Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko martxoaren 30ekoa, Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordearena, zeinen bidez argitaratu egiten baita Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2007ko abuztuaren 20ko Aginduaren babespean 2007. ekitaldian esleitutako diru-laguntzen onuradunen zerrenda (Agindu horren bidez, Kontseiluaren 2006ko uztailaren 27ko 1198/2006 Erregelamenduan 2007. ekitaldirako jasotako zenbait laguntzetarako deia egiten da). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko martxoaren 30ekoa, Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordearena, zeinen bidez argitaratu egiten baita Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2007ko abuztuaren 20ko Aginduaren babespean 2007. ekitaldian esleitutako diru-laguntzen onuradunen zerrenda (Agindu horren bidez, Kontseiluaren 2006ko uztailaren 27ko 1198/2006 Erregelamenduan 2007. ekitaldirako jasotako zenbait laguntzetarako deia egiten da).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 184
  • Hurrenkera-zk.: 4209
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/03/30
  • Argitaratze-data: 2012/09/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2007ko abuztuaren 20ko Aginduaren bidez Kontseiluaren 2006ko uztailaren 27ko 1198/2006 Erregelamenduan 2007. ekitaldirako jasotako zenbait laguntzetarako deia egiten da. Agindu horretan ezarritakoaren arabera, ebazpenak onuradun guztiei eman eta jakinarazi zitzaizkien, laguntzak esleitzeko prozedurarekin bat etorriz, laguntzak modu ordenatuan esleitzeko prozeduaren arabera, espedientea aurkezteko momentua aintzat hartuz eta lehiaketa-teknikara jo gabe. Nolanahi ere, kontuan izango dira hautatutako irizpide objektiboak aplikatzean lortutako ehunekoak, laguntza-motaren arabera.

Agindu horretan xedatutakoa betez, eta laguntzei buruzko banakako jakinarazpena kontuan hartuta, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da agindu honen babesean esleitutako laguntzen onuradun-zerrenda.

Horiek horrela, honako hau

Lehenengoa. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2007ko abuztuaren 20ko Aginduaren babespean 2007. ekitaldian esleitutako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, jende orok horren berri izan dezan. Agindu horren bidez, Kontseiluaren 2006ko uztailaren 27ko 1198/2006 Erregelamenduan 2007. ekitaldirako jasotako zenbait laguntzetarako deia egiten da.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuari hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 30a.

Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordea,

JUAN RAMÓN AZKUE MANTEROLA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik