- EBAZPENA, 2012ko maiatzaren 9koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (334/2012 prozedura arrunta) interesdun izan litezkeenak epatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko maiatzaren 9koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (334/2012 prozedura arrunta) interesdun izan litezkeenak epatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila; Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 108
- Hurrenkera-zk.: 2495
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/05/09
- Argitaratze-data: 2012/06/04
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (334/2012 prozedura arrunta) Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendariaren 2011ko abenduaren 13ko Ebazpenaren kontra aurkeztu zen. Ebazpen horren bitartez, 2010eko apirilaren 19ko Ebazpenez deitutako Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente kategorian sartzeko hautaketa prozeduratik baztertzen da errekurtsogilea (maiatzaren 6ko EHAA, 83. zk.). Eta, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salak eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, bederatzi eguneko epean ager daitezen prozeduran, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; hala, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egin ahal izango dute.
Arkauti, 2012ko maiatzaren 9a.
Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,
ELENA MORENO ZALDIBAR.


