EAEren ordezkari gisa, eta bestetik,

Igaro Balda Izaguirre, Hernialdeko Udaleko alkate-presidente andrea, Hernialdeko Udalaren ordezkari gisa.

Bi ordezkariok, ondorengo manu hauek emandako eskumenak erabiliz dihardute: batetik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abenduaren 28ko 472/2009 Dekretua nahiz Jaurlaritzaren Batzordeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b artikuluan aurreikusitako hitzarmenak gauzatzeko, 1996ko urriaren 29an hartutako Erabakia; eta bestetik, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea nahiz, Toki Araubide arloko indarrean dauden xedapenen Testu Bateratua onartu zuen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzazko Errege Dekretua.

Bi aldeek, elkar onartzen dute eta elkarri aitortzen diote honako hitzarmen hau gauzatzeko legezko gaitasuna. Horretarako zera

ADIERAZTEN DUTE:

30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluaren arabera, Administrazio Publikoei zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenak, Estatuko Administrazio Orokorreko nahiz Autonomi Elkarteetako edozein organotako erregistroan edota Toki-Administrazioko erakunderen batean aurkez daitezke, beti ere, azken kasu honetan, dagokion hitzarmena sinatu bada.

Aipatutako manu hori betetzea eta herritarren eta administrazio publikoen arteko harremanak erraztea da gaur sinatzen den hitzarmen honen helburua; izan ere, administrazio sinatzaileek lehendik zuten asmoa, hots, herritarrek, EAEko Administrazioaren edozein organo edo erakunderi zuzendu nahi dizkioten agiriak Hernialdeko Udalaren erregistroetan, eraginkortasun osoz, aurkeztu ahal izatea, gauzatu egiten da honako hitzarmen hau dela medio.

Gauzak horrela, arestian aipatutako administrazioek hitzarmen hau sinatzen dute, hona hitzarmenaren

KLAUSULAK

Lehenengoa. Hitzarmen honen helburua da, EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkioten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Hernialdeko Udalaren erregistroetan aurkeztu ahal izatea.

Bigarrena. EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Hernialdeko Udalaren erregistroetan aurkezten direneko data hartuko da kontuan interesatuek epeak betetzeari dagokionean; hildo horretatik, 30/1992 Legearen 48. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Hirugarrena. Hernialdeko Udalak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

  1. EAEko Administrazioko Organoei edo administrazio horri atxikiriko Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak bere Erregistroetan onartzea.

  2. EAEko Administrazioari zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenei bere Erregistroetan sarrera ematea, eta honako hauek idatzita gordetzea: sarrera-zenbakia, izenburua, idazkia jaso zeneko eguna eta ordua, interesatuaren datuak, eta, hala dagokionean, idazkia bidali duen organoaren izena, edo bidaltzen zaion pertsona edo organoaren izena; behar denetan, idazki edo jakinarazpenaren laburpena ere jasoko da; hori guztia 30/1992 Legearen 38.3 artikulua eta bigarren xedapen gehigarriaren arabera.

  3. Agiriok erregistroan jaso eta, beranduen, handik bi egunetara, dagozkien organo edo erakundeei zuzenean bidaltzea, beti ere, irteera-data idatzita egongo delarik. Agiriok ahalik eta azkarren jaso daitezen, ahal delarik behintzat, egoki iritzitako teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliko dira; beti ere, 30/1992 Legearen 45. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerako manu eta xedapenetan aurreikusten diren berme eta betebeharrak kontuan izanik.

    Laugarrena. EAEko Administrazioak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

  1. Hernialdeko Udalari, administrazioa osatzen duten organo eta erakundeei buruzko informazioa ematea, hala nola informazio hori, etengabe, eguneratzea.

  2. Hernialdeko Udalari baliabide egokiak ematea, honek, EAEko Administrazioari eta honi atxikitako zuzenbide publikoko erakundeei buruzko informazioa eman diezaien herritarrei.

  3. Erregistroak informatizatzeko laguntza teknikoa eta behar den lankidetza eskaintzea.

    Bosgarrena. Baldin eta, hitzarmen hau sinatzen duten administrazioek euren Erregistroak informatizatzeko neurririk hartzen badute, elkarri jakinarazteko konpromisoa hartzen dute, beti ere, neurriok interkomunikazio sistemen bateragarritasuna eragiten badute; horrelakoetan, administrazio sinatzaileok, aipatutako bateragarritasuna eta euren Erregistroen arteko koordinazioa bermatzeko hitzarmena sinatzen dute.

    Seigarrena. Hitzarmen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, lau urtez egongo da indarrean. Baldin eta, administrazio sinatzaileetako batek, hitzarmena amaitu baino, gutxienez, bi hilabete lehenago, espreski, kontrakorik ez badio, hitzarmen hau, besterik gabe, beste lau urtetarako luzatuko da.

    Hitzarmena, ondorengo arrazoi hauek direla kausa ere iraungi egingo da: administrazio sinatzaileek adostasunez hala erabakitzen badute; edota administrazioetako batek, beste administrazioak hitzarmenean ezarritako betebeharrak nabarmenki urratu dituelako, bere aldetik hala erabakitzen badu.

    Hitzarmen honen formalizazioa nahiz iraungipena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Hernialdeko Udaleko iragarki taulan argitaratuko dira.

    Zazpigarrena. Hitzarmen honen interpretazioa eta aplikazioa direla eta sor daitezkeen zalantza eta eztabaiden inguruko erabakiak hartzea, Justizia eta Herri Administrazio sailburuari dagokio; erabakiok betearazleak izango dira eta haien kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da.

    Ados daudela adierazteko, hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, interesatuek jatorrizko bi aleak sinatu dituzte, idazpuruan esandako lekuan eta egunean.

    Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

    IDOIA MENDIA CUEVA.

    Hernialdeko Udaleko alkate-lehendakaria,

    Igaro Balda Izaguirre.

HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ETA ZEANURIKO UDALAREN ARTEKOA, HERRI ADMINISTRAZIOEN ARAUBIDE JURIDIKOARI ETA ADMINISTRAZIO PROZEDURA ERKIDEARI BURUZKO 30/1992 LEGEAREN 38.4.b) ARTIKULUAN EZARRITAKOA BETETZEKO (EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOARI ZUZENDUTAKO IDAZKIAK UDAL ERREGISTROETAN AURKEZTEKO LANKIDETZA).

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 20a.

BILDU DIRA:

Batetik, Idoia Mendia Cueva andrea, Justizia eta Herri Administrazio sailburua dena, EAEren ordezkari gisa, eta bestetik,

Izaskun Sagarna Mendia, Zeanuriko Udaleko Alkate-Lehendakari andrea, esandako Udalaren ordezkari gisa.

Bi ordezkariok, ondorengo manu hauek emandako eskumenak erabiliz dihardute: batetik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abenduaren 28ko 472/2009 Dekretua nahiz Jaurlaritzaren Batzordeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4.b artikuluan aurreikusitako hitzarmenak gauzatzeko, 1996ko urriaren 29an hartutako Erabakia; eta bestetik, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea nahiz, Toki Araubide arloko indarrean dauden xedapenen Testu Bateratua onartu zuen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzazko Errege Dekretua.

Bi aldeek, elkar onartzen dute eta elkarri aitortzen diote honako hitzarmen hau gauzatzeko legezko gaitasuna. Horretarako zera

ADIERAZTEN DUTE:

30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluaren arabera, Administrazio Publikoei zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenak, Estatuko Administrazio Orokorreko nahiz Autonomi Elkarteetako edozein organotako erregistroan edota Toki-Administrazioko erakunderen batean aurkez daitezke, beti ere, azken kasu honetan, dagokion hitzarmena sinatu bada.

Aipatutako manu hori betetzea eta herritarren eta administrazio publikoen arteko harremanak erraztea da gaur sinatzen den hitzarmen honen helburua; izan ere, administrazio sinatzaileek lehendik zuten asmoa, hots, herritarrek, EAEko Administrazioaren edozein organo edo erakunderi zuzendu nahi dizkioten agiriak Zeanuriko Udalaren erregistroetan, eraginkortasun osoz, aurkeztu ahal izatea, gauzatu egiten da honako hitzarmen hau dela medio.

Gauzak horrela, arestian aipatutako administrazioek hitzarmen hau sinatzen dute, hona hitzarmenaren

KLAUSULAK

Lehenengoa. Hitzarmen honen helburua da, EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkioten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Zeanuriko Udalaren erregistroetan aurkeztu ahal izatea.

Bigarrena. EAEko Administrazioari eta nortasun juridikoa duten Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak Zeanuriko Udalaren erregistroetan aurkezten direneko data hartuko da kontuan interesatuek epeak betetzeari dagokionean; hildo horretatik, 30/1992 Legearen 48. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Hirugarrena. Zeanuriko Udalak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

  1. EAEko Administrazioko Organoei edo administrazio horri atxikiriko Zuzenbide Publikoko Erakundeei herritarrek zuzentzen dizkieten eskaera, idazki eta jakinarazpenak bere Erregistroetan onartzea.

  2. EAEko Administrazioari zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenei bere Erregistroetan sarrera ematea, eta honako hauek idatzita gordetzea: sarrera-zenbakia, izenburua, idazkia jaso zeneko eguna eta ordua, interesatuaren datuak, eta, hala dagokionean, idazkia bidali duen organoaren izena, edo bidaltzen zaion pertsona edo organoaren izena; behar denetan, idazki edo jakinarazpenaren laburpena ere jasoko da; hori guztia 30/1992 Legearen 38.3 artikulua eta bigarren xedapen gehigarriaren arabera.

  3. Agiriok erregistroan jaso eta, beranduen, handik bi egunetara, dagozkien organo edo erakundeei zuzenean bidaltzea, beti ere, irteera-data idatzita egongo delarik. Agiriok ahalik eta azkarren jaso daitezen, ahal delarik behintzat, egoki iritzitako teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliko dira; beti ere, 30/1992 Legearen 45. artikuluan eta horrekin bat datozen gainerako manu eta xedapenetan aurreikusten diren berme eta betebeharrak kontuan izanik.

    Laugarrena. EAEko Administrazioak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

  1. Zeanuriko Udalari, administrazioa osatzen duten organo eta erakundeei buruzko informazioa ematea, hala nola informazio hori, etengabe, eguneratzea.

  2. Zeanuriko Udalari baliabide egokiak ematea, honek, EAEko Administrazioari eta honi atxikitako zuzenbide publikoko erakundeei buruzko informazioa eman diezaien herritarrei.

  3. Erregistroak informatizatzeko laguntza teknikoa eta behar den lankidetza eskaintzea.

    Bosgarrena. Baldin eta, hitzarmen hau sinatzen duten administrazioek euren Erregistroak informatizatzeko neurririk hartzen badute, elkarri jakinarazteko konpromisoa hartzen dute, beti ere, neurriok interkomunikazio sistemen bateragarritasuna eragiten badute; horrelakoetan, administrazio sinatzaileok, aipatutako bateragarritasuna eta euren Erregistroen arteko koordinazioa bermatzeko hitzarmena sinatzen dute.

    Seigarrena. Hitzarmen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera, lau urtez egongo da indarrean. Baldin eta, administrazio sinatzaileetako batek, hitzarmena amaitu baino, gutxienez, bi hilabete lehenago, espreski, kontrakorik ez badio, hitzarmen hau, besterik gabe, beste lau urtetarako luzatuko da.

    Hitzarmena, ondorengo arrazoi hauek direla kausa ere iraungi egingo da: administrazio sinatzaileek adostasunez hala erabakitzen badute; edota administrazioetako batek, beste administrazioak hitzarmenean ezarritako betebeharrak nabarmenki urratu dituelako, bere aldetik hala erabakitzen badu.

    Hitzarmen honen formalizazioa nahiz iraungipena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Zeanuriko Udaleko iragarki taulan argitaratuko dira.

    Zazpigarrena. Hitzarmen honen interpretazioa eta aplikazioa direla eta sor daitezkeen zalantza eta eztabaiden inguruko erabakiak hartzea, Justizia eta Herri Administrazio sailburuari dagokio; erabakiok betearazleak izango dira eta haien kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da.

    Ados daudela adierazteko, hala jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, interesatuek jatorrizko bi aleak sinatu dituzte, idazpuruan esandako lekuan eta egunean.

    Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

    Idoia Mendia Cueva.

    Zeanuriko Udaleko Alkate-Lehendakaria,

    Izaskun Sagarna Mendia.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik