- EBAZPENA, 2012ko apirilaren 18koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariarena, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, eta Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendariarena, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren 2011ko apirilaren 4ko Aginduaren babesean 20011ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitara emateko dena. Agindu horren bidez, irailaren 30eko 229/2003 Dekretuan ezarritako esparruaren barruan araututako diru-laguntzetarako deialdia egin zen. De - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko apirilaren 18koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariarena, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, eta Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendariarena, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren 2011ko apirilaren 4ko Aginduaren babesean 20011ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitara emateko dena. Agindu horren bidez, irailaren 30eko 229/2003 Dekretuan ezarritako esparruaren barruan araututako diru-laguntzetarako deialdia egin zen. De
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 106
- Hurrenkera-zk.: 2442
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/04/18
- Argitaratze-data: 2012/05/31
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Ekonomia
Testu legala
Irailaren 30eko 229/2003 Dekretuaren («Elkarteak» programa) helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko landa-garapen eta mendi-nekazaritzako elkarte eta federazioei nahiz nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresaburuenei zuzendutako diru-laguntzak emateko araubidea arautzea.
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren 2010eko uztailaren 14ko Aginduaren bidez, irailaren 30eko 229/2003 Dekretuan ezarritako esparruaren barruko laguntzen deialdia argitara eman zen («Elkarteak» programa).
229/2003 Dekretuko 8.4 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, aurreikusitako laguntzen ebazpen bakoitza banan-banan jakinarazi behar bada ere, horretaz gain, dagokion alorreko zuzendariaren ebazpen bat argitaratu behar da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, dekretu horren babesean emandako diru-laguntza guztien eta horien onuradunen zerrendarekin.
Hori guztia dela eta, honako hau
Lehenengoa. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren 2011ko apirilaren 4ko Aginduaren babesean 2011ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, denek HAREN berri izan dezaten. Agindu horren bidez, irailaren 30eko 229/2007 Dekretuan ezarritako esparruaren barruan araututako diru-laguntzetarako 2007ko ekitaldiko deialdia argitaratu zen. Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko landa-garapen eta mendi-nekazaritzako elkarte eta federazioei nahiz nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresaburuenei zuzendutako laguntzak arautu zituen («Elkarteak» programa). Aipatutako zerrenda ebazpen honen eranskinean dator.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritza eta Landa Gerapeneko sailburuordeari edo, hala badagokio, Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 18a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
MARÍA PILAR SANTAMARÍA MARTÍNEZ.
(Ikus .PDF)


