- EBAZPENA, 2012ko apirilaren 20koa, Langileria Kudeatzeko zuzendariarena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko otsailaren 10eko Aginduan deitutako hautaketa-prozeduran -programazio didaktikoa ez aurkezteagatik- kanpoan utzitako izangaien behin-behineko zerrenda onartzen duena. Agindua Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako ira - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko apirilaren 20koa, Langileria Kudeatzeko zuzendariarena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko otsailaren 10eko Aginduan deitutako hautaketa-prozeduran -programazio didaktikoa ez aurkezteagatik- kanpoan utzitako izangaien behin-behineko zerrenda onartzen duena. Agindua Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako ira
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 79
- Hurrenkera-zk.: 1801
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/04/20
- Argitaratze-data: 2012/04/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Funtzio publikoa
Testu legala
Lehenengoa. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko otsailaren 10eko Aginduaren bidez (2012ko otsailaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria), dei egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedurarako.
Bigarrena. 2012ko otsailaren 10eko Agindu horretan, 7.1 oinarrian, adierazten da 2012ko martxoaren 19a eta 30a bitartean (eguerdiko 12:00ak arte), izangaiek programazio didaktikoa entregatu beharko dutela (txanda librearentzat eta ezinduei erreserbaturikoentzat, eta talde bereko beste kidego batzuetara eta kidego horietako destino osagarrien mailetara sartzeko txandakoentzat, beti ere azken txanda honetan jatorrizko kidegoan duen espezialitate bera lortu nahi badu).
Halaber, entregatzeko era eta entrega non egiteko Interneteko helbidea adierazten da.
Hirugarrena. Deialdiaren 7.1 oinarrian xedatutakoari jarraiki, programazio didaktikoa epearen barruan, edo aipatutako Interneteko helbidean, edo formatu elektronikoren batean aurkezten ez bada, ezingo da prozesu horretan jarraitu, eta, ondorioz, izangaia berehala baztertuko da hautaketa-prozeduratik.
Laugarrena. Programazio didaktikoa ezarritako epearen barruan eta aipatutako Interneteko helbidean, eta formatu elektronikoetan aurkeztu ez duten izangaiak badirela egiaztatu da (derrigorrez aurkeztu behar zutenen kasuan).
Hori guztia dela eta, hau
Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 20a.
Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,
JUAN MANUEL ARAMENDI ARTEAGA.


