Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko martxoaren 30ekoa, Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratu egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza sektorearentzako laguntzen deialdia egin zuen Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko maiatzaren 23ko Aginduaren babespean 2011ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko martxoaren 30ekoa, Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratu egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza sektorearentzako laguntzen deialdia egin zuen Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko maiatzaren 23ko Aginduaren babespean 2011ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 106
  • Hurrenkera-zk.: 2440
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/03/30
  • Argitaratze-data: 2012/05/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza sektorearentzako laguntzen 2011ko deialdia egiteko Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko maiatzaren 23ko Aginduan ezarritakoarekin bat etorrita, laguntzak modu ordenatuan esleituko zaizkie agindu honetan xedatutakoa betetzen duten eskatzaileei, espedientea osorik bete den unearen arabera eta lehiaketaren teknikara jo gabe. Nolanahi ere, kontuan izango dira hautatutako irizpide objektiboak aplikatzean lortutako ehunekoak, laguntza-motaren arabera.

Aipatutako aginduan xedaturikoa betez, eta onuradun bakoitzari ebazpena banan-banan jakinarazi behar bazaio ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da agindu horren babesean emandako laguntzen onuradunen zerrenda.

Horregatik guztiagatik, hau

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza sektorearentzako laguntzen deialdia egin zuen Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko maiatzaren 23ko Aginduaren bidez deitutako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, denek jakin dezaten (zerrenda eranskinean dago).

Bigarrena. Ebazpen honen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko dute Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aurrean. Horretarako, hilabeteko epea egongo da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 30a.

Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordea,

JUAN RAMÓN AZKUE MANTEROLA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.