Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko maiatzaren 3koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Oxford-eko Unibertsitateko St Anthony s College-n ikertzaile bisitarientzat diru-laguntza bat esleitzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko maiatzaren 3koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Oxford-eko Unibertsitateko St Anthony s College-n ikertzaile bisitarientzat diru-laguntza bat esleitzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 127
  • Hurrenkera-zk.: 2979
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/05/03
  • Argitaratze-data: 2012/06/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez Oxford-eko Unibertsitateko St Anthonys College delako zentroan ikertzaile bisitarientzat diru-laguntza bat emateko deia egin zen.

Eskatzaileen ebaluazioa bukatu ondoren, Aukeratze-batzordeak proposatuta eta Oxford-eko Unibertsitateko St Anthonys College-ko Gobernu Kontseiluaren adostasunarekin,

Lehenengoa. Estefanía Jiménez Iglesias andreari Oxford-eko Unibertsitateko St Anthonys College-n ikertzaile bisitari izateko diru-laguntza esleitzea 2012-2013 ikasturterako.

Onuradunak 21.000 euroko diru-laguntza jasoko du 2012-2013 ikasturterako (urtarrila-ekaina), eta honela banatuko da:

Ikertzaile bisitariaren mantenu-gastuak ordaintzeko 16.500 euro: 2.750 euro hileko.

500 euro, ikertzaile bisitariak mintegi bat antolatu eta garatu dezan.

Halaber, 12.189 euroko diru-laguntza emango da St. Anthonys College-k ematen duen laguntza material edo teknikorako (administrazio-laguntza, lan-espazio baten erabilpena, 12 «High Tables»era sartzea, «Combine Common Room» erabiltzea, hall-a erabiltzea). Izan ere, Eusko Jaurlaritzak St. Anthonys College-ri emango dio diru-laguntza hori, hitzartutako lankidetza-hitzarmenean xedatutakoaren arabera.

Halaber, onuradunak istripu eta osasun-laguntza asegurua izango du. Interesatuaren ezkontidea eta 25 urte baino gutxiagoko seme-alabak atzerrira badoaz onuradunarekin, honek eskatuz gero, aseguru hau luzatu ahal izango da eurentzat ere. Aseguru hau baita ere antolamendu juridikoak edozein frogagirien bitartez onartutako izatezko bikoteentzat izango da.

Diru-laguntza ordaintzeko, honela jokatuko da:

  1. St Anthonys College-k hitzartutako hilerokoak ordainduko dizkio ikertzaileari. Lehen hilerokoa Oxford-era iristean ordainduko zaio.

  2. Mintegiak antolatzeak eragindako gastuak ordainduko dizkio ikertzaileari St Anthonys College-k, aldez aurretik azalpen zehatza ikusi eta egiaztagiriak aurkeztu ondoren.

    Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta, beraz, beraren kontra gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 3a.

    Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

    Pedro Luis Arias Ergueta.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik