- EBAZPENA, 34/2012, maiatzaren 18koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako zenbait hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 34/2012, maiatzaren 18koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako zenbait hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 160
- Hurrenkera-zk.: 3755
- Xedapen-zk.: 34
- Xedapen-data: 2012/05/18
- Argitaratze-data: 2012/08/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Instituzional; Sailak
Testu legala
Eusko Jaurlaritzak zenbait hitzarmen sinatu dituenez gero, zabalkunde egokia izan dezaten, honako hau
Jiangsu Probintziaren (Txina) eta Euskadiren artean adiskidetasunezko harremanak izateko hitzarmena, I. eranskina.
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren eta Ortuellako Udalaren arteko hitzarmena, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan ezarritakoa betetzeko (euskal autonomia erkidegoko administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko lankidetza), II. eranskina.
Lankidetza-hitzarmena Espainiako erlijio aniztasunaren behatokiarekin, erlijio aniztasunaren kudeaketa publikoa hobetzeko, III. eranskina.
Red.es enpresa-erakunde publikoaren eta eusko jaurlaritzaren artean Avanza Planean jasotako «Erregistro Zibila Sarean» Programa garatzeko egindako lankidetza-hitzarmenaren eranskina, IV. eranskina.
Nikaragua eta Costa Ricako Errepubliketako Botere Judizialen eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkari-erakundeen arteko lankidetzarako hitzarmen-markoa, V. eranskina.
Europako Batzordearekin «Grant Agrement» hitzarmenak; helburua: «+Innova Creativity» eta «Reina» proiektuak abian jartzea eta finantzatzea, VI. eranskina.
Estatuko Administrazio Orokorrak, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren eta Carlos III Osasun Institutuaren bitartez, eta Euskal Autonomia Erkidegoak, Osasun eta Kontsumo Sailaren bitartez, zahartzeari buruzko ikerketa eta berrikuntzarako plataforma bat sortzeko eta garatzeko sinatutako lankidetza-hitzarmena, VII. eranskina.
Lankidetza-hitzarmena, Sustapen Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzaren artekoa, hiri-informaziorako sistema garatzeko, VIII. eranskina.
Akordioa: Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Kudeaketari eta Garapen Jasangarriari Laguntzeko Ingurumen, Landa Ingurune eta Itsas Ingurune Ministerioak, Eusko Jaurlaritzak, eta Gautegiz Arteaga, Kortezubi, Sukarrieta, Ibarrangelu eta Gernika-Lumoko Udalek duten hitzarmena aldatu eta luzatzekoa, IX. eranskina.
Euskal Estatistika Erakundearen eta Kanarietako Estatistika Erakundearen arteko lankidetza hitzarmena, erregistroak bat egiteko asmoz elkarlanean aritzeko, X. eranskina.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 18a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
M.ª JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
(Ikus .PDF)


