- EBAZPENA, 2012ko maiatzaren 22koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, Barakaldoko udalerrian «STR Burtzeña» izeneko 31/13,2 kV-ko transformazio-azpiestazio berria ezartzeko baimena ematekoa, eta onura publikokoa dela adieraztekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko maiatzaren 22koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, Barakaldoko udalerrian «STR Burtzeña» izeneko 31/13,2 kV-ko transformazio-azpiestazio berria ezartzeko baimena ematekoa, eta onura publikokoa dela adieraztekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 149
- Hurrenkera-zk.: 3550
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/05/22
- Argitaratze-data: 2012/08/01
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Industria
Testu legala
Erref.: Sub. n.º 55 ASS/SM.
Esp.: AT-D-2011/79.
Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. sozietateak (helbidea: Axpeko Erribera 5, Erandio) eskatuta lurralde-bulego honetan abiarazitako espedientea (Erref.: Sub. n.º 55) aztertu dugu, aipatutako instalazio elektriko horretarako administrazio-baimena eskatzen duena. Bestalde, ikusi dugu bete direla arauzko izapideak, abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan (2002-12-23ko EHAAn argitaratu zen, eta energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak eta kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-bidearen prozedurak arautzen ditu) ezarritakoak, eta, betiere, Industriari buruzko uztailaren 16ko 21/1992 Legean (1992-07-23ko BOE) xedaturikoari jarraikiz.
Aztertu dugu aurreproiektua, Francisco Javier Asua Aizpurua industria-ingeniari teknikoak izenpetua eta Bizkaiko Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialak 2011ko azaroaren 16an ikus-onetsia (03592/2011 zk.).
Indarrean dagoen araudian aurreikusitako ondorioetarako, argitaratu zen Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (2012ko urtarrilaren 20ko alea), Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean (2012ko martxoaren 5eko alea) eta El Correo egunkarian (2012ko urtarrilaren 8ko alea) Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. sozietatearen eskaera horren jendaurreko informazioaren izapidea egiteko iragarkia. Bestalde, 2012ko otsailaren 20an, dagozkion baldintza teknikoak eskatu genizkien zerikusia duten organismoei, alegia: Barakaldoko Udala, Naturgas Energía Distribución, S.A.U. sozietatea, FEVE eta ADIF. Ez da alegaziorik aurkeztu.
Baimena ematea Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. sozietateari «STR Burtzeña» izeneko 31/13,2 kV-ko transformazio-azpiestazio berria ezartzeko Barakaldoko udalerrian. Hona hemen transformazio-azpiestazio horren ezaugarri nagusiak:
Transformazio-azpiestazio berria. Honetan datza funtsean:
Sistema elektrikoa: 30 kV-ekoa, barnekoa; konfigurazioa: barra bikoitzekoa; isolamendua: SF6 erakoa; osagaiak: lineako 2 gelaxka, bata transformadorearena eta bestea neurtzekoa (honek elikatzen du):
Potentzia-transformadorea, 20 MVAkoa, egurats zabalean, 30/13,2 kV erlaziokoa, lur-konexioko erresistentziarekin.
Sistema elektrikoa: 13,2 kV, barnekoa; Konfigurazioa: barra bakarra; isolamendua: SF6 erakoa; osagaiak: lineako 6 gelaxka, gelaxka 1 transformadorearena, beste gelaxka 1 laguntza-zerbitzuena, beste 1 barren arteko loturarena eta beste 1 kondentsadore-bateriarena.
Transformadore bat egurats zabalean, laguntza-zerbitzuetakoa, 250 kVA-ko potentziakoa, eta transformazio-erlazioa 13,2 kV/0,400-0,230 kV.
Kondentsadore-bateria 1, honako potentzia honetakoa: 3,6 MVAr.
Eraikuntza 1 aurrefabrikatua, sistema bi horiek, 30 kV-ekoa eta 13,2 kV-ekoa, hartzen dituena bere baitan.
Baimentzen den instalazioa onura publikokoa dela deklaratzea; azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, deklarazio horrek eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideak eskuratu beharra dakar, eta horrenbestez, premiazko okupazioa eragiten du, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluak premiazko okupazioko deklaraziorako xedatzen dituen ondorioekin eta 53. artikuluak dakartzan erregistro-ondorioekin.
Ebazpen hau abenduaren 3ko 282/2002 Errege Dekretuan xedaturikoaren arabera eta honako baldintza orokor hauekin bat etorriz ematen da:
Instalazioen titularrak, bi urte igaro baino lehen, baimendutako instalazioei buruzko proiektua aurkeztu beharko du, onartua izan dadin.
Baimen hau ematen dugu udalek eta probintziek eman beharreko lizentzia eta baimenei eta obrak egiteko beharrezkoak diren gainerakoei ezer kendu gabe (baimen eta lizentziok udalaren eskumenekoak nahiz probintziaren eskumenekoak izan) eta horietatik aparte. Nolanahi ere, horiek ere eskuratu beharko ditu eskatzaileak. Halaber, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe ematen da baimena, eta jabetza-eskubidea salbu utziz.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Industria eta Energia Sailburuordetzan, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita; hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoari jarraikiz.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 22a.
Energia eta Meategien zuzendaria,
Jorge Letamendia Belzunce.


