Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko martxoaren 30ekoa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, kanpoko euskal gizatalde eta etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak esleitzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko martxoaren 30ekoa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, kanpoko euskal gizatalde eta etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak esleitzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 86
  • Hurrenkera-zk.: 1975
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/03/30
  • Argitaratze-data: 2012/05/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Instituzional; Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Uztailaren 26ko 172/2011 Dekretuaren bitartez, kanpoko euskal gizatalde eta etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak arautu ziren. Dekretu horren 12. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak 2011ko azaroaren 23ko Ebazpena eman zuen kanpoko euskal gizatalde eta etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko lau bekaren deialdia egiteko.

Uztailaren 26ko 172/2011 Dekretuaren 6. artikuluaren bidez sortutako Hautaketa Batzordeak esleipen proposamena egin du, dekretu horren 9. eta 10. artikuluei jarraikiz. Deialdiaren ebazpenean izendatu ziren Hautaketa Batzordeko kideak.

Hori guztia ikusita, hauxe

Lehenengoa. I. eranskinean zehaztutako pertsonek aurkeztutako eskabideak ez onartzea beka horiek emateko hautaketa prozesuan parte hartzeko, bertan adierazitako arrazoiengatik.

Bigarrena. II. eranskinean jasotako pertsonei esleitzea kanpoko euskal gizatalde eta etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak.

Hirugarrena. III. eranskinean zehazten diren pertsonei beka ukatzea, bertan adierazitako arrazoiengatik.

Laugarrena. IV. eranskinean jasotako pertsonak ordezko izendatzea, lortutako puntuazioaren hurrenkeran.

Bosgarrena. Bekadun guztiek 2012ko maiatzaren 2an ekingo diote bekaldiari.

Seigarrena. Ebazpen honek administrazio-bideari amaiera ematen dio; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 30a.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

GUILLERMO ECHENIQUE GONZÁLEZ.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik