- EBAZPENA, 2012ko apirilaren 26koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko 2012ko bekak eman eta ukatzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko apirilaren 26koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko 2012ko bekak eman eta ukatzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Emakumearen Euskal Erakundea
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 103
- Hurrenkera-zk.: 2355
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/04/26
- Argitaratze-data: 2012/05/28
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa
Testu legala
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2011ko abenduaren 12ko Ebazpenaren bidez, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko hiru beketarako deia egin zen 2012rako (2011ko abenduaren 28ko EHAA, 245. zenbakia).
Ebazpen horren 11. artikuluan ezartzen denez, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak ebazpen adierazi bat hartuko du bekak emateko eta ukatzeko, eta ebazpena banan-banan jakinarazteaz gain, emandako beken zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Ebazpenaren 9.5 artikuluan ezartzen da Hautaketa Batzordeak ordezkoen zerrenda bat ere proposatu dezakeela, pertsona edo talde onuradunek uko egiten dutenerako.
Adierazitakoagatik, Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, hau
Lehenengoa. Berdintasunaren alorreko ikerlanetarako 3 beka ematea 2012an. Ebazpen honen eranskinetan jasotzen dira beka mota bakoitzaren onuradunak. Beka hogeita hiru mila hirurehun eta hogeita hamahiru (23.333) eurokoa izango da pertsona edo talde onuradun bakoitzarentzat.
Bigarrena. Berdintasunaren alorreko 2012ko ikerlanetarako beken ordezkoak izendatzea. I., II. eta III. eranskinetan aipatzen dira, bakoitzari dagokion hurrenkeraren arabera.
Hirugarrena. Berdintasunaren alorreko 2012ko ikerlanetarako bekak ukatzea eranskinetan jasotakoei, adierazten diren arrazoiengatik.
Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.
Bosgarrena. Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Ebazpenaren aurka interesatuek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 26a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA SILVESTRE CABRERA.
(Ikus .PDF)


