Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko apirilaren 30ekoa, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendariarena. Ebazpen honen bidez batera argitaratzen dira 2012 urterako lehiaketa arrunterako deialdiak, Euskal Autonomia Erkidegoko estatu gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko apirilaren 30ekoa, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendariarena. Ebazpen honen bidez batera argitaratzen dira 2012 urterako lehiaketa arrunterako deialdiak, Euskal Autonomia Erkidegoko estatu gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 87
  • Hurrenkera-zk.: 1995
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/04/30
  • Argitaratze-data: 2012/05/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatuaren 2007ko apirilaren 12ko 7/2007 Legearen (aurrerantzean EPOE) bigarren xedapen gehigarriak gaitasun nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioen erregimen berria aurreikusten du, eta autonomia-erkidegoei honako eskumenak esleitzen dizkie: bere lurralde-eremuan, lehiaketa arruntaren oinarri erkideak ezartzea; autonomi mailan ezarritako merezimenduetako bakoitzari dagokionez, puntuazio-portzentajea finkatzea; Autonomi Erkidegoko Hizkuntzaren ezaguerari buruzko merezimenduak zehaztea; eta lanpostuaren ezaugarriekin zuzenean lotuta dauden berariazko merezimenduak xedatzea. Era berean, EPOEaren hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko eremuan, tokian tokiko lurralde historikoetako foru-erakundeek edo autonomia erkidegoko instituzio erkideek izango dituztela eskumen horiek; autonomia-erkidegoko arautegiak ezarritakoaren arabera. Azkenik, EPOEaren zazpigarren xedapen iragankorrak xedatzen du Estatu osorako gaikuntza duten Toki Administrazioko Funtzionarioen Eskala egun arautzen duten xedapenek jarraituko dutela indarrean, harik eta funtzionario horien araubide juridikoa dela-eta Estatutu honen bigarren xedapen gehigarria garatzeko arauak onartzen ez diren arte.

Horrela, uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuak, Estatuko gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuen betetzeari buruzkoak, 13. artikuluan ezartzen du Herri Administrazioetarako Ministerioak (gaur, Ogasun eta Herri Administrazioaren Ministerioa), autonomia-erkidegoekin koordinatuta, deialdi bateratuaren eredua onetsiko dituela eta horrekin batera oinarri erkideak. Oinarri horiek eta Toki Entitateek lanpostu bakoitzerako onartzen dituzten oinarri berariazkoek bideratuko dituzte lehiaketa hauek. Horrela, Toki Entitateetako buruek lehiaketa arruntak egiteko deialdiak egingo dituzte, eta, egiteaz batera, tokian tokiko autonomia-erkidegora igorriko dituzte argitaratzeko.

Euskal Autonomia Erkidegokoari dagokionez, 1732/1994 Errege Dekretuaren bosgarren xedapen gehigarriak aurreikusten du Errege Dekretu horren aplikazioa gauzatuko dela Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 bigarren xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz. Xedapen horren zazpigarren paragrafoan ezartzen da Lurralde Historikoetako Foru Erakundeei dagokiela estatu gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko lehiaketen deia egiteko ahalmena, beren lurraldeetarako baino ez direnean, eta bertako lanpostu hutsetarako. Deialdi horiek zein bere Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratzeaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratu ahal izango dira.

Hori guzti hori kontuan hartuta, Lurralde Historikoetako Foru Erakundeek egin eta argitaratu dute 2012 urteko lehiaketa arrunterako deialdia Lurralde Historiko bakoitzean toki erakundeetan estatu mailako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostu hutsak betetzeko.

Adierazitako guztiaren arabera, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 26. artikuluak ematen dizkidan eskumenetaz baliatuz, honako hau

Lehenengoa. Argitaratzea Foru Aldundietako organo eskudunek egindako deialdiak, 2012. urteko lehiaketa arrunterako, Lurralde Historiko bakoitzeko toki erakundeetan estatu mailako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostu hutsak betetzeko. Honako deialdi hauetan daude lehiaketak eraenduko dituzten oinarri komunak eta Toki Entitateek onartu dituzten berariazko oinarriak:

