- EBAZPENA, 2012ko apirilaren 2koa, Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariarena, IEFPS Elorrieta-Erreka Mari GBLHI erakundeari zenbait arlotako espezialitateetan Profesional Baimenduak Prestatzeko Onetsitako Erakunde gisa aritzeko baimena berritzen eta handiagotzen diona. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko apirilaren 2koa, Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariarena, IEFPS Elorrieta-Erreka Mari GBLHI erakundeari zenbait arlotako espezialitateetan Profesional Baimenduak Prestatzeko Onetsitako Erakunde gisa aritzeko baimena berritzen eta handiagotzen diona.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 97
- Hurrenkera-zk.: 2206
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/04/02
- Argitaratze-data: 2012/05/18
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria
Testu legala
Esp.zk./Gaia: SEG/03112
Bat. Energia eta Meategien zuzendariaren 2006ko martxoaren 27ko eta Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariaren 2007ko irailaren 12ko Ebazpenen bitartez «Elorrieta-Errekamari» Goi Mailako Lanbide Heziketako Berariazko Ikastetxea (aurrerantzean, IEFPS Elorrieta Erreka Mari GBLHI) zenbait arlotako espezialitateetan profesional baimenduak prestatzeko onetsitako erakunde gisa aritzeko onetsi zen.
Bi. IEFPS Elorrieta Erreka Mari GBLHI ordezkatuz, 2012ko otsailaren 23an, Ikastetxearen baimena luzatzeko eta ikastaroak eman ahal izateko espezialitate kopurua handitzeko baimena eskatu zen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Ordezkaritzan. Guztira, honako espezialitate hauek eskatzen dira:
Eraikinetako Instalazio Termikoak.
Iturgintza.
Edozein kargatako hozgarri fluordunetako hozte-sistemak dituzten ekipoen manipulazioa (Oinarrizko ikastaroa eta PF-1en eta PF-2ren osagarria).
3 kg-tik beherako kargako hozgarri fluordunetako hozte-sistemak dituzten ekipoen manipulazioa (Oinarrizko ikastaroa eta PF-3ren eta PF-4ren osagarria).
Hiru. Eskaera horrekin batera, industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitako baldintzak eta betebeharrak bete dituela egiaztatzen duen dokumentazioa ere aurkeztu zuen. Zehazkiago, honako hauek aurkeztu zituen:
Erakundea identifikatzeko datuak; erakundearen egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan dago: Agirre Lehendakariaren kalea 184, 48015 Bilbao.
Dagozkion prestakuntza-ekintzak egin ahal izateko erakundeak dituen giza baliabideen eta baliabide teknikoen deskribapena.
Gauzatuko diren ikastaroen zehaztapena, aurreikusitako ikasgai-zerrendak, metodologia, antolakuntza, eta ebaluazio-sistemak zehaztuz.
Lau. Aurkeztutako dokumentazioa Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak Bizkaian duen Lurralde Ordezkaritzako zerbitzu teknikoek aztertu ondoren, 2012ko martxoaren 9an, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak Bizkaian duen lurralde-ordezkariak erakunde baimendu gisa onesteko baimena berritzearen eta espezialitate kopurua handitzearen aldeko txostena eman zuen IEFPS Elorrieta Erreka Mari GBLHI Institutuak egindako eskaera aintzat hartuta.
Espediente horri ebazpena emateko, honako hauek kontuan hartu eta horiei buruzko aipamena egin beharko da:
OINARRI JURIDIKOAK
Bat. Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariari dagokio Ebazpen hau ematea, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Egitura Organiko eta Funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Bi. Gas fluordunak eta horietan oinarritutako ekipoen merkaturatzea eta manipulazioa ez ezik, horiek erabiltzen dituzten profesionalen ziurtagiria ere arautzen dituen ekainaren 16ko 795/2010 Errege Dekretuaren 8.2 artikuluan ahalbidetzen da administrazio eskudunak baimendutako zentroek eman eta ebaluatu ahal izatea aintzat hartzen duen espezialitateren batean ziurtagiri pertsonala lortzeko behar den prestakuntza-programa.
Hiru. Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoaren arabera izapidetu da espediente hau.
Lau. Era berean, egiaztatuta geratzen da IEFPS Elorrieta Erreka Mari GBLHI Institutuak 22. artikuluan ezarritako instalazioak dituela, baita 63/2006 Dekretuaren 25. artikuluan gutxieneko gisa eskatzen diren giza baliabideak eta baliabide teknikoak eta ikastaroaren edukiak ere; dena den, instalazioek Bizkaiko Lurralde Historikoan egon behar dute.
Bost. Martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraiki, beharrezko egiaztapen-dokumentazioa aurkeztu du erakunde eskatzaileak.
Adierazi diren lege-xedapenak eta oro har aplikagarriak izaki horiekin bat datozen gainerako arauak aztertuta, honako hau
IEFPS Elorrieta Erreka Mari GBLHI Institutuari baimena berritzea, profesional baimenduak prestatzeko onetsitako erakunde gisa, eta prestakuntza-ekintzak gauza daitezkeen espezialitateen kopurua handitzea. Aipatutako espezialitateak honako hauek dira:
Eraikinetako Instalazio Termikoak.
Iturgintza.
Edozein kargatako hozgarri fluordunetako hozte-sistemak dituzten ekipoen manipulazioa (Oinarrizko ikastaroa eta PF-1en eta PF-2ren osagarria).
3 kg-tik beherako kargako hozgarri fluordunetako hozte-sistemak dituzten ekipoen manipulazioa (Oinarrizko ikastaroa eta PF-3ren eta PF-4ren osagarria).
Erakunde hori Profesional Baimenduak Prestatzeko Onetsitako Erakundeen Erregistro Berezian inskriba dadila xedatzea. Honako erregistro-zenbaki hau izango du: REFPA, A-0056.
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Bizkaiko Lurralde Historikoan finkatuta dauden egiaztatutako instalazioetan ikastaroak emateko baimena du erakunde horrek. Ikastaroak beste instalazio batzuetan eman nahi baditu, nahitaezko baimena eskatu beharko du eskumeneko Lurralde Ordezkaritzan; nolanahi ere, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzen dituela egiaztatu beharko du ezinbestean.
Onetsitako erakunde orok bete beharko ditu legezko xedapenek eta arautegi-xedapenek ezartzen dituzten aplikatzeko betebeharrak; bereziki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoak.
Onetsitako erakundearen kalifikazioa galduko da, baldin eta bete gabe uzten baditu 63/2006 Dekretuan xedatutako betebeharrak eta konpromisoak eta hura garatzen duten arauak.
Ebazpen honen aurka Gora jotzeko Errekurtsoa jar dakioke Industria eta Energiako sailburuordeari jakinarazten denetik hilabeteko epearen barruan. Hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan azaltzen denari jarraiki.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 2a.
Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendaria,
YOLANDA LÓPEZ FERNÁNDEZ.


