Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko apirilaren 16koa, Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendariarena, azaroaren 23ko 230/2004 Dekretuaren babesean 2011ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitara ematekoa. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza Teknologikoa sustatu zen (Ikerketa programa). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko apirilaren 16koa, Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendariarena, azaroaren 23ko 230/2004 Dekretuaren babesean 2011ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitara ematekoa. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza Teknologikoa sustatu zen (Ikerketa programa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 108
  • Hurrenkera-zk.: 2499
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/04/16
  • Argitaratze-data: 2012/06/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2011ko martxoaren 2ko Aginduak azaroaren 23ko 230/2004 Dekretuan aurreikusitako laguntzen (aurrerakin itzulgarriak) 2011ko ekitaldiko deialdia egin zuen. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza Teknologikoa sustatu zen (Ikerketa programa).

Aurkeztutako eskabideak Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek ebaluatu zituzten eta, aipatutako 230/2004 Dekretuko 11.4 artikuluan ezarritako irizpideen arabera proiektu bakoitzaren bideragarritasun tekniko eta ekonomikoari buruz egin zuten txostena ikusita, aurrerakin itzulgarriak esleitu ziren kasuan kasuko emate ebazpenaren bidez.

Aipatutako dekretuaren 12.4 artikuluak xedatutakoa betez, Ebazpenak banan-banan jakinarazteaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratu behar da esleitutako aurrerakin itzulgarrien onuradunen zerrenda.

Hori guztia dela eta, ondokoa

Lehenengoa. Argitara ematea azaroaren 23ko 230/2004 Dekretuaren babesean 2011ko ekitaldian emandako aurrerakin itzulgarrien onuradunen zerrenda, denek bere berri izan dezaten. Ebazpen honen eranskinean dago zerrenda. Aipatutako dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza Teknologikoa sustatu zen (Ikerketa programa).

Bigarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 16a.

Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendaria,

AMAIA BARRENA TELLERÍA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.