- EBAZPENA, 2012ko maiatzaren 4koa, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariarena, emakumeen kontrako indarkeria matxistaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako diru-laguntzak arautu eta deialdia egiten duen Aginduaren babesean aurkeztutako eskariak aztertuko dituen Epaimahai kalifikatzailearen osaera argitaratzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko maiatzaren 4koa, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariarena, emakumeen kontrako indarkeria matxistaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako diru-laguntzak arautu eta deialdia egiten duen Aginduaren babesean aurkeztutako eskariak aztertuko dituen Epaimahai kalifikatzailearen osaera argitaratzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 102
- Hurrenkera-zk.: 2322
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/05/04
- Argitaratze-data: 2012/05/25
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Herrizaingoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingoko sailburuak, 2012ko apirilaren 20an, emakumeen kontrako indarkeria matxistaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako diru-laguntzak arautu eta emateko deialdia egin du, 2012ko ekitaldirako. Agindu hori 2012ko apirilaren 23ko EHAAn argitaratu da.
Aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko osatuko den Epaimahai Kalifikatzailearen osaera arautzen du aipatu Aginduaren 11. artikuluak. Epaimahaiak arrazoitutako ebazpen-proposamena emango du, eta Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariari aurkeztuko dio.
Ondorioz, hauxe
Lehenengoa. Emakumeen kontrako indarkeria matxistaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako 2012ko ekitaldiko diru-laguntzen deialdiaren Epaimahaia Kalifikatzaileko kideen izendapena egitea, eta bere osaera argitaratzea.
Bigarrena. Honako hauek dira 2012ko apirilaren 20ko Aginduaren 11.1 artikuluan aratutako Epaimahai kalifikatzaileak honako kide hauek izango ditu:
Batzordeburua:
Ana Aldekoa Arenaza andrea, Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzako teknikaria.
Epaimahaikideak:
Irune Lauzirika Jauregi andrea, Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzako teknikaria.
Begoña Ensunza Campos andrea, Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzako teknikaria.
Idazkaria:
Ana Isabel Garcia Mate, Herrizaingo Saileko Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzako funtzionarioa.
Ebazpen honek ondorioak ekarriko ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 4a.
Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendaria,
Mariola Serrano Argüeso.