  1. Arabako Lurralde Historikoa: 115/2012 Erabakia, martxoaren 20ko Diputatuen Kontseiluarena. Honen bidez, onartu egiten da 2012ko ohiko lehiaketarako deialdia, Estatuko gaikuntza duten toki administrazioko funtzionarioentzat Arabako Lurralde Historikoan hutsik dauden lanpostuak betetzeko (ALHAO, 41. zk., 2012ko apirilaren 11koa),

  2. Bizkaiko Lurralde Historikoa: Lehendakaritzaren Foru Diputatuaren martxoaren 15eko 1935/2012 Foru Agindua, Bizkaiko Lurralde Historikoko toki erakundeetan estatu mailako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostu hutsak betetzeko 2012 urteko lehiaketa arrunterako deialdia egiteari buruzkoa (BAO, 56. zk., 2012ko martxoaren 20koa).

  3. Gipuzkoako Lurralde Historikoa: Foru Administrazioko eta Funtzio Publikoko Departamentuko Foru Diputatuaren 2012ko martxoaren 14ko Foru Agindua, Estatu mailako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostu hutsak hornitzeko lehiaketa arruntetarako deialdiak egitekoa (GAO 57. zk., 2012ko martxoaren 22koa); hutsen zuzenketa 68. zenbakiko GAOan, 2012ko apirilaren 11koan.

    Bigarrena. Lehiaketetan parte hartzeko eskaera-orriak aurkezteko epea egutegiko hamabost egunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean zenbatzen hasita.

    Hirugarrena. Eskatzen diren betekizunak eta merezimenduak ebazpen honen egunean bete beharko dira.

    Laugarrena. Deialdi hauetan baloratzeko merezimendu orokorrak dira Estatu osorako gaikuntza duten funtzionarioen erregistroan ebazpen honen egunean akreditatuak eta inskribatuak; kontuan hartuko den merezimenduen banan-banako zerrenda da Araubide Juridikoaren Sailburuordetza Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzan (Donostia, 1- 01010 Vitoria-Gasteiz) dagoena. Lehiakideek ezin izango dute beste egiaztagiri gehigarririk aurkeztu, ezta epaimahaiak bestelako balioespenik egin ere.

    Merezimendu orokor hauek ere kontsultatu ahal izango dira ondorengo interneteko helbidean: www.jusap.ejgv.euskadi.net Jardun-arloak atalean, Toki Araubidea azpiatalean

    Bosgarrena. Agindu honen eranskinean jasotzen dira Estatu-mailako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostu hutsak, lehiaketa arrunterako deialdi bidez betetzekoak. Foru Aldundiek egindako deialdietan daude Toki Erakundeek onartu dituzten berariazko oinarriak zeinetan agertzen diren lanpostuen ezaugarriak eta merezimendu bereziak.

    Seigarrena. Lehiaketan parte hartzeko eskaera-orria eta destinoak esleitzeko lehentasun-hurrenkeraren eredua argitaratuta daude Foru Aldundiek egindako deialdietan agertzen diren eranskinetan.

Lehenengoa. Honako ebazpen honetan eta Foru Aldundien deialdietan aurreikusi ez diren gaietan oinarritzat hartuko dira Estatu-mailako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioei buruzko araudian ezarritakoa, eta erabilgarri izan litezkeen gainerako lege edo arau-xedapenak.

Bigarrena. Ebazpen honek ez du bide administratiboa agortzen eta bere aurka gorako errekurtsoa jarri ahal zaio Araubide Juridikoaren sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita, bat etorriz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin, eta uko egin barik errekurtsoa aurkezteko xedez zuzenbidean onartutako edozein bideri.

Hirugarrena. Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluari jarraituz, ukitutako Herri Administrazioek ez dute Ebazpen honen aurka administrazioarekiko errekurtsorik jartzerik izango. Hala ere, Ebazpen hau errekurritu daiteke Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, jakinarazpena jaso eta biharamunean kontatzen hasita, bi hilabeteko epean, 29/1998 Legearen 45. eta hurrengo artikuluen arabera. Halaber, aurretiaz eta epe berean, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzari eskatu ahalko diote Ebazpen hori deuseztatu edo atzera bota dezala, 29/1998 Legearen 44.1 artikuluan ezartzen denaren arabera

Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 30a.

Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendaria,

José Ignacio Pariente de Prada.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik