- Maiatzaren 1eko 172/2012 EBAZPENA, Bilbao Eskualdeko Zuzendari Gerentearena, deialdi publikoa egiten duena Bizkaiko Osasun Barrutiko Bilbao Eskualdeko San Inazioko Lehen Mailako Arretako Unitateko Buru lanpostua hornitzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuMaiatzaren 1eko 172/2012 EBAZPENA, Bilbao Eskualdeko Zuzendari Gerentearena, deialdi publikoa egiten duena Bizkaiko Osasun Barrutiko Bilbao Eskualdeko San Inazioko Lehen Mailako Arretako Unitateko Buru lanpostua hornitzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 116
- Hurrenkera-zk.: 2726
- Xedapen-zk.: 172
- Xedapen-data: 2012/05/01
- Argitaratze-data: 2012/06/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Bilbao Eskualdeko San Inazioko Lehen mailako Arretako Unitate-buruaren lanpostua hutsik dago. Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean, eta Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Zuzendaritza honek lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egitea erabaki du. Hona hemen horretarako
OINARRIAK
Lehenengoa. Bilbao Eskualdeko San Inazioko Lehen Mailako Arretako unitate-buruaren lanpostua, ebazpen honen bidez deitzen dena, Osakidetzako osasun zerbitzuetako erakundeetan lanpostua jabetzan duen pertsonal finkoak (funtzionarioak, estutupekoak edo lan-kontratudunak) eskatu ahal izango du, baldin eta A1/B1 Talde Profesionaletakoak badira eta baldintza hauek betetzen badituzte:
Titulu hauetakoren bat izatea:
Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatura izatea, Familiako eta Komunitateko Medikuntzan espezialitateduna edo Medikuntza Orokorreko Medikuaren eginkizunak betetzeko ezarritako titulu, ziurtagiri edo diplomaren bat izatea, uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren (Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituena) I. eranskinean aurreikusitakoaren arabera, edota Pediatriako espezialitatea izatea.
Unibertsitate-diplomatura Erizaintzan.
Hizkuntza-eskakizuna. 2. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-datarik gabe.
Esperientzia. 4 urteko esperientzia izan beharko dute, A1 eta B1 taldeetako zereginetan.
Bigarrena. Interesdunek Bilboko Eskualdeko Pertsonaleko Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Horretaz gain, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkez ditzakete (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Prozedura Erkideari buruzkoa).
Hirugarrena. Deialdi honetan parte hartu gura duten izangaiek curriculum vitae aurkeztu beharko dute eskabidearekin batera (aplikazio informatikoan beteta dutenek izan ezik), non Lehen Mailako Atentzioko Unitateko Kudeaketaren Memoria-Proiektua txertatuko baita, honako hauek jasoz:
Titulu Akademikoak.
Orain arte betetako lanpostuak.
Lanbidean eta kudeaketa sanitarioan daukaten eskarmentua.
Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.
Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dituzte. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.
Laugarrena. Deialdi hau Gerentzia honen ebazpen bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Bosgarrena. Ebazpen horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Bilbao, 2012ko maiatzaren 1a.
Bilboko Eskualdeko zuzendari gerentea,
JESÚS M.ª LARRAÑAGA GARITANO.


