Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko apirilaren 27koa, «Herrera eta Galtzarabordako geltokien artean burdinbidea bikoizteko eta Altza-Pasaian geltoki berria egiteari buruzko informazio-azterlana» behin betiko onartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko apirilaren 27koa, «Herrera eta Galtzarabordako geltokien artean burdinbidea bikoizteko eta Altza-Pasaian geltoki berria egiteari buruzko informazio-azterlana» behin betiko onartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 114
  • Hurrenkera-zk.: 2669
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/04/27
  • Argitaratze-data: 2012/06/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Garraio eta herri lanak; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2011ko irailaren 1eko Aginduaren bidez, behin-behinean onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sarearen Lurraldearen Arloko Planaren barruan Gipuzkoarako egindako aldaketa: Altza auzoan (Donostia) geltoki berria egitea, eta Pasaiako geltokia, egingo den traza berriaren arabera, beste leku batean eta lurpean jartzea.

Konponbide horrek Donostia-San Sebastián, Pasaia eta Errenteriako udalerriak hartzen ditu, eta «Donostialdeko metro» izeneko garraio-sistemaren zati izango da.

Herrera, Galtzaraborda eta Altzako geltokien artean burdinbidea bikoizteko eta Altza-Pasaiako geltoki berria egiteko informazio-azterlan honen xedea da trazadurarik onena zein den eta Altza auzoari eta Pasaia udalerriari zerbitzua eskaintzeko geltokiak jartzeko lekurik onenak zein diren zehaztu eta hautatzea.

Informazio-azterlana eta ingurumen-inpaktuaren gaineko azterlana jendaurrean jarri dira. Horretarako, Herri Lan eta Garraioetako sailburuordearen 2010eko irailaren 22ko Ebazpena 2010eko azaroaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (225. zk.) eta 2010eko azaroaren 23ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, eta, halaber, Donostiako, Pasaiako eta Errenteriako Udalen iragarki-tauletan jarri zen hogeita hamar egun balioduneko epean, betiere Trenbideen Sektoreari buruzko Erregelamenduko 10.5 artikuluan ezarritakoari jarraituz, eta Proiektuen ingurumen-inpaktua ebaluatzeko Legearen testu bategina onesten duen urtarrilaren 11ko Legegintzako 1/2008 Errege Dekretuaren 9. artikulua betez.

Informazio publikoa emateko izapidean, alegazio eta iradokizun desberdinak aurkeztu dira. Horiek aztertu ondoren, hala behar zenean aintzat hartu dira, banan-banan eman zaien erantzunetan jasota dagoen bezala.

Ingurumeneko sailburuordearen 2012ko martxoaren 22ko Ebazpenaren bidez, proiektuaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena aldekoa egin zen; adierazpen horretan, gainera, eraikitze-proiektua gauzatzeko zenbait baldintza ezarri, eta obrak egiteko eta zerbitzua ustiatzeko zenbait babes-neurri eta neurri zuzentzaile finkatu ziren.

Dokumentuari onespen teknikoa eta behin-behinekoa eman zaio gaurko ebazpen baten bidez, Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzako teknikariek proiektua ikuskatu eta haren aldeko txostena eman baitute; teknikariek egiaztatu dutenez, proiektua teknikoki zuzena da eta bete egiten ditu trenbideen arloko legeria espezifikoa eta, bereziki, Trenbideen Sektoreari buruzko Erregelamenduaren 9. eta 10. artikuluak.

Organo honek eskumena dauka Jaurlaritzaren Kontseiluarentzat gordeta ez dauden trenbide-sareko proiektuak idatzi eta onartzeko, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren 15.1.e) artikuluaren arabera (dekretu hori azaroaren 30eko 328/2010 Dekretuaren bidez aldatu zen).

Beraz, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusirik, honako hau

Lehenengoa. Behin betiko onartzea «Herrera eta Galtzarabordako geltokien artean burdinbidea bikoizteko eta Altza-Pasaian geltoki berria egiteari buruzko informazio-azterlana», bai eta jendaurreko informazio eta entzunaldi-espedientea ere.

Bigarrena. Ingurumeneko sailburuordeak 2012ko martxoaren 22ko Ebazpen bidez emandako ingurumen-inpaktuaren gaineko deklarazioan jaso diren preskripzioak aintzat hartu beharko dira onartutako irtenbidea garatuko duten ondorengo eraikitze-proiektuetan.

Agindu honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera. Horretarako, idatzi bat helarazi beharko diote organo honi edo Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 27a.

Garraio eta Herri Lanetako sailburuordea,

ERNESTO JOSÉ GASCO GONZALO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik