- EBAZPENA, 2012ko maiatzaren 9koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiak bideratu duen Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoan (2210/2011 zenbakiko prozedura arruntekoa) interesa izan lezaketenak epaitzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko maiatzaren 9koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiak bideratu duen Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoan (2210/2011 zenbakiko prozedura arruntekoa) interesa izan lezaketenak epaitzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila; Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 108
- Hurrenkera-zk.: 2494
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/05/09
- Argitaratze-data: 2012/06/04
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (2210/2011 zenbakiko prozedura arruntekoa) aurkeztu da Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2007ko azaroaren 27ko Ebazpenaren aurka aurkeztutako berrikusteko errekurtso bereziaren presuntziozko ezestearen kontra. Azken ebazpen horrek ezetsi egiten du Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente kategorian sartzeko hautaketa prozeduraren oposizio probez arduratzen den Epaimahai Kalifikatzailearen 2007ko urriaren 23ko Akordioaren kontra jarritako gorako errekurtsoa. Epaitegiak jatorrizko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu duenez, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, ondorengo hau jakinarazten dut: aipatutako prozeduran interesatuta dauden guztiak epatzen dira, egoki baderitzote euren interes legitimoen defentsan ager daitezen, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Arkauti, 2012ko maiatzaren 9a.
Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,
ELENA MORENO ZALDIBAR.


