Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2012ko maiatzaren 15ekoa, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendariarena; honen bidez, kendu egiten da Errenteriako Udaleko idazkariorde lanpostua, estatu osorako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetakoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko maiatzaren 15ekoa, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendariarena; honen bidez, kendu egiten da Errenteriako Udaleko idazkariorde lanpostua, estatu osorako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetakoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 102
  • Hurrenkera-zk.: 2329
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/05/15
  • Argitaratze-data: 2012/05/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Errenteriako Udalak, 1998ko abenduaren 18ko osoko bilkuran, estatu osorako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako idazkariorde lanpostua (idazkari azpieskala, sarrera-kategoria) kentzeko erabakia hartu zuen. Alabaina, Toki Araubidearen arloan garai hartan indarrean zeuden xedapenen testu bategineko 159. artikuluak ezarritakoa oinarritzat hartuz (apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen testu hori), erabakia ez zitzaion Euskal Autonomia Erkidegoko organo eskumendunari jakinarazi, lanpostua ezabatu zezan.

2012ko martxoaren 30ean, 1998ko abenduaren 18an hartutako erabakiaren kopia bidali zion Errenteriako Udalak Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzari eta, egoera erregularizatzeko asmoz, eman beharreko ebazpena eman zezala eskatu zion.

Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legeko bigarren xedapen gehigarriaren arabera, autonomia-erkidegoei dagokie estatu osorako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak sortzeko, kentzeko, eta sailkatzeko eskumena gauzatzea eta, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 26. artikuluaren arabera, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritza hau da, hain zuzen, eskumen hori duena.

Horren ondorioz, honako hau

Lehenengoa. Ebazpen honek ez du bide administratiboa agortzen eta bere aurka gorako errekurtsoa jarri ahal zaio Araubide Juridikoaren sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita, bat etorriz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin, eta uko egin barik errekurtsoa aurkezteko xedez zuzenbidean onartutako edozein bideri.

Bigarrena. Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluari jarraituz, ukitutako Herri Administrazioek ez dute ebazpen honen aurka administrazioarekiko errekurtsorik jartzerik izango. Hala ere, ebazpen hau errekurritu daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean, 29/1998 Legearen 45. eta hurrengo artikuluen arabera. Halaber, aurretiaz eta epe berean, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzari eskatu ahalko diote ebazpen hori baliogabetu edo ezeztatu dezala, 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezartzen denaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 15a.

Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendaria,

JOSÉ RAIMUNDO CUESTA GRAÑA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik