Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko apirilaren 24koa, Kiroletako zuzendariarena, Arraunketako Euskal Federakuntzaren estatutuetan egindako aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko apirilaren 24koa, Kiroletako zuzendariarena, Arraunketako Euskal Federakuntzaren estatutuetan egindako aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 108
  • Hurrenkera-zk.: 2500
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/04/24
  • Argitaratze-data: 2012/06/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Arraunketako Euskal Federakuntza 1985-05-06an inskribatu zen EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan (erregistro-zenbakia: 13). Federazioaren estatutuak berriro erredaktatu dira orain.

Arraunketako Euskal Federakuntzak, 2011ko maiatzaren 11n egindako Ezohiko Batzar Orokorrean estatutuak aldatzea onartu zuen eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.

Aldaketa hori bat dator urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz,

Lehenengoa. Arraunketako Euskal Federakuntzaren Estatutuen 3. artikuluan egindako aldaketa onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Artikulu hori honela idatzita gelditzen da:

Bigarrena. Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.

Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena. Ebazpen honen aurka, administrazio-bidea amaitzen baitu, aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez dakioke Kiroletako zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, jakinarazten den egunetik bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 24a.

Kiroletako zuzendaria,

JUAN FRANCISCO MUTILOA ALDAZABAL.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik