- 628/2012 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendari Nagusiarena. Honen bidez, deialdi publikoa egiten da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzako B Dibisio Korporatiboko Zuzendariorde lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu628/2012 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendari Nagusiarena. Honen bidez, deialdi publikoa egiten da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzako B Dibisio Korporatiboko Zuzendariorde lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 116
- Hurrenkera-zk.: 2729
- Xedapen-zk.: 628
- Xedapen-data: 2012/05/15
- Argitaratze-data: 2012/06/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzako B Dibisio Korporatiboko Zuzendariorde lanpostua hutsik dago. Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Zuzendaritza Nagusi honek lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egitea erabaki du. Hona hemen horretarako
OINARRIAK
Lehenengoa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzako B Dibisio Korporatiboko Zuzendariorde lanpostua, ebazpen honen bidez deitzen dena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuetako erakundeei atxikitako pertsonal finkoak (funtzionarioa, estatutarioa edo lan-kontratuduna) eskatu ahalko du, baita Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere Organismo Autonomoetako pertsonal funtzionarioak eta beste edozein pertsonak ere, baldintza hauek betez gero:
Titulazio akademikoa: B1 taldeko edozein unibertsitate-diplomatura izatea.
Hizkuntza-eskakizuna: 3. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-datarik gabe.
Esperientzia: 5 urteko esperientzia izan behar da, B1 taldeko zereginetan.
Bigarrena. Interesatuek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentraleko Giza Baliabideetako Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Horretaz gain, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkez ditzakete (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Prozedura Erkideari buruzkoa).
Hirugarrena. Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek, eskabidearekin batera, honako hauek adierazten dituen curriculum vitae aurkeztu beharko dute:
Titulu Akademikoak.
Orain arte betetako lanpostuak.
Lanbidean eta kudeaketa sanitarioan daukaten esperientzia.
Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.
Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dituzte. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.
Laugarrena. Deialdi hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Bosgarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 15a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendari Nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


