- EBAZPENA, 2012ko apirilaren 2koa, Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariarena; honen bitartez, IES Construcción Bizkaia BHI zentroaren baimena berritzen da Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Onetsitako Erakunde gisa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko apirilaren 2koa, Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariarena; honen bitartez, IES Construcción Bizkaia BHI zentroaren baimena berritzen da Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Onetsitako Erakunde gisa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 97
- Hurrenkera-zk.: 2207
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/04/02
- Argitaratze-data: 2012/05/18
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Industria
Testu legala
Esp. zk./Gaia: SEG/03012.
Bat. Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendariaren 2004ko urtarrilaren 27ko ebazpen bidez, IES Construcción Bizkaia BHI zentroa dorre-garabien espezialitatean baimendutako profesionalak prestatzeko onetsitako erakunde gisa onetsi zen. Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariaren 2007ko uztailaren 16ko ebazpen bidez, hasiera batean emandako baimena berritu zen.
Bi. 2012ko otsailaren 9an, IES Construcción Bizkaia BHI zentroko ordezkaritzak profesionalak prestatzeko onetsitako erakunde gisa berritzeko eskaera aurkeztu zuen, egiaztatuta zegoen espezialitateari zegokionez, hots, dorre-garabien operadorearen espezialitateari.
Hiru. Eskaera horrekin batera, Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. Kapituluan aurreikusitako baldintzak eta betebeharrak bete dituela egiaztatzen duen dokumentazioa ere aurkeztu zuen. Zehazkiago, honako hauek aurkeztu zituen:
Erakundearen identifikazio-datuak; erakundearen egoitza honako helbide honetan dago: El Progreso, z/g (48003) Ollargan Arrigorriaga.
Dagozkion prestakuntza-ekintzak egin ahal izateko erakundeak dituen giza baliabideen ezaugarrien deskribapena.
Gauzatuko diren ikastaroen zehaztapena, aurreikusitako ikasgai-zerrendak, metodologia, antolakuntza, eta ebaluazio-sistemak zehaztuz.
Lau. IES Construcción Bizkaia BHI zentroaren eskaerari dagokionez, 2012ko martxoaren 7an, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak zentro hori onetsitako erakunde gisako baimena berritzearen aldeko txostena eman zuen.
Espedienteari ebazpena emateko, honako hauek kontuan hartu eta horiei buruzko aipamena egin beharko da:
OINARRI JURIDIKOAK
Bat. Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariari dagokio Ebazpen hau ematea, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Egitura Organikoa eta Funtzionala ezartzen duen urriaren 11ko 284/2005 Dekretuaren 20. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Bi. Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 26. artikuluan ezarritakoaren arabera, prestakuntza-ikastaroak emateko gaur egun onetsita dauden erakundeek baimena 5 urtean behin berritu behar dute, Dekretu horren 25. artikuluan ezarritako baldintzak eta betebeharrak bete dituztela egiaztatu ondoren.
Hiru. Hori dela-eta, eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioaren arabera, egiaztatuta dago IES Construcción Bizkaia BHI zentroak gutxienez adierazitako Dekretuaren 22. artikuluan gutxieneko gisa eskatutako instalazioak dituela onetsitako erakunde gisa egiaztatzeko, eta instalazio horiek Bizkaiko Lurralde Historikoan daudela.
Lau. Bestalde, erakunde eskatzaileak ekainaren 27ko 836/2003 Errege Dekretuaren (obretarako edo bestelako aplikazioetarako dorre-garabiei dagokienez, jasogailuen eta mantentzegailuen Erregelamenduko «MIE-AEM 2» Jarraibide tekniko osagarri berria onartzen du Dekretu horrek) VI. eranskineko 5. puntuan jasotako baldintzak betetzen dituela ziurtatu da.
Bost. Azken batean, adierazitako martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoaren arabera izapidetu da prozedura eta era berean, Dekretu horren 25. artikuluan bildutako egiaztatzeko nahikoa agiri aurkeztu ditu erakunde eskatzaileak.
Adierazi diren lege-xedapenak eta oro har aplikagarriak izaki horiekin bat datozen gainerako arauak aztertuta, honako hau
Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoaren arabera, Amurrioko IES Construcción Bizkaia BHI zentroari Baimendutako Profesionalak Prestatzeko onetsitako erakunde gisa berritzea honako espezialitate honetan:
Dorre-garabien operadorea.
Erakunde hori Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Onetsitako Erakundeen Erregistro Berezian erregistra dadila xedatzea, REFPA 35 erregistro-zenbakiarekin.
Bizkaiko Lurralde Historikoan finkatuta dauden egiaztatutako instalazioetan ikastaroak emateko baimena du Erakunde horrek. Ikastaroak beste instalazio batzuetan eman nahi baditu, nahitaezko baimena eskatu beharko du eskumeneko Lurralde Ordezkaritzan; nolanahi ere, instalazio horiek martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan aurreikusitako gutxieneko baldintzak betetzen dituztela egiaztatu beharko du ezinbestean.
Onetsitako erakunde orok bete beharko ditu legezko xedapenek eta arautegi-xedapenek ezartzen dituzten aplikatzeko betebeharrak; bereziki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoak.
Onetsitako erakundeek galdu egingo dute Onetsitako Erakundeen kalifikazioa, baldin eta bete gabe uzten badituzte adierazitako Dekretuan xedatutako betebeharrak eta konpromisoak edo aplikatu behar diren bestelako arauak.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industria eta Energiako sailburuordeari jakinarazten denetik hilabeteko epearen barruan. Hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan azaltzen denari jarraiki.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 2a.
Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendaria,
YOLANDA LÓPEZ FERNÁNDEZ.


