- 413/2012 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Medikuen kategoriako (lanpostu funtzionalak: Fakultatibo Espezialista Familiako Medikua-LMT eta Fakultatibo Espezialista Pedriatriako Medikua-LMT) lekualdatze lehiaketa deitzen da. Kategoria hori Fakultatibo Mediko eta Teknikarien Lanbide Taldekoa da, eta destinoak erabakiko diren osasun-zerbitzuetako erakundeetan izango dituzte. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu413/2012 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Medikuen kategoriako (lanpostu funtzionalak: Fakultatibo Espezialista Familiako Medikua-LMT eta Fakultatibo Espezialista Pedriatriako Medikua-LMT) lekualdatze lehiaketa deitzen da. Kategoria hori Fakultatibo Mediko eta Teknikarien Lanbide Taldekoa da, eta destinoak erabakiko diren osasun-zerbitzuetako erakundeetan izango dituzte.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 76
- Hurrenkera-zk.: 1736
- Xedapen-zk.: 413
- Xedapen-data: 2012/03/26
- Argitaratze-data: 2012/04/18
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2012ko otsailaren 28ko Erabakiaren bitartez 2012rako lekualdatze-lehiaketaren deialdia aurreikusten zen, eta Ebazpen honen bidez Erabaki hori beteko da lekualdatze-lehiaketarako deialdia eginez.
Horregatik, Administrazio Kontseiluak onartutako kudeaketa-aginduari jarraituz, lekualdatze-lehiaketa honetarako deialdia egiten da, eta horrela aukera ematen zaie Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoei nahiz Gizarte Segurantzako erakunde sanitarioetako eta osasun zerbitzu autonomikoetako langile estatutario finkoei mugitzeko eskubideaz baliatzeko, horretarako lekualdatze-lehiaketa hau antolatuz.
Horiek horrela, ondoko hauek babes harturik, ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena; abenduaren 16ko 55/2003 Legea, zerbitzu sanitarioetako pertsonalaren Estatutu Markoarena eta azaroren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetza Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituena; eta indarrean dagoen legediak langileriaren gainean ematen didan ahalmenaz baliaturik, eta, halaber, arlo honetako sindikatuei entzun ondoren, hau
Medikuen kategoriako (lanpostu funtzionalak: Fakultatibo Espezialista Familiako Medikua-LMT eta Fakultatibo Espezialista Pedriatriako Medikua-LMT) lekualdatze lehiaketa deitzen da. Kategoria hori Fakultatibo Mediko eta Teknikarien Lanbide Taldekoa da, eta destinoak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuetako erakundeetan izango dituzte, hurrengo oinarrien arabera
DEIALDIAREN OINARRIAK
Arau orokorrak.
Deialdiak eta oinarri hauek Administrazioa, lehiaketako epaimahaia eta parte-hartzaile guztiak behartzen dituzte. Oinarri hauetan jasota ez dagoen guztia aplika daitezkeen gainontzeko xedapenek arautuko dute.
Lan-harremanaren izaera juridikoa. Deialdi honen bidez destino berri bat oinarri hauetan ezarritakoaren arabera lortzeak ez du batere aldatuko lehiatzaileak lehendik duen lan-harremanaren izaera juridikoa, hau da, harreman estatutarioa, funtzionariala edo lan-kontratupekoa.
Lan baldintzak. Lekualdatze-lehiaketa honen ondorioz destinoa okupatzera pasatzen den pertsonalari Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea (ekainaren 26ko 8/1997 Legea) eta indarrean dagoen Osakidetzako langileen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa aplikatuko zaio, eta tokatu zaion destinoko osasun-zerbitzuetako erakundean indarrean dauden lan-baldintzak onartuko ditu, dagozkion ordainsariak jasoaz.
Destinoen ezaugarriak.
Oinarri hauekin batera dagoen I. eranskinean jasotzen dira deialdi honen lanpostu funtzionalak eta zerbitzu-erakundeetako destinoak, zein kategoriatakoak diren, eta hala badagokio, horiek betetzeko eskatzen den espezialitatea eta halaber, hizkuntza eskakizuna eta, baldin badauka, derrigortasun-data.
Hautagaiek bete beharreko baldintzak.
Hemen arautzen den prozesuan parte hartzeko, izangaiek deialdi hau EHAAn argitaratzen den egunean bete behar dituzte eskatutako baldintzak, eta, hala badagokio, destinoaz jabetzeko esleipena egin arte mantendu, euskararen ezagutza bete beharreko baldintzatzat jotzen denean izan ezik. Hori kontuan hartuko da baldin eta euskararen ezagutzaren jabe baldin bada eta hamar egun balioduneko epean egiaztatzen badu, destinoen behin-behineko esleipenaren Ebazpena Osakidetzako web orrian argiaratzen denetik aurrera.
Betekizunak.
1. Honako egoeraren batean egotea:
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuetako edozein erakundera atxikita egotea, lortu nahi duen zentroa ez den beste batean, jabetzako izendapena daukan pertsonal estatutario moduan nahiz karrerako funtzionario moduan nahiz lan-kontratudun finko moduan parte hartzen duen kategorian.
Lanean hasteko, kategoria batean ofizialki onartutako espezialitate jakin bat izatea eskatzen denean, kategoria berekoak direla ulertuko da espezialitate berea duten lanpostu funtzional guztiak, baldin eta asistentzia-eremu berekoak badira (lehen mailako atentzioa edo atentzio espezializatua).
Kategoria bereko estatutupeko langile finkoa izatea eta Gizarte Segurantzako erakunde sanitarioetako edo osasun zerbitzu autonomikoetako destino batean jardutea edo destinoa gordeta edukitzea. Orobat, aipatu erakunde horietako destino batetik etorrita, zerbitzu aktiboaz besteko egoeran egotea.
2. Egoera administratiboa.
Deialdi honetan parte hartzeko, pertsonalak ondorengo egoeraren batean egon beharko du:
Zerbitzu aktiboan edo destinoa gordeta daukatenak.
Destinoa gordeta ez daukan pertsonala sektore publikoan zerbitzuak egiteko eszedentzian edo borondatezko eszedentzian dagoelako. Kasu horretan langileek deialdi hau EHAAn argitaratzen den egunean bete beharko dituzte zerbitzu aktiborako itzultzeko aplika daitekeen legediaren arabera bete beharreko baldintzak, baina ez da beharrezkoa izango zerbitzura itzultzeko baimena lehenagotik eskatua eta lortua edukitzea.
Behin-behineko atxikipena duten langileak.
Ebazpen hau argitaratzen den egunean Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako edozein erakundetako destino bati behin-behingoz atxikirik dagoen langile orok derrigorrez parte hartu beharko du lekualdatze-lehiaketa honetan eta lehen atentzioan edo atentzio espezializatuan deitutako destino guztiak eskatu beharko ditu gutxienez, destinoa behin-behingoz betetzen duen osasun-barrutian, betiere destino horietan aritzeko eskatzen diren baldintzak betetzen baditu. Destinorik lortu ezean, barruti horretan deitutako destino guztiak eskatzen ez baditu, ofizioz, borondatezko eszedentzia-egoeran dagoela joko da, baldin eta egoera horretan egoteko baldintza guztiak betetzen baditu, zeren, bestela, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoaren izaera galduko baitu.
Lehen mailako atentzioko edo atentzio espezializatuko dagokion arloan gutxienez deitutako lanpostu huts guztiak eskatuta, behin-behinekoz destinoa okupatzen duen Osasun Barrutian destinorik lortuko ez balu lekualdatze-lehiaketa honetan, interesatuak aldez aurretik idatziz eskatuta, bere lanpostu funtzionalean eta barrutian destinoak behin betiko esleitu ostean hutsik gelditzen diren destinoetakoren bat esleituko litzaioke aldi baterako, eszedentzia eman zitzaion edo lehiaketara aurkeztu beharra derrigortzen duen egoera sortu zenekoa, betiere hori betetzeko eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, salbu eta egoera hori gertatuz gero lekualdatze-lehiaketan borondatezko eszedentziara pasatu nahi duela adierazi badu lehiaketan parte hartzeko eskabidean.
3. Lehiaketa hau argitaratu aurreko data duten derrigortasun-datadun destinoak aukeratu nahi dituztenek dagokion hizkuntza-eskakizuna izan eta egiaztatu behar dute hamar egun balioduneko epean, destinoen behin-behineko esleipenaren Ebazpena Osakidetzako web orrian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
4. Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak, uztailaren 19koak, ezarritakoaren arabera eta lehiatzen deneko lanpostua betetzeko indarrean dagoen araudiak eskatzen duen beste edozeinen arabera.
Eskabideak.
Eskabideak non eta nola aurkeztu. Aurkezteko lekua eta modua. Deialdi honetako lehiaketan parte hartu nahi dutenek eskabidea Interneten bidez egin beharko dute, Osakidetzaren web orrialdean dagoen eskabidea betez. Horretarako helbidea hauxe da: www.osanet.euskadi.net.
Aipatutako helbidean eskura dagoen 2012ko lekualdatze-lehiaketaren aplikazio informatikoan izangaiei esango zaie zer kode erabili behar duten parte hartzeko eskabidea betetzeko.
Eskabideak ondorengo atalak izango ditu:
Datu pertsonalak. Helbide elektronikoa ematen duten izangaiek helbide hori erabiltzeko baimena ematen diote Osakidetzari prozesu honetan egin ditzakeen jakinarazpenetarako.
Baremoaren datuak: izangaiek eskabidean derrigorrez bete beharko dute merituen baremoko datuak jasotzen dituen atala, Ebazpen honen III. eranskinean dagoena.
Informatika-aplikazioak erakusten duen curriculum vitae-a bete beharko dute hautagai guztiek.
Destinoak aukeratzea: izangaiek nahi beste destino aukeratu ahal izango dute I. eranskinean eskaintzen direnen artean, beraien kategorian, eta kasua bada, lanpostu funtzionalean.
Aurreko paragrafoan adierazitako moduan eskabidea egiteko behar diren informatika-baliabideak eta langileak jarriko ditu Osakidetzak, dituen zerbitzu-erakundeen bitartez.
Prozesuan onartua izateko, aldez aurretik garaiz eta forman epe barruan bete behar da dagokion eskabidea, eta 3.4 oinarrian aurreikusten den dokumentazio justifikatzailea aurkeztu.
Epea.
Izangaiek 20 egun naturaleko epea izango dute 3.1 oinarrian ezarritakoaren arabera eskaera aurkezteko, deialdi hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Epea azken eguneko 14:00etan amaituko da.
Aurkezturiko eskabideari uko egin nahi dioten izangaiek edozein unetan izango dute horretarako aukera Osakidetzako web orrian destinoak behin-behinekoz esleitzeko lehenengo ebazpena argitaratu baino hamar egun baliodun lehenagora arte. Ordutik aurrera ez da onartuko lehiaketatik kanpo geratu nahi izatea. Ondorio horietarako, gutxienez hamabost egun baliodun lehenago Osakidetzaren web orrialdean jakinaraziko da ebazpen hori noiz argitaratuko den.
Izangaiek aukera izango dute, ezkontideak edo izatezko bikote-kideak ere lehiaketan parte hartzen badu, familiako bizikidetza dela medio, beren eskabidea haienaren arabera baldintzatzeko. Baldintza hori eskabidean agertu beharko dute berariaz jarri diren tokietan. Destinoak esleitzeko behin-behineko ebazpenean lehiatzaile biek osasun barruti berean destinoa lortu ezean, horrela baldintzaturiko eskabideak baliogabe geratuko dira, salbu eta erreklamazioak aurkezteko aldian kontrakoa adierazten badute.
Datuen zehaztasuna.
Eskabide-orrian edo lehiaketara aurkezten diren agirietan datu faltsurik emanez gero, eskabidea deuseztatuz zigortuko da, eta horrekin ez da baztertuko kasuari dagozkion legezko neurriak hartzeko aukera.
Eskabideetan adierazten den helbidea izango da jakinarazpenetarako balioko duen bakarra. Izangaiak helbidea ematerakoan hutsen bat egin badu, bera izango da erantzulea; halaber, egoitza aldatzen badu, berak izango du aldaketaren berri Osakidetza-Euskal Osasun-zerbitzuari emateko erantzukizuna.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Izangaiek, dokumentazioa aurkeztu behar badute, eskabidearen frogagirian erantsi beharko dute, 3.2 oinarrian aurreikusitako epean Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) 38.4 artikuluan aurreikusten diren edozein tokitan.
1. Osakidetzako pertsonala zerbitzu aktiboan:
Lehiaketa honetan parte hartzen dutenek, Osakidetzako langile diren eta zerbitzu aktiboan dauden parte-hartzaileek ez daukate zertan aurkeztu hurrengo oinarriko a), b) eta g) ataletan aipatzen diren agiriak ez eta e) atalean aipatzen diren zerbitzu-ziurtagiriak ere, betiere Ente Publikoan edo beste Administrazio Publiko batean egindako zerbitzuak badira eta eskabidea egiteko aplikazio informatikoan jasota badaude. Hala ere, dokumentazio hori eskatuko ahalko dute deialdi-prozesuaren edozein momentutan lehiaketan onartua izan zarela egiaztatu ahal izateko.
Era berean, ez dute f) atalean aipatutako dokumentaziorik aurkeztu beharrik izango, merituak eskabideak aurkezteko epean mekanizatu baziren, behin aplikazio informatikoak erakusten duen curriculum vitae bete ondoren.
Zerbitzu aktiboan dagoen Osakidetzako pertsonalak meritu horiek, eskabidean mekanizatutakoan, bere zerbitzu-erakundean egiaztatu beharko ditu balidatuak izateko, jatorrizko dokumentazioa edo horiek egiaztatzeko fotokopia konpultsatua aurkeztuta.
2. Pertsonala beste egoera batzuetan:
Izangaiek eskabidearen frogagirian erantsi beharko dute, 3.2 oinarrian aurreikusitako epean Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) 38.4 artikuluan aurreikusten diren edozein tokitan.
Kategorian destinoa jabetzan betetzeko, pertsonal funtzionario edo estatutarioaren izendapenaren fotokopia konpultsatua.
Jabetzan betetako azken destinoaren lanpostuaz jabetzearen diligentziaren fotokopia konpultsatua.
Eszedentzian dagoen lehiatzaileak eszedentzia eman zion ebazpenaren fotokopia arrunta aurkeztu beharko du.
Lehiaketa honen eguna baino lehen igarotako derrigortasun-datadun destinoak nahi dituen izangaiak berak daukan titulazioaren edo egiaztagiriaren fotokopia konpultsatua aurkeztuko du, hurrengo oinarrian aurreikusten den salbuespena izan ezik.
Emandako zerbitzuen ziurtagiri originala edo notarioak emandako kopia kautoa. Egiaztagiriak zehaztapen hauek jaso beharko ditu: kategoria, lotura juridikoa, taldea, lan egindako aldien hasiera (eguna, hila, urtea) eta amaiera (eguna, hila, urtea). Egiaztagiriak kasuan kasuko zerbitzu sanitarioetako erakundeak edo organo eskudunek emandakoa beharko du izan, ebazpen honen II. eranskineko ereduari jarraituz edo agiria eman duen organoak horretarako duen ereduaren arabera, baina betiere lan egindako aldien hasiera-amaierak arestian ezarri den bezala xehaturik.
Baloratu ahal diren merituak justifikatzen dituen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.
3. Euskera-ezagutza egiaztatzetik salbuestea:
Osakidetzan dagokion hizkuntza eskakizuna jadanik lortu duten edo beste administrazio publiko batek emandako hizkuntza eskakizunaren baliokidetza Osakidetzak baliokidetu dien lehiaketa honetan parte hartzen dutenek bakarrik egongo dira salbuetsita euskara-ezagutza egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztetik.
4. Eskabide baldintzatua.
Izangaiek lekuz aldatzeko eskabidea ezkontidearen edo izatezko bikote-kidearen eskabidearen arabera baldintzatu badute, 3.2 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, beren eskabidearekin batera ezkontide edo izatezko bikote-kidearenaren fotokopia aurkeztu beharko dute, eta, ezkontidea izanez gero, famili liburuaren fotokopia konpultsatua ere bai, edo, izatezko bikote-kidea izanik, bikotea bizi den udalerriko udalak edo, halakorik egonez gero, elkartze zibilen udal erregistroak emandako bizikidetzako jatorrizko egiaztagiria.
5. Dokumentuak aurkezteko modua:
Jatorrizko egiaztagiriak berariaz eskatzen direnean izan ezik, jatorrizkoaren kopiaren bidez aurkezten diren dokumentuen konpultsak ondorengo informazioa jaso beharko du: data eta konpultsatu duenaren izen-deiturak, nortasun agiria eta irakur daitekeen izenpea.
Lan eta argitalpen zientifikoei dagokienez, argitaratze-aipamena jaso beharko da horien fotokopietan, edo, hala badagokio, horiek agertzen diren aldizkari zientifikoaren edo informazio-aldizkariaren web orria aipatu beharko da. Bilera zientifikoetan aurkeztu arren argitaratu ez diren lanak direnean, haiekin batera dagokien egiaztagiri konpultsatua aurkeztuko da, erakunde edo zentro antolatzaileak emandakoa hain zuzen.
Merituek bakar bakarrik baloratuko dira baldin eta izangaiak onartuak badauzka deialdi hau EHAAn argitaratzen den egunean, horretarako eman zaion dokumentu baten bidez eta eskabideak aurkezteko epean egiaztatu baditu.
Lehiaketaren garapena.
Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda:
Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariak ebazpena emango du, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onartzen duena, eta bertan honako datua adieraziko da: baztertzeko arrazoia. Hamar egun balioduneko epea emango da erreklamazioak aurkezteko eta eskabidea zuzentzeko. Ebazpen hori Osakidetzako web orrian argitaratuko da.
Epearen barruan eta behar bezala aurkeztutako erreklamazioak behin betiko ebazpenaren bidez onartu edo baztertuko dira.
Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda:
Erreklamazio-epea amaitutakoan, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onartuko du ebazpen baten bidez, eta inor baztertuz gero, arrazoiak emango ditu. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahalko zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari hilabeteko epean, Ebazpena Osakidetzaren web-orrian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita.
Osakidetzak onartutako eskabideak epaimahai kalifikatzaileari bidaliko dizkio lehiaketako merituak baloratu ditzan.
Euskararen ezagutza baloratzea:
Euskararen ezagutza bete beharreko baldintza ez den lanpostuetarako, Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko den martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuaren 18. artikuluak xedatutakoaren arabera ezarrita duten hizkuntza-eskakizuna baloratuko da.
Edozein kasutan ere, hornitze-prozesuetan euskararen ezagutza balorazioak dagokion lanpostu funtzionalari ematen zaion portzentajea izango du muga, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean ezarritakoaren arabera.
Hizkuntza-eskakizun horien baliokidetza-erregimena apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 41. artikuluan jasotakoa izango da, eta baita azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuan jasotzen dena ere.
Izangaiek titulazioaren edo egiaztagirien fotokopia konpultsatua aurkeztuko dute eskabidearekin batera, 3.4 oinarriak ezarritako moduan.
Gorago aipatutakoaren babesean eta Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 14ko 1671/2011 Ebazpen bidez egindako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako deialdietako lehen prozesuko behin betiko kalifikazioak argitaratzen dituen Ebazpenean araututakoaren babesean, hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen duten izangaiei gehieneko puntuazioa emango zaie.
Ingeles, frantses eta/edo alemanaren ezagutza baloratzea:
Ingelesa, frantsesa edo alemanaren ezagutza ere baloratuko da. Gehienez 1,5 puntu lortu ahal dira hizkuntza bakoitzeko, eta guztira gehienez 3 puntu.
Meritu hori egiaztatzeko, dagokion hizkuntza-eskolak emandako ziurtagiria aurkeztu behar da, 3.4. oinarrian aurreikusten den moduan.
Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren eta bere baliokideen C-2 eta C-1 mailako tituluengatik 1,5 puntu emango dira.
Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren eta bere baliokideen B-2 mailako tituluengatik puntu bat (1) emango da.
Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren eta bere baliokideen B-1 mailako tituluengatik 0,5 puntu emango dira.
Ingeles, frantses eta aleman filologiako lizentziaturagatik dagokion hizkuntzari esleitutako gehieneko puntuazioa emango da.
Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren C-2, C-1, B-2 eta B-1 mailen baliokideak dira ebazpen honen IV. eranskinean jasotzen diren tituluak.
Hizkuntza bereko titulu batzuk egiaztatuz gero, maila altuenekoa bakarrik balioztatuko da.
Merituak baloratzea.
Interesdunak garaiz eta behar bezala aurkezten duen dokumentazioaren arabera baloratuko ditu merituak epaimahaiak, lekualdatze lehiaketako deialdi hau EHAAn argitaratzen den egunera arteko merituak zenbatuz, 4.4 oinarrian aurreikusitakoa salbu.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen alegatu eta behar bezala egiaztatu ez den meriturik ezingo da inola ere baloratu.
Ebazpen honen III. eranskinaren bidez onartzen da merituen baremoa, honako atalekin:
Esperientzia profesionala.
Merituen baremoan ezarritakoaren arabera baloratuko da.
Prestakuntza.
Merituen baremoan ezarritakoaren arabera baloratuko da.
Euskararen ezagutza:
3 oinarrian ezarritakoaren arabera egiaztatzen den euskara-ezagutza baloratuko da, Merituen Baremoan aurreikusitakoaren arabera.
Berdinketak guztizko puntuazioetan.
Izangaien artean berdinketa gertatuz gero, emakumeei emango zaie lehentasuna dagokien kategoria eta lanpostu funtzionaletan, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20.4 artikuluan araututakoari jarraituz.
Berdinketak jarraituko balu, atal bakoitzean eta horien hurrenkeraren arabera guztira punturik gehien duen izangaiaren alde erabakiko dira.
Hala ere, berdinketak jarraituko balu, zerbitzu aktiboan edo parte hartzen duen kategorian erreserban duen plazan egun-kopuru gehien daukan izangaiaren alde erabakiko da.
Azkenik, aurreko irizpideak aplikatu ostean oraindik berdinketa desegin ez bada, lehenago jaio denaren alde erabakiko da.
Destinoak esleitzeko prozedura.
Destinoen behin-behineko esleipenaren ebazpena.
EpaimahaiaK eratutakoan, hauek lanpostu funtzional bakoitzaren destinoen esleipena jasotzen duen behin-behineko zerrenda onartu eta Giza Baliabideetako Zuzendaritzari helaraziko diote.
Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariak aginduko du destinoen esleipeneko behin-behineko zerrenda hau argitaratzeko, onartuen zerrendarekin batera, guztizko puntuazioaren hurrenkeran. Zerrenda hori ebazpen baten bidez argitaratuko da, eta bi eranskin izango ditu:
eranskinean onartutako pertsonalaren zerrenda agertuko da, lortutako guztizko puntuazioaren hurrenkeran.
eranskinean deialdi honetako I. eranskinean eskainitako lanpostu funtzionalen destinoak lortu dituen pertsonal esleipendunaren zerrenda agertuko da, lortutako puntuazioaren hurrenkeran.
Ebazpen horren aurka izangai interesatuek erreklamazioa aurkeztu ahal diote Giza Baliabideetako zuzendariari hamar egun balioduneko epean, Osakidetzako web orrian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Epearen barruan eta behar bezala aurkeztutako erreklamazioak behin betiko ebazpenaren bidez onartu edo baztertuko dira.
Destinoen behin-betiko esleipenaren ebazpena.
Epaimahai bakoitzak lanpostu funtzional bakoitzaren destinoen esleipena jasotzen duen behin betiko zerrenda onartu eta Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari helaraziko dio.
Osakidetzako zuzendari nagusiak aginduko du destinoen esleipeneko behin betiko zerrenda hau argitaratzeko, onartuen zerrendarekin batera, guztizko puntuazioaren hurrenkeran. Zerrenda hori ebazpen baten bidez argitaratuko da, eta bi eranskin izango ditu:
eranskinean onartutako pertsonalaren zerrenda agertuko da, lortutako guztizko puntuazioaren hurrenkeran.
eranskinean deialdi honetako I. eranskinean eskainitako lanpostu funtzionalen destinoak lortu dituen pertsonal esleipendunaren zerrenda agertuko da, lortutako puntuazioaren hurrenkeran.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako Administrazio Kontseiluari hilabeteko epean ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Lanpostuaz jabetzea.
Emandako destinoari ezin zaio uko egin, salbu eta interesdunak beste destino bat lortzen badu eta horrek lanez aldatzea eskatzen badu beste osasun-zerbitzu edo administrazio batek deituta borondatez behin betiko mugitzeko prozedura baten bidez edo izendapen askearen bitartez.
Destinoa lortzen duten lehiatzaileek betetzen ari diren destinoa utzi beharko dute, destinoen behin-betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru egun balioduneko epearen barruan.
Lanpostuaz jabetzeko, orokorrean, hiru eguneko epean jabetu beharko dira, baldin eta plazak herri berean badaude; hamabost eguneko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri batean badaude; eta hilabeteko epean, aurreko destinoa utzi duten egunetik aurrera, langileek osasun-zerbitzuaz aldatu behar badute. Langileek, emandako destinoaren bidez zerbitzu aktibora itzultzen badira, hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Lanpostuaz jabetzerakoan, esleipendunak Osakidetzako destino bat zerbitzu-eginkizunetan edo behin-behineko atxikipenean betetzen ari badira, aurreko paragrafoan aurreikusten den epea izango dute lanpostuaz jabetzeko. Hala ere, hori zenbatzeko, okupatzen duten destinoa ere kontuan hartu beharko da, azken horren esleipendun ez badira behintzat. Horrela izanez gero, behin-behineko atxikipenaren kasuetan, destinoen esleipenaren behin betiko ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean jabetuko dira lanpostuaz, eta zerbitzu-eginkizunen kasuetan, kargu-uztea egin eta hurrengo egunean.
Lehiaketa erabakitzeak zerbitzu aktibora itzultzea dakarrenean izan ezik, destinoaz jabetzeko epea edo epe horren luzapena, halakorik bada, zerbitzu aktibotzat joko da eta dagozkion lan-sariak jasoko dira destinoko zentroaren kargutan.
Langile bat borondatezko mugikortasuneko prozedura batean destinoaz jabetzen ez bada, ezarritako epeen barruan edo lege edo arauen arabera epe horiei dagozkien luzapenetan, ulertuko da estatutupeko langile gisa interes partikularragatiko borondatezko eszedentzia eskatzen duela, eta egoera horretan deklaratuko du zerbitzuak egiten zituen osasun-zerbitzuak.
Dena dela, justifikatu ahal diren arrazoiak daudenean, interesdunari aurretik entzunda Osakidetzak arrazoi horiek ontzat ematen baditu, egoera hori ondoriorik gabe utzi ahal da. Kasu horretan interesdunak destino berrian hasi beharko du bere garaian destinoaz ez jabetzeko traba izan ziren arrazoiak desagertu bezain pronto.
Epaimahaia.
Izendapena:
Osakidetzako zuzendari nagusiak izendatuko ditu ebazpen honen bidez deitutako lekualdatze-lehiaketaren epaimahai kalifikatzaileak.
Osaketa:
Epaimahai kalifikatzailea 7 kidek osatuko dute. Haien artean epaimahaiburua eta idazkaria izendatuko dira eta gainontzekoak kide arruntak izango dira. Epaimahaikide guztiek ordezkoa izango dute.
Epaimahaikide guztiak administrazio publikoetako edo osasun-zerbitzuetako karrerako funtzionarioak edo estatutario finkoak, edo Osasun Sistema Nazionalari lotutako zentroetako lan-kontratuko langileak izan beharko dira, baldin eta haien lanpostuan edo kategorian jarduteko hautaketa-prozesuko kategorian sartzeko eskatzen den maila akademiko bera edo goragokoa eskatzen bada.
Epaimahai kalifikatzaileko kide guztiak bakoitza bere izenean izango da bertako kide.
Idazkaria edozein Administrazio Publikoko pertsonal finkoen artean izendatuko da eta eginkizun administratiboak izango ditu, eta goi-mailako titulazioa eta Epaimahaikide izango da, eta hitz egiteko eta botoa emateko eskubidea izango du.
Epaimahaiaren osaketan, gaitasun, eskumen eta prestakuntza egokia duten gizonezko eta emakumezkoen arteko ordezkapen orekatua bermatuko da, eta bere kideek inpartzialtasun eta profesionaltasun printzipioak beteko dituzte.
Zuzendari nagusiak ebazpen bidez jakinaraziko du epaimahaia nork osatuko duten. Ebazpen hori EHAAn argitaratuko da.
Epaimahaiak, egoki baderitzo, kideekin lankidetzan jardungo duten aholkulari berezien laguntza izan dezake. Aholkulari horiei ere epaimahaikideei eskatutako titulazio baldintza bera eskatuko zaie. Bakoitza bere espezialitatean arituko da, eta horretarakoxe bakarrik jardungo dute elkarlanean organo kalifikatzailearekin.
Abstenitzea eta errefusatzea.
Epaimahaikideek abstenitu egin beharko dute Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatuak, 28. artikuluan jasotako kasuren batean badaude, eta deialdia egin duen agintaritzari horren berri eman beharko diote, bidezkoa dena ebazteko. Kasu beroriek direla kausa, interesdunek errefusatzea bultza dezakete edozein unetan, aipatu legearen 29. artikuluan ezarritakoari jarraiki.
Jarduteko arauak.
Epaimahaiak azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatuak, 22tik 27ra bitarteko artikuluetan zehaztutako arauei jarraituz jardungo du.
Nolanahi ere, epaimahaiburuaren aginduz bilduko da, idazkariak deituta, eta eratu ahal izateko epaimahaiburua eta idazkaria, edo horien ordezkoak, eta gutxienez kideen erdiak bertaratu beharko dira.
Erabakiak botoen gehiengoz hartuko dira.
Eskumenak.
Epaimahaiak autonomia funtzional osoz jardungo du, prozeduraren legezkotasuna zainduz eta horren objektibotasuna bermatzeko arduraz.
Halaber, oinarriak ezartzerakoan agertzen diren zalantza guztiak ebatziko ditu, eta jaso gabeko kasuetarako irizpideak finkatuko.
Zerbitzuagatiko kalte-ordaina.
Epaimahaikideek kalte-ordainak jasoko dituzte egindako zerbitzuengatik, baita bertaratzeagatik dagozkienak ere, otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan eta ekainaren 13ko 121/2006 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz. Era berean, epaimahaiaren aholkulariek eta laguntzaileek ere jasoko dituzte kalte-ordain horiek zaintza-lanengatik eta laguntza materiala eskaintzeagatik.
Argitaratzea.
Deialdi hau EHAAn argitaratuko da.
Halaber, prozedura hau garatzeko emango diren Ebazpenak eta EHAAn argitaratu daitezenak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko web orrian argitaratuko dira.
Oinarrien interpretazioa.
Oinarri hauen interpretazioa deialdi honetako epaimahai kalifikatzaileei dagokie.
Egoitza.
Lehiaketa honetatik ondorioztatuko diren ondorio jarduera guztietarako, jurisdikzio-eskumenaren eskuduntza barne, Erakunde Zentrala hartuko da Osakidetzako egoitzatzat (helbidea: Araba kalea, 45, 01006 Vitoria-Gasteiz).
Errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetzaren Administrazio Kontseiluari hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hauek dira errekurtsoetarako arauzko oinarriak: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu duena; ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legea eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 26a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.
Destinoen zerrenda *
Kategoria: Fak. Esp. Familia-medikua (LMT)
Lanpostu funtzionala: Fak. Esp. Familia-medikua (LMT)
(Ikus .PDF)
Destinoen ezaugarriak (zentroa, hizkuntza-eskakizunaren derrigortasun-data eta/edo lanaldia) Osakidetzako web orrian argitaratuko den partehartze-eskabidean zehaztuko dira, hala badagokio.
Destinoen zerrenda*
Kategoria: Fak. Esp. Pediatria-medikua (LMT)
Lanpostu funtzionala: Fak. Esp. Pediatria-medikua (LMT)
(Ikus .PDF)
Destinoen ezaugarriak (zentroa, hizkuntza-eskakizunaren derrigortasun-data eta/edo lanaldia) Osakidetzako web orrian argitaratuko den partehartze-eskabidean zehaztuko dira, hala badagokio.
(Ikus .PDF)
.........................(e)n, 201...(e)ko .................................(ren) ..........................(e)an
Iz.
(Ikus .PDF)
Laneko esperientzia: gehienez, 37,5 puntu.
Deialdi hau EHAAn argitaratzen den egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora hartuko da kontuan.
Nahiz Osakidetzako, nahiz Gizarte Segurantzako, nahiz autonomia erkidegoetako osasun-zerbitzuetako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, nahiz edozein administrazio publikotan, baita Europako Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere Familiako Mediku gisa zerbitzu aktiboan edo lanpostua gordeta egindako hilabete bakoitzeko, 0,15 puntu.
Guztizko zenbaketatik, lan egindako egun naturaletan oinarrituta, hilabetea baino gutxiagoko denbora-soberakinak baztertuko dira. Honetarako, hilabetetzat 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.
Prestakuntza, irakaskuntza eta ezagutzaren hedapena: gehienez 14,50 puntu.
Etengabeko eta graduondoko prestakuntza (gehienez 10 puntu).
Graduondoko prestakuntza:
Ikertzeko nahikotasuna/Diploma ikasketa aurreratuak: puntu 1.
Unibertsitate-aditua: 2 puntu.
Unibertsitate-masterra: 3 puntu.
Doktoretzako gradua: 4 puntu.
Doktorea cum laude: 5 puntu.
Etengabeko prestakuntza: eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten ikastaro berezietara joatea.
Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako eta egiaztatutako ikastaroak bakarrik balioztatuko dira, eta baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.
Atal honetan ez dira baloratuko BAME espezialitate-programaren barruan egindako orduak, ez eta 264/1989 Errege Dekretuak ezarritako hobekuntza-ikastaroaren prestakuntzako orduak, ezta uztailaren 31ko 1753/1998 Errege Dekretuak eskatzen dituen prestakuntza osagarriko orduak ere.
Ez dira puntuatuko ikastaroaren ordu kopurua edo prestakuntza hori eskaini duen herri administrazioak aitortutako kreditu-kopurua jasotzen ez duen egiaztagiriak. Ikastaroaren iraupenaren arabera, puntu hauek emango dira:
(Ikus .PDF)
Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.
Prestakuntza espezializatua (gehienez, 4 puntu):
Prestakuntza-aldi osoa egoiliar gisa eta Familia eta Komunitateko Medikuntzako espezialitatean bete duten goi-mailako tituludunak: 4 puntu.
Prestakuntza-aldi osoa egoiliar gisa eta Familia eta Komunitateko Medikuntzako espezialitatean, graduondokoentzako irakaskuntza-programa onartua duen atzerriko zentro batean bete duten goi-mailako tituludunak, titulua Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak baliokidetuta badu: 4 puntu.
264/1989 Errege Dekretuak ezarritakoaren arabera Familia eta Komunitateko Medikuntzako mediku espezialisten titulua lortzeko hobekuntza-ikastaroa gainditu duten goi-mailako tituludunak: 1,5 puntu.
Uztailaren 31ko 1753/1998 Errege Dekretuak ezarritakoaren arabera, Familia eta Komunitateko Medikuntzako mediku espezialisten titulua lortzeko, prestakuntza osagarria egin eta ebaluazio kliniko objektibo egituratuko proba gainditu duten goi-mailako tituludunak: 1,5 puntu.
Prestakuntza-aldi osoa egoiliar gisa beste espezialitate batzuetan bete duten goi-mailako tituludunak: 2 puntu.
Irakaslanak (gehienez 5 puntu):
Fakultateko / Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 0,125 puntu.
Fakultateko / Unibertsitate Eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,0625 puntu.
Kreditatutako tutorea egoiliarrentzako irakaskuntzan, kasua bada, dagokion espezialitatean (urteko): 0,125 puntu.
Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (ordu bakoitzeko): 0,025 puntu.
Jarduera zientifikoak eta ezagutzaren hedapena (gehienez, 5 puntu): eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, komunikazioak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahai-inguruetan parte hartzearren.
Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,12 puntu.
Espainiako txosten bakoitzeko: 0,25 puntu.
Nazioarteko txosten bakoitzeko: 0,35 puntu.
Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,05 puntu.
Espainiako ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,10 puntu.
Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,20 puntu.
Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,10 puntu.
Espainiako mahai-inguru bakoitzeko: 0,20 puntu.
Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 0,30 puntu.
Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): puntu 1.
Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,50 puntu.
Ingeles, frantses eta/edo alemanaren ezagutzak: gehienez 3 puntu.
Hizkuntza bakoitzeko gehienez 1,5 puntu emango dira, eta guztira gehienez 3 puntu lortu ahal izango dira.
Euskararen ezagutza:
Hizkuntz eskakizuna: 5,2 puntu.
Hizkuntz eskakizuna: 2,6 puntu.
FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKOEN LANBIDE TALDEA
LANPOSTU FUNTZIONALA: FAK. ESP. PEDIATRIA-MEDIKUA (LMT)
Laneko esperientzia: gehienez, 37,5 puntu.
Deialdi hau EHAAn argitaratzen den egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora hartuko da kontuan.
Nahiz Osakidetzako, nahiz Gizarte Segurantzako, nahiz autonomia erkidegoetako osasun-zerbitzuetako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, nahiz edozein administrazio publikotan, baita Europako Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere eskatutako destinoaren lanpostu funtzional berean zerbitzu aktiboan edo lanpostua gordeta egindako hilabete bakoitzeko: 0,15 puntu.
Halaber, konputu hori ere aplikatuko da medikuntzako lizentziatura, eta kasua bada dagokion espezialitatea, edukitzea beharrezkoa den zuzendariordetzako eta buruzagitzako postuen kasuan.
Guztizko zenbaketatik, lan egindako egun naturaletan oinarrituta, hilabetea baino gutxiagoko denbora-soberakinak baztertuko dira. Honetarako, hilabetetzat 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.
Prestakuntza, irakaskuntza eta ezagutzaren hedapena: gehienez 14,50 puntu.
Etengabeko eta graduondoko prestakuntza (gehienez 10 puntu):
Graduondoko prestakuntza:
Ikertzeko nahikotasuna/Diploma ikasketa aurreratuak: puntu 1.
Unibertsitate-aditua: 2 puntu.
Unibertsitate-masterra: 3 puntu.
Doktoretzako gradua: 4 puntu.
Doktorea cum laude: 5 puntu.
Etengabeko prestakuntza: eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten ikastaro berezietara joatea.
Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako eta egiaztatutako ikastaroak bakarrik balioztatuko dira, eta baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa plan baten barrukoak ez badira.
Ez dira puntuatuko ikastaroaren ordu kopurua edo prestakuntza hori eskaini duen herri administrazioak aitortutako kreditu-kopurua jasotzen ez duen egiaztagiriak. Ikastaroaren iraupenaren arabera, puntu hauek emango dira:
(Ikus .PDF)
Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.
Irakaslanak (gehienez 5 puntu):
Fakultateko / Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 0,125 puntu.
Fakultateko / Unibertsitate Eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,0625 puntu.
Kreditatutako tutorea egoiliarrentzako irakaskuntzan, kasua bada, dagokion espezialitatean (urteko): 0,125 puntu.
Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (ordu bakoitzeko): 0,025 puntu.
Jarduera zientifikoak eta ezagutzaren hedapena (gehienez, 5 puntu): eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratzearren, txostenak aurkeztearren, komunikazioak aurkeztearren, hitzaldiak ematearren edo mahai-inguruetan parte hartzearren.
Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,12 puntu.
Espainiako txosten bakoitzeko: 0,25 puntu.
Nazioarteko txosten bakoitzeko: 0,35 puntu.
Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,05 puntu.
Espainiako ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,10 puntu.
Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,20 puntu.
Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,10 puntu.
Espainiako mahai-inguru bakoitzeko: 0,20 puntu.
Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 0,30 puntu.
Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): puntu 1.
Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,50 puntu.
Ingeles, frantses eta/edo alemanaren ezagutzak: gehienez 3 puntu.
Hizkuntza bakoitzeko gehienez 1,5 puntu emango dira, eta guztira gehienez 3 puntu lortu ahalko dira.
Euskararen ezagutza:
Hizkuntz eskakizuna: 5,2 puntu.
Hizkuntz eskakizuna: 2,6 puntu.
Hurrengo titulu hauek Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C-2 mailaren baliokideak dira:
Ingelesa:
Certificate of Proficiency in English (CPE).
PTE General Pearson Test Of English (Level 5).
Trinity Collage ISE 4.
Frantsesa:
Diplôme Approfondi de Langue Française DALF C2 (CIEP).
Diplôme de Hautes Etudes Françaises (DHEF) (AF).
DAFA (Diplôme Approfondi de Français des Affaires).
DFP Affaires C2.
Alemana:
Zentrale Oberstufenprüfung (ZOP).
Kleines Deutsches Sprachdiplom (KDS).
Grosses Deutsches Sprachdiplom (GDS).
Wirtschaftsdeutsche Deutsch (WD).
Hurrengo titulu hauek Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C-1 mailaren baliokideak dira:
Ingelesa:
HEO Gaitasun-maila.
Certificate in Advanced English (CAE).
PTE General Pearson Test Of English (Level 4).
Trinity Collage ISE 3.
BEC Business English Certificate-Cambridge (Higher Good & Exceptional).
Frantsesa:
HEO Gaitasun-maila.
2. DALF.
Diplôme Approfondi de Langue Française DALF C1 (CIEP).
Diplôme Supêrier d´Etudes Française Modernes (DS) (AF).
DSLCF (Diplôme Supêrieur de Langue et Culture Françaises).
DFA2 (Diplôme de Français des Affaires 2).
DFP Affaires C1 (Diplôme de Français Professionnel dans le Monde des Affaires C1).
Alemana:
HEO Gaitasun-maila.
Goethe-Zertifikat C1 (ZMP).
Prüfung Wirtschaftsdeutsch International.
Zentrale Mittelstufenprüfung (ZMP).
Hurrengo titulu hauek Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B-2 mailaren baliokideak dira:
Ingelesa:
HEO Maila Aurreratua.
First Certificate in English (FCE).
PTE General Pearson Test Of English (Level 3).
Trinity Collage ISE 2.
BEC Business English Certificate-Cambridge (Higher Good & Exceptional).
Frantsesa:
HEO Maila Aurreratua.
DELF 2e degré.
Diplôme d`Études en Langue Française DELF B2 (CIEP).
Diplôme de Langue Française (DL) (AF).
DFA1 (Diplôme de Français des Affaires 1).
CFJ (Certificat de Français Juridique).
DFP Affaires B2 (Diplôme de Français Professionnel dans le Monde des Affaires B2).
DFP Juridique B2.
DFP Médical B2.
DFP Secrétariat B2.
Alemana:
HEO Maila Aurreratua.
Goethe-Zertificat B2.
Zertifikat Deutsch.
Zertifikat Deutsch für den Beruf.
Deutsch für den Beruf (ZDFB).
TELC Deutsch B2.
Mittelstufe Deutsch (MD).
TestDaf Niveaustufe Nivel 3.
Hurrengo titulu hauek Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B-1 mailaren baliokideak dira:
Ingelesa:
HEO Tarteko maila.
Preliminary English Test (PET).
PTE General Pearson Test Of English (Level 2).
Trinity Collage ISE 1.
BEC Business English Certificate-Cambridge (Preliminary Good & Exceptional).
Frantsesa:
HEO Tarteko maila.
DELF 1er degré.
Diplôme d`Études en Langue Française DELF B1 (CIEP).
Certificat d´Etudes de Français Pratique 2 (CEFP2) (AF).
CFP2 (Certificat de Français Professionnel 2).
CFS (Certificat de Français du Secrétariat).
CFTH (Certificat de Français du Tourisme et de l´Hôtellerie).
CFST (Certificat de Français Scientifique et Technique).
DFP B1 (Diplôme de Français Professionnel B1).
DFP Secrétariat B1.
DFP Scientifique et Technique B1.
Alemana:
HEO Tarteko maila.
Zertifikat Deutsch (ZD).
Zertifikat Deutsch als Fremdsprache (ZDaF).
TELC Deutsch B1 Beruf.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (6)
- Ikus: 1528/2012 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, onartuen eta baztertuen zerrendak argitaratu eta behin betiko destinoak esleitzen dira Medikuen kategoriako lekualdatze-lehiaketan. Aipatu kategor
- Ikus: 717/2012 EBAZPENA, ekainaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, lekualdaketa-lehiaketako kalifikazio-epaimahaia izendatzeko, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan duten Fakultatibo Mediko eta Tekn
- Lotutako: 387/2016 EBAZPENA, apirilaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusiarena. Honen bidez handitzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 247/2015 Epaia betez, Fakultatibo Mediko eta Teknikoen Talde Profesionaleko Mediku
- Ikus: 1498/2016 EBAZPENA, azaroaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak argitaratzen dituena eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 13ko 387/20
- Ikus: 1529/2012 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, onartuen eta baztertuen zerrendak argitaratu eta behin betiko destinoak esleitzen dira Medikuen kategoriako lekualdatze-lehiaketan. Aipatu kategor
- Lotutako: 117/2016 EBAZPENA, 2016ko apirilaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren 2015eko apirilaren 14ko 247/2015 Epaia betearazten da, honi buruzkoa:


