- EBAZPENA, 2012ko maiatzaren 4koa, Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzako eta beste toki-erakunde batzuentzako diru-laguntzak arautu eta deialdia egiten duen Aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko Epaimahai Kalifikatzailearen osaera argitaratzen duena. Diru-laguntza horien xedea da emakumeen kontrako indarkeria matxistaren arloko tokiko protokoloak egitea. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko maiatzaren 4koa, Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzako eta beste toki-erakunde batzuentzako diru-laguntzak arautu eta deialdia egiten duen Aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko Epaimahai Kalifikatzailearen osaera argitaratzen duena. Diru-laguntza horien xedea da emakumeen kontrako indarkeria matxistaren arloko tokiko protokoloak egitea.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 102
- Hurrenkera-zk.: 2323
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/05/04
- Argitaratze-data: 2012/05/25
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Herrizaingoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Herrizaingoko sailburuaren 2012ko apirilaren 20ko Aginduaren bidez (2012ko apirilaren 20ko EHAA, 79. zk.), Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzako eta beste toki-erakunde batzuentzako diru-laguntzak arautu eta deitu dira, emakumeen kontrako indarkeria matxistaren arloan tokiko protokoloak egiteko.
Aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko osatuko den Epaimahai Kalifikatzailearen osaera arautzen du aipatu aginduaren 9. artikuluak. Epaimahaiak arrazoitutako ebazpen-proposamena emango du, eta Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariari aurkeztuko dio.
Ondorioz, hauxe
Lehenengoa. 2012ko ekitaldian Emakumeen kontrako indarkeria matxistaren arloan tokiko protokoloak egiteko deialdia Euskal Autonomia Erkidegoko udalei eta beste toki-erakunde batzuei diru-laguntzak ematekoa ebatziko duen Epaimahai Kalifikatzaileko kideak izendatzea eta bere osaera argitaratzea.
Bigarrena. Honako hauek dira 2012ko apirilaren 20ko Aginduaren 9.1 artikuluaren bidez aratutako Epaimahai Kalifikatzailea osatuko duten kideak:
Batzordeburua:
Irune Lauzirika Jauregi andrea, Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzako teknikaria.
Epaimahaikideak:
Ana Aldekoa Arenaza andrea, Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzako teknikaria.
Begoña Ensunza Campos andrea, Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzako teknikaria.
Idazkaria:
Ana Isabel Garcia Mate andrea, Herrizaingo Saileko Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzako funtzionarioa.
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 4a.
Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendaria,
Mariola Serrano Argüeso.


