- EBAZPENA, 2012ko martxoaren 29koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena. Honen bidez, aditzera ematen dira, 2008ko lan-eskaintza publikoan, administrari laguntzaileen kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuko hautatutakoen eta esleitutako lanpostuen behin-behineko hirugarren zerrenda osagarriak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko martxoaren 29koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena. Honen bidez, aditzera ematen dira, 2008ko lan-eskaintza publikoan, administrari laguntzaileen kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuko hautatutakoen eta esleitutako lanpostuen behin-behineko hirugarren zerrenda osagarriak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: HAEE
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 65
- Hurrenkera-zk.: 1514
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/03/29
- Argitaratze-data: 2012/03/29
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak 2010eko apirilaren 16an emandako Aginduaren bidez, oinarri orokorrak onartu ziren 2008ko lan-eskaintza publikoaren ondorioz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean karrerako funtzionario izateko deitutako hautaketa-prozesuetarako.
Administrari laguntzaileen kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan, hautaketa-prozesu horretako hirugarren itzulian behin betiko hautatu ziren eta eskatutako agiriak horretarako emandako epean aurkeztu zituzten langileak karrerako funtzionario izendatzeko agindua argitaratu zen 2012ko otsailaren 23an.
Karrerako funtzionario izendatutako izangaiei esleitutako lanpostuak jabetzan hartzeko eman zitzaien epea iraganda, ikusi da izangaietako batzuek eszedentzia-egoeran egotea eskatu dutela, baina esleitutako lanpostua gordetzeko aukerarik ematen ez duten modalitateren batean.
Hautaketa-prozesuaren oinarri orokorrek 2.2.b) atalean xedatzen dutenez, kasu horietan, plaza gordetzeko aukerarik gabe eszedentzian dauden pertsonek hutsik utzi dituzten plazak esleitu behar dira.
Hori dela-eta, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak hirugarren idazki bat igorri dio Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari, zehaztuz zein diren 2008ko enplegu publikorako eskaintzaren hautaketa-prozesuan administrari laguntzaileen kidegoan karrerako funtzionario izendatu ziren baina esleitu zitzaien lanpostua gordetzeko aukerarik ematen ez duen eszedentzian deklaratu diren pertsonak.
Halaber, administrari laguntzaileen kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuko epaimahaiak hutsik dauden plazak esleitu dizkie dagokien izangaiei, betiere hautaketa-prozesua gainditu dutenen behin betiko zerrendako puntuazio-hurrenkeraren arabera, eta 8.10 oinarriak ezarritako irizpideetan agintzen den bezala. Beraz, bete gabe geratu diren plaza adina izangai hautatu ditu epaimahaiak.
Behin hori eginda, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak agindua eman behar du hautatutakoen eta esleitutako lanpostuen behin-behineko hirugarren zerrenda osagarria argitaratzeko, eta hamar egun balioduneko epea egongo da zerrenda horren aurka erreklamazioak aurkezteko.
Guzti hori kontuan hartuta,
Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 29a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARIA ENCARNACIÓN ECHAZARRA HUGUET.
(Ikus .PDF)


