- EBAZPENA, 2012ko martxoaren 22koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Miren Arantzazu Astola Legarreta andreak goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko martxoaren 22koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, Miren Arantzazu Astola Legarreta andreak goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 73
- Hurrenkera-zk.: 1682
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/03/22
- Argitaratze-data: 2012/04/13
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa; Herri Administrazioa
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoaren arabera eta lege horrek egotzitako aginpideez baliatuz, hauxe
Lehenengoa. Miren Arantzazu Astola Legarreta andrea goi-kargudunaren idazkari lanpostutik kentzea (520010 kodea, 15 dotazioa), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Kargu-uzte honek 2012ko apirilaren 16tik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.
Hirugarrena. Ebazpen honek administrazio-bideari amaiera ematen dio. Aurka egiteko, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri dakioke ebazpena eman duen organoari, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 22a.
Lehendakaritzako idazkari nagusia,
JOSÉ MANUEL SALINERO FEIJOO.


