Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko maiatzaren 7koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (57/2012 prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak epatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko maiatzaren 7koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (57/2012 prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak epatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 110
  • Hurrenkera-zk.: 2544
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/05/07
  • Argitaratze-data: 2012/06/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (57/2012 prozedura laburtua) aurkeztu da Ertzaintzaren komisario izateko ikastaroan sartzeko hautaketa prozesuaren Epaimahai kalifikatzailearen 2011ko maiatzaren 2ko idazkiaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoaren ustezko gaitzespenaren kontra. Eta, Epaitegiak jatorrizko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzi Eskumenari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoaren bat etorriz, honako hau jakinarazten dut: aipatutako prozeduran interesatuta dauden guztiak euren interes legitimoen defentsan azal daitezela, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Arkauti, 2012ko maiatzaren 7a.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

ELENA MORENO ZALDiBAR.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik